40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MONTEAGUDO

Monteagudoko udal planeko R-6 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Behin betiko onespena

Monteagudoko alkateak, gaurko egunean, ebazpen hau eman du:

"Alkatetzaren Ebazpena, Monteagudoko Udal Planeko R-6 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak behin betiko onesten dituena.

Monteagudon, 2009ko martxoaren 11n.

Monteagudoko Udalak, Alkatetzaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zituen Monteagudoko Udal Planeko R-6 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Espedienteak jendaurreko epearen arauzko tramitea bete zuen, iragarkia paratuta Udaleko iragarki ofizialen oholean, 2008-12-11ko Diario de Navarra egunkarian, 2008-12-12ko Diario de Noticias egunkarian eta 2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an. Orobat, jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabeei banan-banan jakinarazi zitzaien. Horretarako ezarritako arauzko epeetan, baina, ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Alkatetza honek, legeak emandako eskumenak erabiliz, ebatzi du:

1. Monteagudoko Udal Planeko R-6 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak behin betiko onestea.

2. Adieraztea behin betiko onespen honekin jabe guztiak besterik gabe konpentsazio sisteman sartuko direla. Beraz, hemendik goiti, batzarrak eta diharduen administrazioak hartzen dituzten erabakien mende geldituko dira, deusetan ukatu gabe sisteman parte hartu nahi ez duten jabeen eskubidea, Udalari ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzea eskatzeko.

3. Ukitutako jabeei gehienez ere hiru hilabeteko epea ematea Konpentsazio Batzordea eratzeko, eskritura publikoaren bitartez. Eratzen den unetik aurrera, Konpentsazio Batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

4. Alkatetza izanen da Udalaren ordezkaria konpentsazio batzordean.

5. R-6 unitatearen Estatutuak behin betiko onesten dituen Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea jarduketa sistemak ukitutako jabe guztiei."

Hori guztia argitaratu eta jakinarazten da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

-Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta argitaratzen denetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

Monteagudon, 2009ko martxoaren 11n.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0911713