40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azozko AZO-14 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Azozko UA AZO-14ko Birzatiketa Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2009ko otsailaren 17an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0910651