40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Herrilurretako lurzatien desafektazioa El Sasillon, haien erabilera lagatu eta hiru eguzki-parke fotovoltaiko ezartzeko.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2009ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen El Sasillo arderdian, Cascanteko herrilurretan diren ondoko lurzati hauek hasiera batez desafektatzea, haien erabilera Parques Solares de Navarra, S.L. enpresari lagatzeko, bertan hiru eguzki-parke fotovoltaiko ezar ditzan. Hona hemen: 12. poligonoko 162, 125, 158, 395, 128, 127, 123, 129, 122, 130, 131, 435, 94, 132, 133, 92, 394, 93, 135, 142, 136, 421, 88, 85, 83, 82, 84, 81, 80 eta 79. lurzatiak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cascanteko Udaleko idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2009ko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0912286