40. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CAPARROSO

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Caparrosoko Udalak ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Caparroso.

Caparroson, 2009ko otsailaren 27an.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0911083