39. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioei buruzko ordenantza fiskaleko aldaketa. 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Getze Galarren, 2009ko otsailaren 16an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 12.1, 100 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako edozein jarduketa tramitatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, hirigintzako jarduketa udal mugapearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

A) Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea.

B) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.

C) Xehetasun azterlanak tramitatzea.

D) Kudeaketa-tresnak tramitatzea (batzarren estatutuak, birzatiketa, birzatiketa ekonomikoa, finken normalizazioa eta sistemen aldaketak).

E) Lurzatiketa lizentzien tramitazioa.

F) Urbanizazio proiektuen eta kostuen banaketa proiektuen tramitazioa.

G) Obra lizentzien tramitazioa.

H) Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak babestua baldin bada.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Alkatetzak eginen ditu tasen behin betiko likidazioak, eta behar den osoko bilkuran emanen dio horren berri Udalbatzari.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien adostasun txostena hartu ondotik, bulego likidatzaileari igorriko dizkiote espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua. Edozein hobari eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da hirigintzako tramitaziorako eskaria egitea, erregelamenduzko betebehar guztiekin, eta dagozkion egiaztagiriak ere ematea. Zein hobaritarako eskubide izan uste, hartarako eskaria ere egin beharko da.

11. artikulua. Eraikin, etxebizitza eta lokal katalogatuak zaharberritzeko tramitazioei dagokien tasak %50eko hobaria izanen du. Behar den egiaztagiria aurkeztu beharko da horretarako.

12. artikulua. Eskatzaileren bati hirigintzako tramitazioa ukatzen bazaio, tasaren %50eko hobaria izanen du, tramitazioari zegokion tasaren gainean.

13. artikulua. Tasak %25era murriztuko dira, baldin eta hirigintzako tramitazioen eskatzaileek tramitazioari uko egiten badiote, txosten teknikoak jaulki baino lehen, uko berariazkoa Alkatetzari idatziz zuzenduta.

Azken xedapena

Bakarra.-Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

Hirigintzako jarduketen ordenantzako
tarifen eranskina

I. epigrafea

Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko tarifaren arabera likidatu ere:

-5 hektarea bitarte: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 68,15 euro.

-5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 57,93 euro.

-10etik 15 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 54,52 euro.

-15etik 20 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 51,11 euro.

-20tik 25 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 47,70 euro.

-25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 44,30 euro.

-50 hektareatik goiti: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 40,89 euro.

II. epigrafea.

Xehetasun azterlanen eta plan partzial edo berezietako
aldaketen tramitazioa

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea

Kudeaketa-tresnak tramitatzea

III-A.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko tarifaren arabera likidatu ere:

-5 hektarea bitarte: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 68,15 euro.

-5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 57,93 euro.

-10etik 15 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 54,52 euro.

-15etik 20 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 51,11 euro.

-20tik 25 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 47,70 euro.

-25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 44,30 euro.

-50 hektareatik goiti: 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, 40,89 euro.

III-B.

Tarifak, III-A epigrafean birzatiketen aldaketaren tramitaziorako ezarritakoen %50 izanen dira.

III.-C

Konpentsazio batzordearen estatutuak: 613,35 euro.

III.IV

Sistema aldaketa, finken normalizazioa eta birzatiketa ekonomikoa: 681,50 euro.

IV. epigrafea

Urbanizazio proiektuen eta kostuen banaketa proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.

V. epigrafea

Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 448,01 euro.

-Plan partzial edo berezietako eta xehetasun azterlanetako aldaketak tramitatzea: 223,56 euro.

-Kudeaketa-tresnen tramitazioak: 405,61 euro.

VI. epigrafea

Lurzatiketarako lizentziak

Banantze lizentzia bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasak: 136,30 euroko tasa bakarra izango da sortzen den lurzati bakoitzeko.

Eransketa lizentzia bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasak: 68,15 euroko tasa bakarra izango da hasierako lurzati bakoitzeko.

VII. epigrafea

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 204,45 euro.

100 m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik 0,30 euro kobratuko da.

VIII. epigrafea

Obra lizentzien tramitazioa

Obra lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, obraren behin betiko aurrekontuaren %0,5eko tasa sortuko da.

Arauzko lizentzia ematen denean, behin-behineko likidazioa eginen da, eta zerga-oinarria zehaztuko da, interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera.

Egindako obrak eta horien kostu erreal eta benetakoa ikusirik, Udalak, dagokion egiaztapen administratiboa eginik, aldatuko du -egin behar bada- aurreko atalean aipatutako oinarria, dagokion behin betiko likidazioa egiteko, subjektu pasiboari dagokion kantitatea eskatuz edo itzuliz.

Iragarkiaren kodea: L0910499