26. ALDIZKARIA - 2009ko martxoaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

229/2009 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7 B, 8, 9 eta 10 A" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariaren otsailaren 9ko 11/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7 B, 8, 9 eta 10 A" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7 B, 8, 9 eta 10 A" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, Tafallako, San Martin Unxeko, Uxueko, Beireko eta Pitillasko udaletan ageri daitezen, 2009ko martxoaren 11n, 12an, 13an, 16an, 17an, 18an, 20an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 2an eta 3an, okupatu aurreko aktak egiteko eta, kasua bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzekoak ere.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta San Martin Unxeko, Uxueko, Beireko eta Pitillasko herriko etxeetako iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ebazpen hau igortzea San Martin Unxeko, Uxueko, Beireko eta Pitillasko udaletara, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura eta Desjabetze Atalera.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an.-Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0910753