24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren datu pertsonalen fitxategien arauketa

Patronatu honetako buruak 15 zenbakiko Ebazpena eman du 2008ko abenduaren 17an. Hona hemen testua:

Udalaren Kirol Patronatuan badaude zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat,

Ebatzi dut:

1. Patronatu honek ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

-Fitxategiaren izena.

-Kontabilitatea kudeatzeko fitxategia.

-Langileen kudeaketarako fitxategia.

-Nominen kudeaketarako fitxategia.

-Erabiltzaileen sarrera kontrolatzeko fitxategia.

-Kirol jardueren fitxategia.

-Gimnasioaren fitxategia.

2. Patronatu honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

3. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Burlatan, 2009ko urtarrilaren 14an.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

ERANSKINA: FITXATEGIEN DESKRIBAPENA

KONTABILITATEA KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, kudeaketa ekonomikorako eta hornitzaileekiko harremanetarako

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Patronatuaren kontabilitatea, hornitzaile eta zordunen kudeaketa.

Ukituak

Hornitzaileak, herritarrak.

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek, haien ordezkariek, beste administrazio publiko batzuek edo entitate pribatuek emanak.

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakia

Datuen komunikazioa

Ogasun publikoari, Nafarroako Gobernua.

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Kirol Patronatua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Kirol Patronatuko bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X DNI/NIF

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X Bankuko datuak

LANGILEEN KUDEAKETARAKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, patronatuko enplegatuen kudeaketarako

Inskripzio kodea

Maila

Handia

Xedeak eta erabilerak

Langileen kudeaketa, langileen espedienteen kudeaketa, ordutegiaren kontrola eta absentismoaren kontrola

Ukituak

Patronatuko langile guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek emanak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak

DATUEN KOMUNIKAZIOA

LEGEA

Sindikatuetako ordezkariak

Langileen estatutua

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Kirol Patronatua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

X Gizarte segurantzaren zenbakia

EZAUGARRI PERTSONALAK

X Jaioteguna

X Familiaren datuak

X Non jaioa

X Sexua

BEREZIKI BABESTUAK

X Osasuna

NOMINAK KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, nominen kudeaketarako

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Langileen hautaketa, nominak egitea, langileen prestakuntza, lan arriskuei aurrea hartzea eta osasunaren zainketa.

Ukituak

Patronatuko langile guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek emanak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak.

DATUEN KOMUNIKAZIOA

LEGEA

Nafarroako Gobernuari (ogasun publikoa)

Ogasun Publikoari: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea, 94. artikulua

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra

1/1994 Lege Orokorra, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzkoa, 9. art.; Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11koa, Gizarte Segurantzaren Dirubilketaren gainekoa.

Laneko Ikuskaritza

Osasun arloko datuak: Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 11. artikulua

Enplegurako Institutu Nazionala

Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala

Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua

Sindikatuetako ordezkariak

Langileen estatutua

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Kirol Patronatua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

EZAUGARRI PERTSONALAK

X Jaioteguna

X Familiaren datuak

X Non jaioa

X Sexua

X Adina

x Nazionalitatea

BEREZIKI BABESTUAK

X Osasuna (1)

GIZARTE INGURUABARRAK

x Lizentziak/baimenak

AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

X Prestakuntza/tituluak

X Laneko esperientzia

ENPLEGUAREN XEHETASUNAK

X Kidegoa/maila

X Nominaren datu ez ekonomikoak

X Lanpostua

X Langilearen historiala

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X Dirusarrerak/errentak

x Kredituak/maileguak/abalak

X Bankuko datuak

X Nominaren datu ekonomikoak

X Zerga kenkariak

X Aseguruak

(1) Art. 81-6 artikulua, 1720/2007 ED.

ERABILTZAILEEN SARRERA KONTROLATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Kirol instalazioetan sarrera kontrolatu eta baimentzeko fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

Ertaina

Xedeak eta erabilerak

Instalazioetan sarrera kontrolatu eta baimentzea

Ukituak

Kirol instalazioetan sartzen den oro

Datuak nola biltzen diren

Interesdunak, ordezkariak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakiak, biztanleen udal erroldan egiaztatzea

Datuen komunikazioa

Ez da eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Kirol Patronatua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Kirol Patronatuaren udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

x Telefonoa eta faxa

x Sinadura edo hatz-marka digitala

x Ahotsa/irudia

x Erregistro pertsonalaren zenbakia

EZAUGARRI PERTSONALAK

x Egoera zibila

X Jaioteguna

X Familiaren datuak

X Adina

x Sexua

GIZARTE INGURUABARRAK

x Jabetzak/ondasunak

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

x Dirusarrerak/errentak

X Bankuko datuak

KIROL JARDUEREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Inskripziorako, kirol jarduerak egiteko eta erabiltzaileen gogobetetasuna baloratzeko fitxategi mistoa.

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Inskripzioa, kirol jarduerak egitea, 012 zerbitzua

Ukituak

Patronatuak programatutako jarduerak erabiltzen dituzten guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanak

Bilketan erabilitako euskarria

Paperezko inprimakiak, biztanleen udal erroldan egiaztatzea

Datuen komunikazioa

Ez da eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Kirol Patronatua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Kirol Patronatuaren udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X NAN/IFZ

X Helbidea

x Telefonoa eta faxa

EZAUGARRI PERTSONALAK

x Jaioteguna

GIMNASIOAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Eskuzko fitxategia, gimnasia taulak diseinatu eta definitzeko

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Gimnasiako taula pertsonalizatuak diseinatu, definitu eta berrikustea.

Ukituak

Gimnasiako taula bat egiteko eskatzen duen oro.

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanak

Bilketan erabilitako euskarria

Paperezko inprimakiak

Datuen komunikazioa

Ez da eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da eginen

Unitate arduradunak

Kirol Patronatua

NON ERABILI FITXATEGIETAN SARTU, DATUAK ZUZENDU ETA EZABATZEKO ETA HAIEN AURKA JOTZEKO ESKUBIDEAK

Kirol Patronatuaren udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X Izen-deiturak

X Helbidea

X Telefonoa eta faxa

Iragarkiaren kodea: L0900551