24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAGASETA

2009ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Sagasetako Kontzejuko Batzarrak, 2008ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzakete hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Sagasetan, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Batzarburua, Miguel González Iturralde.

Iragarkiaren kodea: L0901851