24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kimikari (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan kimikari (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2008ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 23an), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuan sartzen ahal den izangaia izendatzeko proposamena.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kimikari (Aurrea hartzeko Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hau da izendatua:

-PASCUAL DEL RIO, JORGE

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0900382