II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IRUÑA
Obren lizitazioa, La Granjako biribilgunea eta Oblatuen zubia lotuko dituen zeharkako bidea eraikitzeko
1. Entitate esleipen-emailea.
Erakundea: Iruñeko Udala.
Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Hiria Zaharberritzeko Bulegoa.
Espediente zenbakia: OBRA1-VIAL1OBL1/2009/2.
2. Kontratuaren xedea.
Xedea: La Granjako biribilgunea eta Oblatuen zubia lotuko dituen zeharkako bidea eraikitzeko obrak.
Obrak gauzatzeko tokia: Iruña.
Gauzatzeko epea: 6 hilabete, gehienez ere.
3. Tramitazioa eta prozedura: ohikoa eta presakoa.
4. Lizitazio-aurrekontua: 3.495.784,12 euro (BEZa barne).
5. Behin-behineko bermea: ez da ezarri.
6. Dokumentazioa eta informazioa non jaso:
Rubio kopiadenda. Bergamín k., 10. Tel.: 948 237704.
Agiriak eta argibideak eskuratzeko mugaeguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna.
7. Kontratistak bete beharreko baldintza berariazkoak.
Sailkapena: G taldea; 4 azpitaldea; e kategoria.
Obrak gauzatzeko baldintza bereziak: baldintza-agiriaren 34. artikuluan adierazitakoak.
8. Eskaintzak aurkezteko:
Eskaintza aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza-agiriaren 15. artikuluan adierazitakoak.
Aurkezteko lekua: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean eta erregistro osagarrietan, baldintza-agiriaren 14. artikuluarekin bat.
Aldaeren onespena: Ez da aldaerarik onartuko.
9. Esleitzeko irizpideak: baldintza-agiriaren 17. artikuluan adierazitakoak.
10. Eskaintzen irekiera: Proposamen ekonomikoaren irekiera-data Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.
11. Deialdiaren berri jaso eta baldintza-agiriak eskuratzeko baliatu daitekeen atari informatikoa edo web gunea: http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Portal+contra taciones/
Iruñean, 2009ko otsailaren 17an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0902573