24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ANTSOAIN

Lizitazioa, obra hau kontratatzeko: Ezkaba mendiko hegaleko naturgune publikoak lehengoratu eta zaintzea, irizpide iraunkorren arabera

1. Entitate esleitzailea.

Erakundea: Antsoaingo Udala.

2. Kontratuaren xedea.

Ezkaba mendiko hegaleko naturgune publikoak lehengoratu eta zaintzeko lanak, irizpide iraunkorren arabera.

Lanak egiteko tokia: Antsoain.

Lanak egiteko epea: 5 hilabete (2009ko urriaren 31ra arte gehienez).

3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa, negoziatua eta prentsan iragarria.

4. Lizitazioaren aurrekontua: Lizitazioaren hasierako aurrekontua: 277.456,73 euro, BEZa barne. 38.269,89 euro egiten ditu BEZak.

5. Kontratistek bete beharreko baldintza berariazkoak: baldintza administratiboen agiriak zehazturikoak.

Enpresa-sailkapena ez da beharrezkoa.

6. Behin betiko bermea: %5.

7. Agiriak: baldintza administratibo partikularren agiria eta agindu teknikoen agiria lizitatzaileen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, baita Kontratazioaren Atarian eta honako web orrian: www.ansoain.es.

8. Lizitazioan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: gehienez ere 10 egun naturaleko epean, iragarkia Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik.

9. Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: gonbidapena jaso eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere.

10. Aurkezteko tokia: eskaintzak Antsoaingo Udaletxean aurkeztuko dira (Udaletxeko plaza, 1-behea).

11. Lizitatzailea hautatzeko eta obra esleitzeko irizpideak: baldintza agirian adierazitakoak.

12. Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

13. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratzen ahal diren baldintza agiriak:

http://www.navarra.es/home/Catalogo+de+servicios/Portal+contra taciones/.

Antsoainen, 2009ko otsailaren 20an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0902392