24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ZANGOZA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (Nilsa). Jarduera: hondakin solidoen tratamendurako transferentzia gunea. Tokia: Zangoza (katastroko 2. poligonoko 752, 753, 754, 755, 756, 759, 760, 761, 762, 790, 791, 792 eta 793. lurzatiak).

Zangozan, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0901499