24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ORKOIEN

Orkoiengo Udaleko Argia Patronatuko osasun hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko, plantilla handitu gabe. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta proben hasiera eguna

Orkoiengo Udaleko Argia Patronatuko buruak, 2009ko otsailaren 11n, honako ebazpen hau eman zuen:

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2008ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta jendaurreko epea erreklamaziorik gabe igaro da; horiek horrela, ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

QUEL ALZUETA, MARÍA DOLORES.

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizioa 2009ko martxoaren 6an hasiko da, goizeko 12:00etan, Orkoiengo Udaletxean. Oposizioko ariketa guztiak egun horretan eginen dira. Izangaiek nortasun agiri nazionala ekarri beharko dute.

Lehen ariketa: test motako 20 galdera izanen dira, deialdiko II. eranskineko gaien inguruan. Gehienez ere 20 puntu emanen dira. Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko puntu bat emanen da, eta oker erantzun edo erantzun gabe utzitako bakoitzeko 0 puntu. 10 puntu beharko dira hurrengo ariketara pasatzeko. Ariketa egiteko gehienez ere 30 minutu izanen dira.

Bigarren ariketa. Idatziz garatu beharko da II. eranskineko gaiei buruzko kasu praktiko bat, gehienez ere ordubetean. Ariketa egiteko gehienez ere 20 minutu izanen dira. Gainditzeko 10 puntu lortu beharko dira.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 11n.-Udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0902250