24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 36 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena eta lanpostuen esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko otsailaren 12an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-feb-08 (15/PR).

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urtarrilaren 23an onetsi zuen Iruñeko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 36 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia, baita hura argitaratu ere 2007ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an. Ikusirik epaimahaiak egindako proposamena eta, orobat, espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1.-Ondotik ematen direnak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, administrari laguntzaile kategoriarekin, eta lanpostuak gisa honetara esleitzea: Sonia Moreno Parrari, Rosa Chaler Blascori 400000-109 lanpostu hutsa, eta orobat Jesús Hernández Ortíni, sustapen txandako izangaiak baitira, María Lozano Lorenteri 400000-115 lanpostu hutsa, desgaitasun bat duten pertsonen txandako izangaia baita, Antonio Quesada Arraizi 400000-70 lanpostu hutsa, Carlos Javier Baos Aniari 400002-2 lanpostu hutsa, Arantxa Campo Mayori 400000-60 lanpostu hutsa, Guillermo Minchinela Zarraluquiri 400000-136 lanpostu hutsa, Igor Ripa Salvideri 400001-5 lanpostu hutsa, Sonia Osinaga Nuini 400001-1 lanpostu hutsa, Edurne Arce Cemboráini 400000-135 lanpostu hutsa, Olga Malumbres Murillori 400000-163 lanpostu hutsa, M.ª Asunción Arroyo Casaresi 404800-33 lanpostu hutsa, Ainhoa Larrañeta Zarateguiri 400000-35 lanpostu hutsa, Laura Sola Lesi 400000-33 lanpostu hutsa, Angel M.ª Ruiz Lópezi 404800-31 lanpostu hutsa, Sara Arnedo Drondari 400000-52 lanpostu hutsa, Aranzazu Ayestarán Aguerreri 400000-51 lanpostu hutsa, Amaya Sobrino Alzuetari 400000-90 lanpostu hutsa, Delia Belinchón Herasi 404800-24 lanpostu hutsa, María Echeverría Martínezi 400000-154 lanpostu hutsa, Naiara Eguren Olaberi 400000-137 lanpostu hutsa, Olga Virginia López Verari 400000-48 lanpostu hutsa, Rafael Cilla Ruizi 400000-64 lanpostu hutsa, Ana Orden Peraltari 400000-138 lanpostu hutsa, Nerea Echarte Etchepareri 400000-139 lanpostu hutsa, Nuria Esparza Pardori 400000-140 lanpostu hutsa, Víctor Martínez Esproncedari 400000-141 lanpostu hutsa, M.ª Teresa Oyarzun Sagastibelzari 400001-4 lanpostu hutsa, Concepción Sáiz Cubillori 404800-29 lanpostu hutsa, Silvia Iriguibel Aguaderori 400000-144 lanpostu hutsa, Milagrosa Goñi Lezari 400000-47 lanpostu hutsa, Inés Domínguez Sasali 400000-62 lanpostu hutsa, Irantzu Lorda Beolari 400000-142 lanpostu hutsa, M.ª Aranzazu Larumbe Baldari 400000-89 lanpostu hutsa, M.ª Reyes Cisneros Bernadi 400000-143 lanpostu hutsa, txanda irekiko izangaiak baitira.

2.-Izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten den egunetik aitzina.

Iruñean, 2009ko otsailaren 12an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0901814