24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Udalkideentzako ordainsariak

Kontutan izanik Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoa eta 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2008ko urtarrilaren 29an ospatutako Udal bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1.Zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 53,66euro gordina onartzea, ohiko udalbatzatara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

2.Akordio honek eragina izango du, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3.Aipatutako diru kantitateak urtero egokituko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0902030