24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLATUERTA

Armazoi eta bestelakoetako kanpo publizitatea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2008ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako udalerriko armazoi eta bestelakoetako kanpo publizitatea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Villatuertan, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0901456