24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VALTIERRA

Azoka txikiko tasen, haitzuloen kanonaren eta errautsak hobiratzeko tasaren aldaketa

Valtierrako Udalak, 2009ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea azoka txikiko tasen, haitzuloen kanonaren eta errautsak hobiratzeko tasaren aldaketa 2009rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 eguneko epearen barrenean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Valtierran, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0901746