24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Mendikur kirolgunearen barne erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendikur kirolgunearen barne erregelamenduko aldaketa, erregelamendu horretako 6, 13 eta 22. artikuluei dagokiena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Mendikur kirolgunearen barne erregelamenduko aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0901782