24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

Plan berezia. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2008ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Leringo katastroko 2. poligonoko 1.019 lurzatiko plan berezia, Manelgraf, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita. Interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 75. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Lerinen, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0901619