24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI-ARANATZ

Etxarri Aranazko Udal planaren antolamendu xehakatuaren aldaketa 1128 Lurzatia - Zumurdiñeta industrialdea

D. Gestión de Solares y Promociones, S.L.-k Udal planaren antolamendu xehekatuaren aldaketa egitea eskatu zuten, Zumurdiñeta industrialdean, katastroko 3. poligonoko 1.128 lurzatiari dagokiona hain zuzen ere. Aldaketa eskaerarekin batera Carlos Ijurco Calvo arkitektoak berak erredaktatutako proiektua aurkeztu dute. Hirigintza Batzordearen eta udal arkitektoaren aldeko txostena ikusirik, Etxarri Aranazko Udalak 2009ko urtarrilaren 15ean egindako Osoko Bilkuran erabaki du, quoruma izanik:

1.-Udal planaren aldaketa xehakatua hasiera batez onestea.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak ezartzen duen moduan NAOn eta prentsan argitaratu eta hilabeteko epean jendaurrean jartzea bere onarpenerako.

3.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari txostena egin dezan eskatzea.

Etxarri Aranatzen, 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0901749