24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2009ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen Ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean behin betiko onetsitzat emango da eta osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erroibarren, 2009ko otsailaren 5ean.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0902147