24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRO

Hasierako onespena udal planaren aldaketari

Erroibarko Udalak, 2009ko otsailaren 4an egindako osoko bilkuran, Erroibarko Udal Planean Pedro M.ª Murillo Palacios jk. sustatu duen aldaketa onetsi zuen hasiera batean. Aldaketa hori 4. poligonoko 1030, 1031 eta 1069. lurzatiei eta 16. poligonoko 357. lurzatiari (Erro-Zilbeti) dagokie eta lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa du helburu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Erroibarren, 2009ko otsailaren 5ean.-Alkate-udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0902146