24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Ezkontzak baimendu eta egiteko, eta heriotzagatik eta jaiotzengatik agur zibilak eta omenaldiak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2009ko otsailaren 4an egin zuen osoko bilkuran, ezkontzak baimendu eta egiteko, eta heriotzagatik eta jaiotzengatik agur zibilak eta omenaldiak arautzen dituen Ordenantza onetsi zuen hasiera batean.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat eginez, onetsitako Ordenantza jendaurren egongo da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko litzateke eta osorik iragarriko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erro, 2009ko otsailaren 5.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0902123