24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren 2009ko ordenantza fiskalen, zerga-tasen eta prezio publikoen aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko urriaren 30ean osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskalen aldaketa, baita ordenantza horietako tarifen eta Barañaingo Udalaren 2009rako zerga-tasen eta prezio publikoen aldaketa ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2008ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurreko aldi hori bukatu ondoan, 2009ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsitako testuari egindako alegazioak hein batean baietsi dira eta 2009ko udal zergak, prezio publkoak eta tasak arautzen dituzten ordenantza horien testua behin betiko onetsi da, baietsitako alegazioen ondorioz osaturiko testu berria hasierako testuari gehituta; orobat, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka -xedapen administratiboak baitira- ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legeko 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean paratuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aurrekoa gorabehera, adierazi beharra dago ezen, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, behin betikoz aldatu diren karga-tasa horien aurka, aukeran eta aipatu errekurtso horiez gain, berraztertzeko errekutsoa jartzen ahalko dela hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

Zerga tasa, hirilurren gaineko kontribuziorako: %0,244 urtean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa: %11,55 urtean.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1,40 zergaren tarifaren gainean.

II. ERANSKINA

0 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Oinarria

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (1995eko martxoaren 20ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean) xedatzen duenari jarraikiz ezarri da.

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.

Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten guztian.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak hartzen ditu bere esparruan, betiere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren oinarriak aintzat hartuz (2/1995 Foru Legearen 56.a. artikulua).

3. artikulua. Barañaingo Udalak onetsitako ordenantza fiskalek udal mugape osoan izanen dute indarra, eta ezin izanen da kargarik ezarri entitate zerga-ordainarazlearen lurraldetik kanpo egindako negozio, egintza edo gertaerengatik (2/1995 Foru Legearen 56.b artikulua).

4. artikulua. Udal honek ordainarazten dituen toki-tributuen subjektu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Udalari, kasu bakoitzean dagokien tributu arloko araubide, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, eta ez dio loturarik ezarriko Administrazioari.

Hala ere, bere kontsulta egin ondoren, organo eskudunaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko betebeharrak betetzen dituen subjektu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3 artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badira.

Interesdunek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten (2/1995 Foru Legeko 63.4 artikulua).

5. artikulua. Udal honek indarrean diren ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkie eskatzen dituztenei.

Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada, mugarik gabeko iraupena dutela ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza.

6. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzean zehaztuko da zergapeko egintzaren izaera, zerga ordaindu beharra zein kasutan sortzen den adierazita.

7. artikulua. Ez da analogia onartuko zergapeko egintzaren edo salbuespen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik harata hedatzeko (2/1995 Foru Legearen 65. artikulua).

8. artikulua. Subjektu pasiboa.

a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeinari ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak (2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz) zergapeko egintzari darion tributu karga ezartzen baitio, bakarka edo beste batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasiboa da, zeina, ordenantzak edo legeak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharraren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen bereizitako ondare bat osatzen baitute.

9. artikulua. Zerga erlazioaren aldaezintasuna.

Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ez dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatzen ahal.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

10. artikulua. Zerga-oinarria.

Zerga-oinarritzat hartuko da:

a) Zergapeko egintza ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergapeko egintzaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu zorra zehaztera iristeko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, Udaleko administrazioak kontuan hartutakoa. Kopuru horri (indarra duen arautegiari jarraikiz behar diren murriztapenak egin ondoren, hala behar bada) tasa egokia aplikatuko zaio, tributu zorra zehaztera iristeko.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

11. artikulua. Likidazio-oinarria.

Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian eginiko murrizketen emaitza. Murrizketa horiek kasuan kasuko ordainarazpena arautzen duen legean edo ordenantzan ezarrita daudenak dira.

12. artikulua. Karga-tasa.

Karga-tasatzat hartuko dira likidazio oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak, izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeenak.

13. artikulua. Kuotaren zehaztapena.

Kuota honela zehaztuko da:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Zerga-oinarriaren gainean aplikaturiko tarifen, ordenantza partikularretan ezarrita dauden horien arabera.

c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.

d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa subjektu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion ordenantzan finkatutako moduluen arabera.

14. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsiak dituen edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

III. KAPITULUA

Tributu zorra

15. artikulua. Tributu zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutzako korritua, legez ezarria.

c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Tributu zorra ordaintzeko erantzukizuna .

16. artikulua. 1. Legeak tributu zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, subjektu pasibo edo zordun nagusiekin batera, beste pertsona batzuk solidario edo subsidiarioki.

2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.

3. Erantzukizuna tributu zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta.

Premiamenduko errekargua bakarrik eskatzen ahalko zaio erantzuleari, dirusarrera egiteko borondatezko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe.

17. artikulua. Betiere, tributu zorra ordaintzera behartzeko administrazio-ekintza erantzuleei bideratu ahal izateko, beharrezkoa da administrazio-egintza bat, zeinean, interesdunari entzunaldia eman ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren zenbaterainokoa zein den zehaztuko baita.

Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen direlarik.

18. artikulua. Administrazio-ekintza erantzule subsidiarioei bideratu ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aurretik bidezko diren zuhurtasunezko neurriak hartzea galarazi gabe.

19. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatzen ahalko zaie horietako edonori.

Tributu zorraren iraungipena.

20. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

21. artikulua. Tributu zorren ordainketa ordenantza honen 54.etik 57.era bitarteko artikuluek (biak barne) arautzen dutenaren arabera eginen da.

22. artikulua. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta egintzak preskribituko dira:

a) Subjektu pasiboen alde:

-Tributu zorra zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sorrarazpena egin zen egunetik hasita.

-Likidatutako tributu zorrak ordain daitezen exijitzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.

-Zergei buruzko arau-hausteengatik zehapenak jartzeko ekintzak, kasuko arau-hauste horiek egin ziren egunetik kontatuta.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

23. artikulua. Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

-Subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergapeko egintza bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta diru-bilketa erdiesteko egindako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Edozein motatako erreklamazio edo errekurtsoen aurkezpenaren bidez, baldin eta, udal administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez badu hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

-Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

Aurreko artikuluaren b) atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da dirusarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

24. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

25. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen ordainezintasuna deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

IV. KAPITULUA

Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak.

26. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 93. artikuluari jarraikiz, tributuen arloko arau-hausteak dira lege horretan berean eta gainerako arau aplikagarrietan sailkatzen eta zehatzen diren ekintzak.

27. artikulua. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazioari argibideak edo laguntza emateko obligazioa duten pertsona fisiko edo juridikoak.

28. artikulua. Legeetan arau-hauste gisa sailkaturik dauden ekintza edo omisioetatik erantzukizunik ekarriko ez dutenak 2/1995 Foru Legearen 93. artikuluan aipatutakoak dira.

29. artikulua. Arau-hausteak soilak edo larriak izan daitezke, kontuan harturik egintza edo omisioak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 94. artikuluak batzuez eta besteez ezartzen duen kontzeptuan sartzen diren.

Zehapenak.

30. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak, 2/1995 Foru Legeko 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

31. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru bidezko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik %150era bitartekoa, 97.3. artikuluan aipatutako murrizketa deusetan ukatu gabe.

4. Orobat, zilegi izanen da berandutza korrituak eskatzea borondatezko epea bukatzetik zerga-egoera bere onera ekartzen duen likidazioa egiten den egunera arte pasatako denboraren aldera.

32. artikulua. Zehatzeko prozedura.

Administrazio egintzak luzatu behar dituzten organoek zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte, interesdunari entzutea eman ondoren; administrazio egintza horietan tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak eginen dira eta, betiere, behar den espedientea ireki aurretik.

33. artikulua. Tributu arloko arau-hausteen ondoriozko erantzukizunak.

1. Arau-hausteek ekarritako erantzukizuna ordainketa egin edo zehapena bete delako galtzen da, edo preskripzio bidez.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, burutu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena galarazi gabe. Inoiz ez zaio zehapenik beste bati transmitituko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

V. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

34. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren adierazpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Toki entitateen organo administratiboen ikerketaren bidez.

Tributu aitorpena.

35. artikulua.

a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du, zergapeko egintza bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Inondik inora ere ez da exijituko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesdunei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria, aitorpenaren kopiak horretarako ere balio duelarik.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

36. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondotik dagokion zehapena ezarriko.

37. artikulua. Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

Udal honek aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzeko ere bai, eta orobat ohartu diren okerrak zuzentzeko, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

38. artikulua. Epeak.

1. Ordenantza partikularretan adieraziko da zein izanen diren tributuko kudeaketako izapide bakoitza egiteko bete beharreko epeak. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedura amaitzen duen ebazpenaren eguna arteko denbora; betiere hori galarazten duten behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskapenen kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

2. Toki entitate honek epeak betetzen ez baditu, ez da ondorioz administrazio ekintzaren iraungipena etorriko, baina interesdunek erreklamazioa aurkezteko baimena izanen dute.

3. Izapidaketaren akatsen kontrako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, prozedura geraraztea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakarten kasuetan. Erreklamazioa baiesten bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikerketa eta ikuskapena

39. artikulua. Toki entitate honek ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

40. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide-aurrekinen ikuskapena ere eginen da.

41. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskapen lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

42. artikulua. Ikuskapenak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, eginbide, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.

43. artikulua. Salaketa.

1. Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Salaketa erabiltzea Administrazioari laguntza emateko obligaziotik aparte dago, 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bestelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Ordainarazpenen likidazioa.

44. artikulua. 1. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du likidazioa eginez tributu zorra finkatzeko. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin betikoak.

2. Behin betikotzat hartuko dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

45. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan, toki entitate honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada subjektu pasiboari jakinarazi behar zaio.

46. artikulua. 1. Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

a) Haien funtsezko elementuak.

b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan para daitezkeen ere.

c) Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

2. Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu zorraren ordainketa egiten duenean.

3. Subjektu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko epe horretan behar bezalako protesta egin bada salbu.

Zergadunen erroldak.

47. artikulua. Ordenantza partikularrean berean hala zehazten den kasuetan, udal administrazioak zergadunen erroldak prestatuko ditu, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenak emandakoak gehituz. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

48. artikulua. 1. Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

2. Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. artikulua. Zergadunen erroldek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

VI. KAPITULUA

Diru-bilketa

Printzipio orokorrak.

50. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da toki entitatearen ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

51. artikulua. 1. Diru-bilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

52. artikulua. Udalaren baliabideen bilketa zuzenean eginen da, diruzaintzaren bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

53. artikulua. Tributu-zorren sailkapena, diru-bilketari begira.

1. Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean subjektu pasiboek ezagututako zergadun erroldetatik etortzeagatik, tributu zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa igoeren aplikazioagatik.

4. Norberak likidatutakoetan subjektu pasiboak, efektu tinbratuen bidez edo aitorpen-likidazioa egitean, aldi berean tributu zorraren ordainketa egiten du.

54. artikulua. Ordainketa egiteko tokia:

Toki entitate honen aldeko zorrak Udalbatzaren kutxan ordainduko dira edo, bera titular dela, banku nahiz aurrezki kutxetan horretarako irekitako kontuetan.

55. artikulua. Ordainketa epeak.

Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

a) Jakinarazi beharrekoak, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, jakinarazpenetik hasita.

b) Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

c) Subjektu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitza arautzen duen ordenantzan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergapeko egintza gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar egun baliodunen barnean.

56. artikulua. Ordaintzeko modua.

1. Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aurreko atalean esanagatik ere, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea ere zilegi da, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dutelarik honek baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

57. artikulua. Derrigorrezko aldiaren hasierak errekargu bat sorrarazten du, zeinak sartu ez den zorraren zenbatekoaren %20 joko baitu, bai eta zor horri dagozkion berandutza korrituak ere.

Tartean, eten, geroratze edo zatiketarik ez dagoenean, ordaindu gabeko tributu zorra ordaintzen baldin bada premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua %10ekoa izanen da, eta ez dira exijituko epe exekutiboa hasten denetik sorrarazitako berandutza korrituak.

58. artikulua. 1. Berandutze korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien dirusarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, %20ko errekargua ezarriko zaie; horiei beste zenbait kasutan ezar zitezkeen zehapenak ez zaizkie paratuko, baina bai, ordea, berandutza korrituak. Hala ere, dirusarrera edo aitorpenaren aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondoko hiru, sei edo hamabi hilabeteetan egiten bada dirusarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, hurrenez hurren %5, %10 edo %15ekoa, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen berandutza korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

59. artikulua. Gerorapenak eta zatikako ordainketak.

1. Tributu zorra likidatzean, toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatzen badute.

2. Tributu zorraren gerorapen edo zatikako ordainketari buruzko gorabehera guztiak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90etik 92ra bitarteko artikuluek, biak barne, xedatzen dutenari lotuko zaizkio.

VII. KAPITULUA

Errekurtsoak

60. artikulua. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, onespen horren aurka jotzen ahalko da, bai eta kudeaketa, ikuskapen eta tributu bilketarako egintzen aurka ere, Nafarroako toki entitateetako egintzak eta erabakien aurka joateko indarrean dagoen errekurtsoen araubide orokorrari jarraikiz.

61. artikulua. 1. Bidezko errekursoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2. Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko inpugnatu den egintzaren betarazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Nolanahi ere, interesdunak hala eskatzen badu, inpugnatutako egintzaren betearazpena eten eginen da, ondoko kasuetan:

a) Ondoko bermeetako bat Udaleko Diruzaintzan aurkezten bada:

-Eskudirua gordailatzea.

-Abal edo fidantza solidarioa, bankuetxe, aurrezki- kutxa, kreditu-kooperatiba edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

-Fidantza pertsonala eta solidarioa, hiriko bi zergadunak emana, zorrek 1.502,53 euro baino gutxiago egiten badute, soilik; zergadun horiek eguneratuak izan behar dituzte Barañaingo Udalari ordaintzeko betebeharrak.

b) Salbuespenez, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.

3. Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, korrituak edo gehitutako beste erantzukizun batzuk direla eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.

Zorra premiamenduko prozeduraren barnean dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 berdindu beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4. Tributu zehapenen exekuzioa berehala etenen da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekursoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin gauzatuko dira bide administratiboan irmoak izan arte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

1 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 165.etik 171.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zerga hau zeharkako tributua da.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zerga honen zergapeko egintza da zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Barañaingo Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1.-Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2.-Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3.-Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4.-Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5.-Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6.-Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7.-Lur-mugimenduak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8.-Finkak ixtea.

9.-Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10.-Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11.-Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12.-Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. artikulua. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomi erkidegoak edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Barañaingo Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona edo entitate bat dela, eraikinaren jabea hartuko da obren jabetzat.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, ordainsariak eta industria-mozkina kenduta.

Kuota

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sorrarazpena

8. artikulua. Zerga hau eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Aginduzko lizentzia ematen denean, behin-behineko likidazioa eginen da. Haren zerga-oinarria behar den elkargo ofizialak ikus-onetsita aurkeztu den aurrekontuaren araberakoa izan daiteke, edo, aldiz, exekuzio proiektuaren kostuaren arabera, udal teknikarien kalkuluei jarraikiz.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. artikulua. 1. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostu eraginkorra ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2. Aitzineko atalean xedatutakoari dagokionez, obra burutu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, inguruabar horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta horrekin batera eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu eraginkorra eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere bai, bidezkoa denean behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, zeinean obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. artikulua. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztutako berariazko ukoaz, Barañaingo Udalak, hala behar denean, pagatutakoa itzuliko du.

Halaber, lizentzia iraungi ondoren, Barañaingo Udalak egindako likidazioa deuseztatuko du eta, hala behar denean, itzuliko, non ez duen titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

ERANSKINA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

Karga-tasa

Ezarri den tasa %5 da.

2 ZK.KO ORDENANTZA

LURREN BALIOAREN GAINEKO ZERGA

Aplikatu beharreko zerga-tasak

URTE KOPURUA

1-5 6-10 11-15 16-20

% URTEAN %3 %3 %3 %3

TASA %11 %11 %11 %11

3 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (1995eko martxoaren 20ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) 179.etik 183.era bitarteko artikuluetan xedatzen duenari jarraikiz ezarri da.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Luxuzko gastuen gaineko zerga honako hauek sortzen dute:

a) Lau izar edo kalifikazio handiagoa duten hotel, hotel-apartamentu edo egoitza-apartamentuetan egiten diren egonaldiak.

b) Aurreko atalean aipatu diren hotel establezimenduetan hartzen diren kontsumizioak, bai eta ezarrita dauden edo ezarriko diren lehen bi kategorietako jatetxe, kafetegi-jatetxe eta tabernetan, ondoko c) atalean sartzen ez diren "pub" eta diskoteketan eta gisako establezimenduetan hartutakoak ere, edozein dela ere haien kategoria.

c) Dantzaleku eta gisako aisia tokietako sarrerak eta kontsumizioak.

d) Ikuskizun publikoetan egiten diren apustuetan ateratako irabaziak.

e) Kirol edo aisiarako elkarte edo biltokietako bazkideen sarrerako kuota, 60,10 eurotik goitikoak denean.

f) Etxebizitza izatea, katastroko haren balioa edo etxebizitz(ar)en balioa 60.101,21 eurotik goitikoa izanez gero.

g) Ehiza eta arrantza esparru pribatuen aprobetxamendua, edozein dela ere aprobetxamendu horiek ustiatu eta erabiltzeko modua. Ehiza eta arrantza esparru pribatuen kontzeptuetarako, horien gaineko administrazio legeriari jarraituko zaio.

3. artikulua. Zergadun diren aldetik, hauek daude ordaintzera behartuak:

a) Bezeroak haien egonaldi, kontsumizio edo sarreretan, eta sarrerako kuota ordaintzen dutenak, zenbateko horiek jasotzen dituzten enpresa, elkarte edo biltokiak zergadunaren ordezko izanen direlarik.

b) Apustuen irabazlea, horien antolatzailea zergadunaren ordezko delarik.

c) Etxebizitzan bizi direnak, edozein dela ere titulua, prekarioa ere barne.

d) Ehiza eta arrantza esparruen titularrak edo edozein tituluren bidez zerga sortzen den unean ehiza edo arrantza aprobetxamenduko tituluaren jabe dena. Esparru horien barreneko ondasunen jabea izanen da zergadunaren ordezkoa, eta horretarako, aprobetxamenduaren titularrari zerga zenbatekoa den galdetzen ahalko dio, ondoren Udalari ordaintzeko.

Karga-oinarria

4. artikulua. Hona hemen zerga-oinarria:

a) Egonaldietan, bezeroaren kontura fakturatzen den zenbatekoa, zerga bera kenduta, eta zenbateko hori ezin izanen da inoiz establezimendu kategoria bakoitzeko ofizialki finkatzen den gutxienekoa baino tikiagoa izan. Oinarrian ez dira sartuko mantenuaren pentsioa, osoa nahiz partziala, telekomunikazio, garbiketa edo lisaketa gastuak, ezta bezeroari emandako bertze edozein zerbitzu ere, hala nola bezeroak haien ordez bere kontura egiten dituenak.

b) 2. artikuluko b) atalak aipatzen dituen kontsumizioetan, horien zenbatekoa. Barrenean sartzen dira edozein inguruabar dela eta, baimenduta dauden gainprezioak.

c) Sarreretan, horien zenbatekoa eta sarrerako prezioan sartzen ez diren kontsumizioena, horrelakorik eginez gero, bai eta kontsumizio guztiak ere, dantzaleku eta gisako aisiarako tokietan sartzeagatik ordaintzen ez denean.

d) Apustuetan, irabazi gordinen zenbatekoa, galerak eta komisioak kendu gabe, agente edo artekariak parte hartuz trabesa izenekoetan egindakoak salbu, horietan oinarria apustu irabazleen zenbatekoa soilik izanen baita.

e) Kirol edo aisiarako elkarte edo biltokien sarrerako kuotetan, horien zenbateko osoa. Zatika edo epeka ordaindu behar denean, oinarria hasierako kuotaren eta geroratu edo zatitutakoaren arteko batura osoa izanen da. Akzioak edo entitatearen kapitalaren partaidetza tituluak erosi edo ordaintzeagatik bertako partaide izateko eskubidea hartuz gero, akzio edo partaidetza kuota horien zenbatekoa izanen da sarrerako kuota.

f) Etxebizitzetan, zergadunak udal mugapean bere esku d(it)uen etxebizitz(ar)en katastroko balioa.

g) Ehiza eta arrantza esparru pribatuetan, aprobetxamenduaren banaz-bertzekoa, eta hori Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 181. artikuluan xedatutakoaren arabera finkatuko da.

Karga-tasa

5. artikulua. Zergaren tasak ezin izanen ditu muga hauek gainditu eta urtero finkatu eta onetsiko da udal aurrekontu arruntarekin batera:

a) Lau izarreko hoteletako egonaldietan, %2,5; eta lau baino gehiago dituztenetan, %3.

b) Ordenantza honen 2. artikuluko b) atalean aipatzen diren kontsumizioetan, %5.

c) Ordenantza honen 2. artikuluko c) atalean aipatzen diren sarrera eta kontsumizioetan, %50.

d) Ordenantza honen 2. artikuluko d) atalean aipatzen diren apustuetan, %15.

e) Kirol edo aisiarako elkarte edo biltokietako bazkideen sarrerako kuotetan, %20.

g) %20, ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

7. artikulua. Zerga sorrarazten da:

a) Egonaldi, kontsumizio, sarrera edo sarrerako kuotak ordaintzen diren une berean.

b) Apustuetan, irabaziak hartzen diren unean berean.

c) Urteroko abenduaren 31n, etxebizitzei eta ehiza eta arrantza esparruen aprobetxamenduei dagokienez.

Zergaren kudeaketa

8. artikulua. Zerga likidatzeko, ordenantza honen 3. artikuluko a) atalean aipatzen diren subjektu pasiboek, hilabetero, zinpeko aitorpena aurkeztuko dute, bikoizturik, zerga ordaintzera behartuta dauden eragiketen gainean, emanen zaien eredu ofizialari jarraikiz, eta haren kopia funtzionarioak behar bezala bete ondotik, itzuliko zaio interesdunari, aurkeztu izanaren gordekintako balio diezaion.

Hilabeteren batean eragiketarik ez bada, aitorpen negatiboa aurkeztu beharko da, horren zergatia adierazten duten arrazoiak emanez. Jarduera uzteagatik baldin bada, arrazoi hori aipatu beharko da, jarduera sailkatuen gaineko zergan baja hartu dela egiaztatuz, eta orduan hurrengo aitorpen negatiboak aurkeztu beharretik libre geratuko da.

Aitorpena aurkezteaz bat, zergadunaren ordezkoak aitorpenetik ateratzen den zergaren zenbatekoa ordaindu beharko du.

Hilabete bakoitzeko aitorpena hurrengo hilabetearen lehen hamar egunetan aurkeztu beharko da zerga bulegoan.

Zerga honen menpeko zergadunen ordezkoek bi erregistro liburu eduki beharko dituzte: bata, erosketena, eta bertzea, salmentena.

Lehenbizikoan, zerga honetan ondoriorik edo zerikusia duten gauza edo gastu guztien erosketa eta gastuen faktura guztiak beharko dituzte jaso.

Bigarrenean, gauza edo zerbitzuen prezioa eta egunero egiten diren eragiketen zenbatekoa beharko dira agertu. Eragiketak zerga-tasa ezberdinei loturik egonez gero, behar bezala bereizita ohartaraziko dira.

Halaber, Administrazioaren eskura izanen dituzte jatorrizko fakturak, bai eta gainerako erosketen ordainagiriak ere. Agiri horiek beren erregistroko idazpen zenbakia eduki beharko dute.

Eragiketetan erregistro-makinak erabiliz gero, kontu-zerrendak administrazioarentzat gordeko dira, eta halaber, beharturik egonen dira zerga honi loturiko eragiketetan erabiltzen diren salmenten ordainagiri guztiak gordetzera.

9. artikulua. Ordenantza honen 3. artikuluko b) atalean aipatzen den subjektu pasiboen zerga likidatzeko, apustuen antolatzaileak aitorpena aurkeztu beharko du, bikoizturik, emanen zaion eredu ofizialaren bidez, bertan ageri diren datu guztiak eskaintzen dituela, eta aitorpenarekin batera haren kuota ordaindu.

Zergen sortzapen egunetik hamar egun iragan baino lehen aurkeztu beharko dira aitorpenak eta kuotak ordaindu.

10. artikulua. Ordenantza honen 3. artikuluko c) eta d) ataletan aipatzen diren subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu beharko dute, bikoizturik, emanen zaien eredu ofizialaren bidez, bertan ageri diren datu guztiak eskaintzen dituztela, eta aitorpenarekin batera kuotak ordaindu.

Urte bakoitzeko abenduaren 31 ondoko urtarrilaren lehen hamabostaldian aurkeztu beharko dira aitorpenak eta kuotak ordaindu.

11. artikulua. Ordenantza honen 10,11 eta 12. artikuluetan jasotzen diren likidazioak, erran den gisan eginda, behin-behinekoak izanen dira harik eta Admininistrazioak behar bezala frogatu eta behin betiko bihurtzen dituen arte.

Udalak inongo oharrik egiten ez badu, kitaturiko kuotak behin betikotzat hartuko dira aitorpena aurkeztu eta bortz urte iragaten direnean.

12. artikulua. Subjektu pasiboak behartuak daude zerga honi loturiko eragiketak edo egitateak gertatzen diren lokal, ikuskizun, etxebizitza eta ehiza eta arrantza esparruetan, zerga honen gaineko ikusketa lanak egiteko agindua hartzen duten udal langileak, behar bezalako baimenaren jabe direla, sartzen uztera. Halaber, behartuak daude zerga honen Ikuskaritzari laguntzera karga oinarria zehazteko behar diren liburu eta agiriak egiaztatzerakoan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (1995.eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa) xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe uzten dira, ez baliorik ez eraginik ez dutela, ordenantza hau osoki betetzeko kontra edo traba egiten duten udal mailako lehenagoko xedapen guztiak.

4 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen funtzionarioak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero dirusarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

TARIFEN ERANSKINA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA. 2009

I. epigrafea.-Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak erroldatzeaz, bizikidetasunaz, ondasunez, etab.: 1,70 euro.

b) Ziurtagiriak lizentzia fiskalaz: 2,25 euro.

c) Ziurtagiriak, udal agiritegian kontsulta egitea eskatzen dutenak: 6,60 euro.

II. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

a) -Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,21 euro.

b) -Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,50 euro.

III. epigrafea.-Planoen kopiak.

a) DIN A-3 baino tamaina handiagoko kopia bakoitzagatik: 16,25 euro.

b) DIN A-3 tamainako kopia bakoitzagatik: 5,75 euro.

c) Proiektuen kopiak, CDan: 8,00 euro.

d) Proiektuen kopiak, disketean: 4,60 euro.

IV. epigrafea.-Arma-txartelak izapidatzea.

a) Txartel bakoitza: 15,80 euro.

V. epigrafea.-Agirien konpultsa.

a) Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 53,70 euro.

b) Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzagatik: 0,50 euro.

Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

VI. epigrafea.-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako: 18,50 euro.

b) Gainerako lanpostuetarako: 9,20 euro.

VII. epigrafea.-Obra lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako bertze edozein ebazpenen kopia bikoiztuak luzatzea: 26,25 euro.

VIII. epigrafea.-Ziurtagiria luzatzea, irekitzeko lizentzien titularren baten datuak aldatzeagatik, jarduera aldaketa ekarri gabe, ezta irekitzeko lizentziaren aldaketa ez titulartasun aldaketa beharrezkoa izan gabe ere: 153,20 euro.

IX. epigrafea.-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

Ale bakoitza: 11,50 euro.

X. epigrafea.-Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak luzatzea.

Txosten bakoitza: 53,70 euro.

5 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu antolamenduko plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamenduko planen aurreproiektuak eta birzatiketak izapidatzea. edo hirigintzako agiriak aldatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen testu bateginaren 178.1 artikuluan zehaztutakoak.

Aipatzearren, ondokoak dira:

-Lurzatiketa egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

-Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintzako jarduketetarako eskabide guztiak HAPOko tramitazioaren ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko dira.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, HAPOko tramitazioaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek, barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

12. artikulua. Obra burutu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, inguruabar hori ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa edo HAPOko aldaketak.

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak. 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko: 68,00 euro.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketen tramitazioa.

II.4. Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena ateratzen den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko, tarifa hauei jarraikiz:

-1.000 m² edo horren zati bakoitzeko: 68,00 euro.

-1.000 m³ edo horren zati bakoitzeko: 202,00 euro.

III.B. Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Aplikatzeko tarifak III.A epigrafekoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileek berek egindako hirigintzako proiektuen tramitazioa.

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1,50eko karga-tasa aplikatuta.

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 221. artikuluan babesean emandako lizentziak.

V.1.-Lurzatitzeko lizentziak:

Lurzatitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira:

-1.000 m² edo horren zati bakoitzeko: 43,50 euro.

V.2.-Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 127,30 euro.

V.3.-Eraiste, eraikitze, berritze, instalazio, zuhaitz botatze, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako obretarako lizentziak, betiere aurreko ataletan ez badaude.

tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %2,20.

V.4.-Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 663,50 euro.

100m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik kobratuko da: 0,50 euro.

VI. epigrafea.-Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan Partzial edo bereziak tramitatzea: 424,50 euro.

-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 212,20 euro.

-Birzatiketak: 424,50 euro.

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 52,00 euro.

-Obra lizentziak, V. 2 eta V. 3 epigrafeetakoak: 52,00 euro.

6 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Industriako edo merkataritzako establezimenduek, lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak eta haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarra duten bestelako arauetan ezarritakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, irekitzeko lizentzia eman aurretik Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da zergapeko egintza.

3. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitako ondorioak bete daitezen, irekitzea gertatuko da ondoko kasu hauetan:

a) Jarduerak hasteko establezimendua lehen aldiz jartzean.

b) Establezimenduko jarduera aldatu edo handitzean, titularra aldatzen ez bada ere.

c) Establezimendua handitzean eta bertan ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako baldintzetan eragina duen beste edozein aldaketa egitean. Horren ondorioz baldintzak berriz egiaztatu beharko dira.

4. artikulua. Industriako edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira bakarrik etxebizitza ez izateaz gain ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin edo instalazio guztiak, jendearentzako irekiak izan edo ez:

a) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua egotea.

b) Aipatu jarduera horiek egin gabe ere, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzea.

Salbuespenak

5. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, pertsona fisiko edo juridikoak eta beste entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen badute eta ordenantza honetako 4. artikuluan aipatzen diren establezimenduetako bat ustiatzen badute zuzenean.

7. artikulua. Zergadunen ordezkoak izanen dira establezimendu edo lokal horien jabeak, eta haiek, horrela behar bada, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

8. artikulua. Lokalaren azalera eraikia izanen da tasaren zerga oinarria.

Tributu-kuota

9. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, zerga oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio, hurrengo artikuluan xedatutakoari jarraituz.

10. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

Sorrarazpena

11. artikulua. Zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean sorraraziko da tasa eta hura ordaintzeko betebeharra sortuko.

12. artikulua. Establezimendua lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sorraraziko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko ireki litekeen administrazio espedientea deusetan ukatu gabe.

Kudeaketa arauak

13. artikulua. Lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, egin beharreko jarduera(k) eta dagokion lizentzia fiskalaren epigrafea zehazten dituela; eskabidearekin batera, lokalaren alokairuaren kontratua edo erosketaren titulua, hala nola Zergen Kudeaketak likidazioa egiteko behar duen informazio guztia aurkeztuko du.

14. artikulua. 1. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesdunek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren %20koa. Lizentzia ematen ez bada, tasa zenbateko berera murriztuko da.

2. Lizentzia iraungitzat hartuko da, hura eman ondoren sei hilabete pasatzen baldin badira lokalak ireki gabe, edo ireki ondoren, berriz ixten badira sei hilabete baino denbora luzeagoan.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea, behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bestelako arau-hausteetarako Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei.

16. artikulua. Arau-hausteen ondorioz sortzen diren zehapenen gainerako kontuetarako, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, ESTABLEZIMENDUAK IREKI ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

Lokalak irekitzea

Prezioa m² bakoitzeko

50 m²-ra arte: 7,45 euro.

51tik 100 m² bitarte: 6,25 euro.

101etik 400 m² bitarte: 5,40 euro.

401etik 1.000 m² bitarte: 4,35 euro.

1.000 m² baino gehiago: 3,65 euro.

7 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak hertsiki betetzen direla frogatzeko, haiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.

3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aitzinean salatu ahal izanen ditu, jarduera sailkatuen, Osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie, eta salaketa egileak, ikustaldia baino lehenago, ikustaldi horretarako zehaztutako tasaren balio bereko fidantza pausatu beharko du.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sorrarazpena

6. artikulua. Tasaren sorrarazpena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak, eta haiek gordailuan utzitako fidantzatik kenduko dira.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak. Ikustaldi bakoitzeko: 153,00 euro.

II. epigrafea.-Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan.

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 153,00 euro.

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 109,00 euro.

III. epigrafea.-Salaketa baten ondorioz asotsa neurtzeko egiten den ikustaldiagatik: 40,00 euro.

8. ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EGITEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz kentzen hastea, eta ondotik, interesdunari itzuli bitartean altxatokian edukitzea, horra zergapeko egintza.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Jabeak, horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.

4. Udaltzaingoak ibilgailua altxatua dela jakinarazten duen unetik sortuko dira "Altxatoki zerbitzuko kuotetan" ezarritako kuota arruntak.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra zerbitzu osoa egitean edo egiten hastean sorraraziko da, eta une berean ere izanen du sorrarazpena ibilgailua kentzeko tasak.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sorrarazpena ibilgailua altxatzeko tasak.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Indarra duen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta subsidiarioki ibilgailuaren titularrak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik, edo kentzen hasteagatik, eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezitako, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek, ordainketa frogatzeko, behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko dituzte.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

13. artikulua. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko Aginduetan ezarritakoari jarraikiz, baita ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko Aginduan ere.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUARI DAGOKIONA

-Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideak honako zenbateko hauetakoak izanen dira:

1. 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 77,40 euro.

2. 2.500etik 5.000era bitarteko kilogramoko ibilgailuak: 126,40 euro.

3. 5.000 kilogramotik goitiko ibilgailuak: 226,00 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, tarifa hau izanen da: 45,80 euro.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik lan hori burutzen ahal ez bada, aitzineko tarifak %50 murriztuko dira.

-Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzetik, hura norbaitek bildu arte:

1. Ziklomotoreak eta motozikletak: 2,10 euro.

2. 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 4,75 euro.

3. 2.500 kilogramotik goitiko ibilgailuak: 11,05 euro.

4. egunetik gora, aipatutako kuotak %25 handituko dira.

Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidea erabil daiteke kobratzeko.

9 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN ZAKURTEGIKO ZERBITZUARE TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza zakurtegiko ondoko zerbitzuak emateak sortzen du:

-Zakurrak biltzea, oro har.

-Egonaldiak zakurtegian.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra zerbitzua egitean hasten da. Hori egiten bada alde interesdunak eskaturik, kasu bakoitzerako finkatutako eskubideen ordainketa eska daiteke aurretik.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Zerbitzuei dagozkien tasak, kasuan kasukoak, honako hauek ordaindu behar dituzte: eskatzaileak, edo zuzenean interesdunak izanik zerbitzuak mesede egiten dien pertsonak, edo udalaren eskuhartzearen erantzule direnak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira kasuan kasuan aplikatu beharreko tarifak.

Likidazioa eta diru-bilketa

6. artikulua. Hona ordainarazpen hauen diru-bilketarako arau bereziak: ordenantza honetako tarifaren arabera sortzen diren tasak Udaltzaingoko diru-bilketa zerbitzuan ordaindu beharko dira. Han ordainketa horien frogagiriak luzatuko dituzte, eta behartuta daude likidatu eta bildutako tasen berri ematera.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Udal zerbitzuek bildutako zakurrak atzera eskuratzeko zakurtegira jo behar da eta bertan jaso, betiere tasak ordaindu ondotik.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN ZAKURTEGIKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Zakurrak bildu eta udal zakurtegira eraman, eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak honakoak dira.

-Zakurrak biltzea, oro har: 22,90 euro.

-Egonaldiak zakurtegian (egun bakoitzeko): 5,47 euro.

10 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da zerbitzu tekniko edo administratiboak egitea, arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko.

Tasen sorrarazpena

3. artikulua. Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da tramitatuko aldez aurretik tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren lizentziak emateko tasak ordaindu beharko dituzte arriskutsu gerta daitekeen animaliaren baten jabe edo edukitzaile diren guztiek, betiere Udalaren osasunari buruzko ordenantzan Barañaingo udalerrian animaliak edukitzeari buruz egiten den sailkapenaren arabera.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira kasuan kasuan aplikatu beharreko tarifak.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

6. artikulua. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak, ordenantza honetan aipatzen direnak, Udalaren diru-bilketa bulegoan ordaindu beharko dira, Herriko Etxean baitago, edo udaltzaingoan edo banku bidez ordaintzeko aukeran ematen diren bertzelako bideak erabiliz.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, ARRISKUGARRI GERTA DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

I. epigrafea-Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 40,35 euro.

11 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sorraraziko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo haiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 4 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera -6 metro gutxienez- eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da aldi berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri tasak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, behar den zentsuan sartuko dira titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratu, mantendu, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua burutu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA

sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokiona

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

I. 1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-1 - 5 ibilgailu: 38,00 euro.

-6 - 10 ibilgailu: 58,00 euro.

-11 - 25 ibilgailu: 96,00 euro.

-26 - 50 ibilgailu: 132,00 euro.

-51 - 75 ibilgailu: 186,00 euro.

-76 - 100 ibilgailu: 229,00 euro.

-101 - 150 ibilgailu: 271,00 euro.

-150 ibilgailutik goiti: 350,00 euro.

I. 2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zatiki bakoitzeko auto-omnibusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo herresta-ibilgailuendako edo nekazaritzakoendako.

I. 3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

-Tarifa: 115,00 euro.

I. 4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-50 ibilgailu bitarte: 132,00 euro.

-51 - 75 ibilgailu: 186,00 euro.

-76-100 ibilgailu: 229,00 euro.

-101-150 urte: 271,00 euro.

-150 ibilgailutik goiti: 350,00 euro.

I. 5. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak: I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %44 merkeago.

I. 6. Sarbidearen aitzineko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, hamabostaldietarako edo bertze epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera mugaturik badaude ere. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II. 1. Gau eta eguneko erreserba.

-Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 81,00 euro.

II. 2. Ordutegi mugatuko erreserba.

-Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 57,00 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen karrika bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik.

III. epigrafea.-Seinalatzeko diskoak.

III. 1. Pasabideak seinaleztatzeko disko trokelatuak, bakoitzeko: 29,00 euro.

12 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikotako zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sorrarazpena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Festetan, kalez kaleko salmenta denean, eranskinean aipatzen den fidantza emanen da, eskabidea egiten denean. Azkenik, behar den baimena tramitatu eta eman ondotik, onuradunaren erruz salmentan hasten ez bada, zenbateko hori Udalak beretako hartuko du, tramitazioko gastu gisa.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan jartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahai, aulki eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, HEGALKINAREN ETA ZORUPEAREN ERABILPEN PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

-Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, maiatzetik urrira, m² bakoitzeko: 12,50 euro.

-Mahaitxo estaliak, maiatzetik urrira, m² bakoitzeko: 40,00 euro.

-Festetako barrakak: 5.870,00 euro.

-Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:

.Zenbatekoa, egunean: 3,75 euro.

.Zenbatekoa, hilabetean: 55,65 euro.

-Bertzelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomiko, hesi, aldaera, obretako edukiontzi eta abarretarako. Jarduera ekonomikoa ez bada: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik goiti: euro bat.

-Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik goiti: 1,50 euro.

-Ostatuetako barrak, bestetan: 830,00 euro.

-Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia: 305,00 euro.

-Merkatu txikia:

.Zenbatekoa, egunean: 36,00 euro.

.Zenbatekoa, hilabetean: 85,00 euro.

.Hiru hilerokoa: 235,00 euro.

.Seihilekoan: 450,00 euro.

.Urtean: 850,00 euro.

-Kalez kaleko salmenta, bestetan. 84,25 euro.

-Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko: 21,05 euro.

-Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek paratutako kutxazainak:

.Paratutako kutxazain bakoitzeko, urtean: 115,00 euro.

-Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak:

.Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean: 63,00 euro.

-Eremu publikora jotzen duten fatxadetan saltzeko makinak:

.Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 63,00 euro.

13 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza dira toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak eta gisakoak, betiere herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten badituzte.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta, toki entitatearen jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

6. artikulua. Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

14 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, toki entitateko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egin nahi duen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako hirigintza arloko araudian eta "HAPOren arabera eremu publikoan obrak egiteko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

1.1. Zanga metro bat zabal baino gutxiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 22,50 euro.

1.2.-Zangaren zabalera metro lineal bat bada edo gehiago, metro luze bakoitzagatik: 24,00 euro.

II. epigrafea.-Fidantza zangak irekitzeagatik.

Fidantza metro lineal bakoitzeko: 120,00 euro.

15 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak honako laguntza hauek zuzenean ematea da zergagaia:

a) Etxeko lanak:

-Etxea garbitzea.

-Erosketak egitea (eguneroko kontsumorako oinarrizko gaiak).

-Otorduak prestatzea.

-Arropa garbitu eta zaintzea.

b) Laguntza pertsonaleko lanak:

-Ohetik jaikitzen eta gorputzeko garbiketa lanak egiten laguntzea.

-Janzteko edo arropak eranzteko laguntza.

-Jatera ematea.

-Etxeko eskailerak igo nahiz jaisten laguntzea, baita etxetik kanpoko irteera laburretan laguntzea ere.

-Medikuak agindutako sendagaiak eman eta kontrolatzea.

3. artikulua. Zerbitzuko langileek egiten duten segimenduaz edo hezkuntza lanaz baizik baliatzen ez diren erabiltzaileek ez dute tasa hau ordaindu beharko, ez badira aurreko lerroaldean aipaturiko laguntzen hartzaile.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Subjektu pasiboak izanen dira 2. artikuluan azaldutako zerbitzuak eskatu eta erabiltzen dituzten pertsonak.

Prezio publikoen sortzapena

5. artikulua. Tasak hilabete natural osoak bukatutakoan sortuko dira, subjektu pasiboa zerbitzua erabiltzetik gelditzen ez den bitartean. Hasierako edo azkeneko aldiak ez badatoz hilabete naturalekin bat, egun naturalen araberako hainbanaketa eginen da.

Tarifak

6. artikulua. Udalaren organo eskudunak prezio publikoak urtero onetsiko ditu, ordenantza honen eranskinean ageri den baremoa oinarritzat harturik.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaile berariazkotzat hartuko dira pertsona edo/eta familiak, ohiko jarduerak ezin egin dituztenak, edo kideren batzuendako egoera familiar gatazkatsuak dituztenak, eta horrek familiaren elkarbizitza autonomoa arriskutan jartzen badu.

Erabiltzaileen eskubideak:

-65 urtetik goitiko pertsonak, baliaezintasun arazo larriak dituztenak.

-Ezgaituak.

-Eritasun larriak edo/eta terminalak dituztenak.

-Behar puntualak dituzten familiak edo helduak.

8. artikulua. Nork bere burua zaintzeko ezintasunik egon ezean, ez da zerbitzua zehaztu behar.

9. artikulua. Jarduera eremua erabiltzailearen etxebizitza bada ere, horrek, bere zentzu zabalean, "bitzitzeko ohiko ingurunea" hartzen du. Horrenbertzez, etxebizitzaz kanpoko jarduerak ere eginen dira (kudeaketa tikiak, karrikan laguntzea, etab.).

10. artikulua. Beharra duten pertsonek edo/eta familiek eskatzen ahal dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, betiere udalerri honetan egiazki bizi eta erroldaturik badaude. Hala ere, bertzela jokatzea eskatzen duten inguruabar bereziak egonez gero, ez da aurretik xedatutakoa aintzat hartuko.

11. artikulua. 2. artikuluko zerbitzuak hartzeko eskabidearekin batera, famili unitatearen aurreko urteko dirusarrera guzti-guztien aitorpen egiaztatua eta beharrezko juzkatzen diren agiriak oro aurkeztuko dira. Nola nahi den ere, eskabidea aurkeztu ondoko hilabetearen barnean PFEZ aitorpenaren kopia ofizialaren edo/eta bertze ziurtagiriren baten bidez aitortutako sarrerak egiaztatu beharko dira eta eskatzen ahal diren agiri osagarriak aurkeztu.

12. artikulua. Gobernu Batzordeak espedienteak ebatzi eta zerbitzua onartu ala ezezten den jakinaraziko du. Aurretik, zerbitzuaren gizarte langile arduradunak eskabide bakoitza baloratu eta behar den proposamena osatuko du, eta behar izanez gero, erabiltzaileak ordaindu beharreko tasa zehaztuko.

13. artikulua. Erabiltzaile bat baino gehiago etxe berean bizi badira, tasa behin bakarrik aplikatuko da, erabiltzaile bakarra edo famili unitate bakarra balira bezala.

14. artikulua. Aski ongi justifikatu eta baloraturiko inguruabar jakin eta bereziak direla bide, ikusten bada erabiltzaile batendako baremoa aplikatzetik etortzen den tasa ordaintzea gehiegizko zama dela, zerbitzuko gizarte langileak proposatzen ahal du erabiltzailea dirusarrera apalagokoen mailan sartzea edo tasa ordaintzetik salbuestea.

Hori gertatuz gero, aplikatutako tasaren eta dagokionaren arteko aldea Gizarte Zerbitzuen diru-laguntza aurrerapentzat hartuko da, eta onuradunak edo kausadunak diru hori itzuli beharko du egoera ekonomikoa aldatu, ondasunak likidatu edo eskualdatzen badira eta are hiltzen bada ere.

Horretarako, zorraren aitorpena sinatuko da, baita baldintza ekonomikoak, ondarekoak barne, aldatu ala berberak diren azaltzen duen deklarazioa ere.

15. artikulua. Aparteko kasuetan, hots, 2. artikuluan ikusitako zerbitzuak Udalaren erabakiz ematen hasten direnean, hartzailea ez da erabiltzailetzat hartuko tasa kobratzeko ondorioetarako eta horrenbertzez, laguntza horiek bitartekoak eta aldi baterakoak izanen dira, harik eta pertsona edo familia hartzaileak beharrezko eskabidea aurkeztu arte.

16. artikulua. Honako hauek ekarriko dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzutik gelditzea:

a) Etxez Etxeko laguntza hartzea ekarri zuten egoera pertsonal edo/eta familiarrak gainditzea.

b) Erabiltzailea bertze udalerri edo zentro espezializatu batera eramatea.

c) Erabiltzailearen heriotza.

d) Nahitara eskatzea.

17. artikulua. Prezio publikoak hilero ordainduko dira, zerbitzuaren sortzapena izan eta hurrengo hilabeteko lehenbiziko bortz eguneko epearen barnean eta horretarako ezartzen den moduan.

Arau-hausteak eta zehapenak

18. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da, tarifa tikiagoa izateko asmoz aurkezten diren agiri edo aitorpenak faltsutzea, baita Udalari ez jakinaraztea ere tarifen kalkulua egiteko kontuan hartu behar diren dirusarrerak handitu direla.

19. artikulua. Egiten diren arau-hausteak Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera zehatuko dira, eta erabiltzailea zerbitzutik kentzeraino iristen ahalko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egungo erabiltzaileek ordenantza honen 11. artikuluak aipatzen dituen agiriak aurkeztu beharko dituzte horretarako emanen den epean, ordaindu behar duten tasa kalkulatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraituko zaio.

Bigarrena: Bigarrena.-Ordenantza fiskal honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoan hartuko du indarra.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN ERABILTZAILEEI APLIKATU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOEN BAREMOA

Diru iturriak:

Prezio publikoa kalkulatzeko, subjektu pasiboaren famili unitateari dagozkion dirusarrerak eta ondarea baloratuko dira. Honako hauek, hain zuzen ere:

-Lansariak.

-Pentsioak.

-Aldizkako laguntzetatik etorritako errentak: langabezi saria eta laguntza, bertze batzuk.

-Higigarrien eta higiezinen errentak.

Prozedura:

Prezio publikoa aplikatuko da hilabeteko per capita errentaren gainean, eta hau zein den jakiteko kalkulu hauek eginen dira:

-Eskabidea egin aurreko urtean famili unitateak kontzeptu guztietan izan zituen dirusarrerak zati 12 hilabeteko.

-Emaitza hori zati famili unitateko kideen kopurua.

Aintzat hartu beharreko baldintzak:

1.-Prezio publikoa aplikatzeko lanbidearteko gutxieneko soldata hartuko da oinarritzat.

2.-Prezio publikoa famili unitate bakoitzeko aplikatuko da.

3.-Prezio publikoaren zenbatekoa ez da inoiz laguntzaren kostu erreala baino handiagoa izanen.

4.-Hilabetean per capita errenta LGSaren %120 baino handiagoa bada, tasaren zenbatekoari laguntza orduen kostuari dagokion portzentaia batuko zaio, baremoan ageri dena.

5.-Orduko kostua kalkulatzeko, hauxe eginen da: famili langileei dagozkien urteko lansariak batu eta emaitza hori zati urteko lanordu kopurua, Udalaren hitzarmenaren arabera.

2009KO TARIFEN ERANSKINA. ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN ERABILTZAILEEI APLIKATU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOEN BAREMOA

-Hileko per capita errenta: LGSren %60tik beherako diru-sarrerak; prezio publikoa: 4,40 euro hilabetean.

-Hileko per capita errenta: LGSren %60tik beherakoa. Prezio publikoa: 8,65 euro hilabetean.

-Hileko per capita errenta: LGSren %75etik %90era. Prezio publikoa: 13,00 euro hilabetean.

-Hileko per capita errenta: LGSren %90etik %105era. Prezio publikoa: 17,35 euro hilabetean.

-Hileko per capita errenta: LGSren %105etik %120ra. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean.

-Hileko per capita errenta: LGSren %120tik %135era. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean + laguntzako orduaren kostuaren %5.

-Hileko per capita errenta: LGSren %135etik %150era. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean + laguntzako orduaren kostuaren %10.

-Hileko per capita errenta: LGSren %150etik %165era. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean + laguntzako orduaren kostuaren %15.

-Hileko per capita errenta: LGSren %165etik %180ra. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean + laguntzako orduaren kostuaren %20.

-Hileko per capita errenta: LGSren %180tik %195era. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean + laguntzako orduaren kostuaren %25.

-Hileko per capita errenta: LGSren %195etik goiti. Prezio publikoa: 21,80 euro hilabetean + laguntzako orduaren kostuaren %30

16 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenengo tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak daude tasa ordaintzera behartuak, betiere haien gurasoen ahalgoa badute, Kode Zibilaren 162. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3.1. artikulua. Hilabete osoetan eta aitzinetik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udalaren Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

3.2. artikulua. Tarifak zehazteko oinarritzat hartuko dira familiako kide guztiek eskuratzen dituzten diru-sarrerak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenean familia unitateari dagokion zerga-oinarriak adierazten ditu familiaren dirusarrerak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko obligaziorik ez dutenek, honako hau aurkeztu beharko dute:

-Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu ez dela adierazten duena.

-Haur eskolaren zerbitzua eskatzen duten adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkarien lan bizitzari buruzko txostena, eta familiaren dirusarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak (soldaten ziurtagiriak, pentsioenak, TC2, eta abar).

Tarifen aplikazioa

4.1. artikulua. Tarifei dagokienez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta toki entitateen artean sinaturiko hitzarmenei atxikitako haur hezkuntzako ikastetxeentzat Nafarroako Gobernuak urtero onesten dituen haiexek aplikatuko dira.

Udalak eranskineko tarifak aldatuko ditu, Nafarroako Gobernuak tarifa berriak finkatzen dituen aldiro, ikasturtea hasi baino lehen.

4.2. artikulua. Haur Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan, eta ordenantza honetan ezartzen den tarifa apalenaren parekoa izanen da, gutxienez.

4.3. artikulua. Haur Eskolako ikastetxera 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta apalena hirugarren edo hurrengo seme-alaben tarifetan.

4.4. artikulua. Tarifa aplikagarria zehazteko, urteko per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familiaren dirusarrera guztien eta familia osatzen duten kide kopuruaren arteko zatiketaren emaitza. Familia-unitatearen zerga-oinarria, PFEZaren aitorpenean ageri dena, hartzen da familiaren dirusarreratzat.

4.5. artikulua. Matrikula egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

4.6. artikulua. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatzeko tarifa ordaindu beharko dute; ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerbitzua edo jarduera egiten ez denean bakarrik itzuliko da haren zenbatekoa. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joatera eta ikasturtean hamar hilabeteko ordaintzera behartzen du. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak, eta hainbanaketak eginen dira hamabostaldiz hamabostaldi.

4.7. artikulua. Ezarriko den epearen barrenean, errentaren azkeneko aitorpena edo 5. artikuluko bigarren lerroaldean zehaztutako dirusarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, gehieneko kuota aplikatuko zaie.

4.8. artikulua. Behin hartarako onartua izanez gero, jantokiagatik ordaindu beharra zerbitzua egitetik beretik sortzen da, erabili ala ez.

Bai jantokiko zerbitzurako onarpenak bai Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak ematen dituen diru-laguntzek onarpenaren ondoko hilean izanen dute eragina.

Bakarrik egokitzapen aldian eta gurasoak eta hezitzaileak bat etorrita gibelatzen ahalko da jantokian sartzea, eta betiere gutxienez 15 egun eta gehienez hilabete. Halakoetan, zenbat denboraz etorri den, horren araberakoa izanen da kuota.

Kopuru hau

baino

txikiagoa:

Kopuru hau

baino

handiagoa:

17 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Kontzeptua

2. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeagatik ez da prezio publikorik galdatuko, honelako kasuetan:

a) Gorputz hezkuntzako programa, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleendako, irakastorduetan.

b) Barañaingo Udalak sustatu edo antolatutako jarduerak, eta horrela baloratzen direnak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude ordainarazpen hauek ordaintzera behartuak.

4. artikulua. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

5. artikulua. Kirol instalazioak modu jarraituan erabiltzen ez badira, prezioa erabili baino lehenago ordaindu beharko da, instalazio beretan edo Kirolaren Udal Bulegoan, horrela behar badu.

6. artikulua. Kirol instalazioak modu jarraituan erabiltzen badira (hamabostaldiko, hilabeteko, hiruhilekoko, urteko abonuak), prezioa erabili baino lehen ordaindu beharko da, Kirolaren Udal Bulegoan.

7. artikulua. Sarrera murriztua duten instalazioetara behar den karneta, ordainagiria, abonua, eta abar aldean eramanez joan beharko da. Erabiltzaileek berekin atxiki beharko dituzte instalazioak erabiltzeko sarrerak, karnetak edo abonuak, barnean dauden bitartean, instalazioen arduradunek eskatuz gero erakutsi ahal izateko.

8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren eremutik kanporatzea izan dezake zehapen.

9. artikulua. Iruzurtzat hartuko da Udalaren edozein kirol instalaziotan behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

10. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek aldiro egin beharko diete men udal kiroldegiaren esparruetan portaeraz eta erabileraz ikusgai paratzen diren arauei. Halako instalazio batzuetan arau bereziak izanen dira erreserbak egiteko edo funtzionatzeko. Horiek erabiltzaileen eskura egonen dira kirol bulegoan.

11. artikulua. Udal kiroldegiko abonatuek arautegi orokorra bete beharko dute, bai eta udal kirol programako erabiltzaileendako onetsi diren eskubide eta betebeharrak ere.

Tarifak

12. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.

Erroldatuak dauden erabiltzaileek erroldatuak egon beharko dute, ezinbestean, instalazioak erabiltzen dituzten denboraldi osoan.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

Abonamenduak.

-Kiroldegiko abonamendua (muskulazioa, sauna, squasha, bihotz-hodietakoa): Erroldatuak: 29,50 euro/hilabetea. Erroldatu gabeak: 44,00 euro/hilabetea.

-Kiroldegiko abonatuaren karneta: 3,30.

Instalazioak taldeka alokatzea.

-Pabilioia.

.Kantxa osoa: 35,00 euro/ordua.

.Kantxaren heren bat: 14,00 euro/ordua.

.Kantxaren bi heren: 24,00 euro/ordua.

.Osorik, harmailak barne: 53,00 (euro/ordua).

-Espezializazio aretoa: 22,00 (euro/ordua)

-Muskulazio aretoa: 79,00 (euro/ordua)

Atletismoko pistak.

-Taldeak:

.Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko): 51,00 euro/ordua.

.Atletismoko pista (bertzerekin batean erabiltzeko): 33,00 euro/ordua.

-Aldagelak eta dutxak:

.15 lagun bitarte: 18,00 euro/ordua.

.Kopuru horretatik goiti, lagun bakoitzeko: 1,50 euro.

18 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra noiz sortzen

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Jai eguntzat hartuko dira Udal honetako langileek lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

Tarifak

7. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, UDAL LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEI DAGOKIENA

I. epigrafea.-Tarifak.

-Ekitaldi aretoa:

.Ordubetez erabiltzeko prezioa: 109,00 euro.

.8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 607,00 euro.

-Udalaren lokalak erabiltzea: 87,00 euro.

-Clara Campoamor aretoa

.Ordubetez erabiltzeko prezioa: 102,00 euro.

.Bi ordu: 127,00 euro.

.-3tik 5 ordu bitarte: 152,00 euro.

.-5etik 7 ordu bitarte: 178,00 euro.

.8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 423,00 euro.

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira.

19 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURA ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen kirol ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo beste edozein antzeko kontzeptua dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. 6.1. Aplikatzeko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

6.2. Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaro hori hutsik geratuko da.

6.3. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da lehen atalean zehaztu den zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

20 ZK.KO ORDENANTZA

PREZIO PUBLIKOAK, UDALAREN GARABI ZERBITZUA EGITEAGATIK

Aplikazio arauak

1.-Ibilgailuak kendu edo tokiz aldatzeko Udalak kontratatutako garabi zerbitzua erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu beharko dituzte prezio publikoak.

2.-Zerbitzuaren erabilpena Udaltzaingoaren bulegoetan eskabidea aurkeztuz eskatu beharko da, eta zerbitzua ahal den guztietan eginen da.

3.-Zerbitzua egiten hasten den une berean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

4.-Prezio publikoa udal bulegoetan ordainduko da, eranskineko tarifak aplikatuz eginen den eta ordaintzeko unean jakinaraziko den likidazioari jarraikiz.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN GARABI ZERBITZUKO PREZIO PUBLIKOEI DAGOKIENA

Garabi bakoitzeko, ordu edo horren zati bakoitza: 64,25 euro.

21 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALAREN KULTUR ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Barañaingo Udalaren kultur areto eta guneak erabiltzea da ordenantza honen xedea.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta Udalaren baimena duten erakunde edo entitateek, Udalarenak diren eta Barañaingo Udalaren Kultura Batzordeak bere esku dituen aretoak erabiltzea da zergapeko ekintza.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Prezio publikoaren subjektu pasiboak dira aipatu lokalak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Prezio publikoaren sorrarazpena eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da eta ordainketa erabilera aurretik eginen da, eta betiere, 48 ordu lehenagotik.

5. artikulua. Barañaingo Udalaren edozein aretotarako, egunen erreserbak ez du baliorik izanen ez bada erreserbaturiko errentamenduaren zenbatekoaren %25 ordaindu. Ordainketa hori behin betiko likidazioaren kontura eginen da.

Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 10 egun lehenagotik, gutxienez.

Erabilera

6. artikulua. Baimena ondoko erabilera arau hauei jarraituz emanen da:

1.-Barañaingo Udalaren kultur guneak herriaren jabariko eta zerbitzurako udal ondasunak dira, batez ere kultur jardueretan erabiltzekoak, musika, antzerki, eszena, gorputz adierazpen eta plastika arloetan, eta tarteka, inguruabarren bat dela medio, aipatuez bertzelako jardueratan erabiltzen ahalko dira.

2.-Instalazio horren funtzionamenduaren arauketa Barañaingo Udalaren egitekoa da, Kultura Arloaren bitartez.

3.-Barañaingo Udalak, Kultura Arloaren bitartez, hartuko du ardura jarduerak ibilarazi, antolatu eta koordinatzen, bai eta instalazioak zaindu eta hobetzen ere.

4.-Barañaingo Udalaren kultur guneak erabiltzeko araubide ekonomikoa, Udalak dohainik erabiltzeko baimena ematen dituen kasuak salbu, indarra duten tarifei egokituko zaie eta horiek dagokien ordenantza fiskalean beharko dute agertu. Halaber, antolatzaileak erantzukizun zibileko poliza kontratatu beharko du, egin beharreko ekitaldiaren ondoriozko edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko.

5.-Barañaingo Udalak kontratuak edo hitzarmenak egiten ahalko ditu partikular edo entitateekin instalazioen erabilera arautzeko, denboraldi luze edo jarraian erabili behar direnean (hiru edo sei hilabetez, denboraldi batez, urte osoan, etab.).

6.-Erabiltzaileen kontura izanen dira:

I. Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II. Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.

III. Administrazioaren permiso eta baimenak.

IV. Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta kentzea, antolamendua Udalarena ez denean, eta betiere, Udaleko langileek edozein momentutan ematen dituzten oharrei kasu egin beharko diete.

7.-Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu Kultura Alorreko Ordezkaritzaren bitartez, prest dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.

8.-Entitate edo partikularrek instalazioak erabiltzeko baimenak beti egonen dira Udalak antolatu edo babesten dituen jardueren erabileraren menpe.

9.-Orokorrean, instalazioak erabiltzen dituzten entitate edo partikularrek ondoko baldintzok bete beharko dituzte:

I. Entitate antolatzaile guztiek beren gain hartuko dituzte eskatzen ahal zaizkien erantzukizun zibil, penal eta administratibo, eta berdin lan nahiz zerga arlokoak, edo edozein moldetakoak, eta beren esku geldituko dira oso-osorik beren erantzukizun horien ondoriozko kalte eta galeren ordainak, Udala horietatik arrunt salbu geldituko baita.

II. Entitate antolatzailea behartua dago agintaritzari eta erakunde eskudunei beharrezko diren baimen guztiak eskatzera, egin nahi duen ekitaldirako.

III. Instalazioak erabiltzeko eskaerak hogei egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Kultur Etxean.

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutxienez egun bat lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

IV. Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen gauzengatik, entitate antolatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.

V. Ekitaldia amaitzean, entitate antolatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko ongi geldi daitezen, ekitaldia hasi aurretik zeuden egoera berean, eta instalazioez arduratzen diren langileek ikus-onespena eman beharko diete.

VI. Entitate antolatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez den bera zuzenean egin behar diren konponketen kargu egiten, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

VII. Udaleko zerbitzu teknikoek edozein momentutan ikuskatzen ahal dituzte jarduera egiteko instalazio osagarrien muntatze eta desmuntatze lanak, eta entitate antolatzaileek horren gainean egiten dizkieten ohar eta jarraibide guztiak onartu eta bete beharko dituzte.

10.-Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena ezik.

11.-Udalak badu jendeari kargu hartzeko eskubidea, horrelako tokietan behar den jokabidea agertzen ez badute, bai eta halakoak instalazioetatik egoztekoa ere.

12.-Erabilera bat baino gehiago edo denboraldi baterako, kontratu edo hitzarmena egiten duten entitateen kide edo partehartzaileek instalazioen erabileran haien portaeragatik istiluak sortu eta instalazioak hondatzen dituztenean, lehenbiziko neurritako, kargu hartu eta gastuen agiria ordaindu beharra ezarriko da.

13.-Inguruabarrek eraginda eta aldi baterako, eta Kultura Batzordeak horretarako baimena ematen duen aldi oro, partikularrek Barañaingo Udalaren biltegiguneak erabiltzen ahalko dituzte, trasteak, tresneria guztia, eszenako materiala, etabar gordetzeko.

14.-Ikus-entzunezko baliabideak Udaleko langileek erabiliko dituzte edo entitate antolatzaileak behar bezala kreditaturiko adituek, Udalak bere adostasuna eman ondotik.

15.-Kultur Etxean egiten diren jarduera guztietan, edo publizitatea daramatenetan bederen, Udalaren armarriaren logotipoa eta Kultur Etxearena ezarri beharko dira, haien entitate laguntzaileak diren aldetik.

16.-Udalari dagokio erregelamendu honetan jaso ez diren kasuak erabakitzea, eta zalantzarik sor dezaketen artikuluen azken interpretazioa, Kultura Alorreko ordezkariaren bitartez, edo, bestela, ezinbestean, dagokion udal organoari.

Salbuespenak

7. artikulua. Ezartzen diren kuotak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

a) Barañaingo Udalak eta bere Musika Patronatuak antolatzen dituztenak.

b) Ezkontza zibilak izanez gero, Barañainen erroldaturik dauden pertsonak salbuetsirik daude udal guneak erabiltzeagatiko tasen ordainketatik.

Tarifak

8. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, KULTUR ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

1.1. Kultur Etxeko ekitaldi aretoa.

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 106,00 euro.

-Bi orduz: 132,00 euro.

-3tik 5 ordura bitarte: 158,00 euro.

-5etik 7 ordura bitarte: 185,00 euro.

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 439,00 euro.

1.2. Kultur Etxeko balio anitzeko aretoak.

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 44,00 euro.

-Bi orduz: 63,00 euro.

-3tik 5 ordura bitarte: 80,00 euro.

-5etik 7 ordura bitarte: 89,00 euro.

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 220,00 euro.

2. Aldez aurretik erreserbatutako toki bat, hitzartu baino luzeago erabiliz gero, gehituriko denbora horri dagokion tarifa kobratuko da. Kasu guztietan, gehituriko denbora, gutxienean, hogeitamar minutuko (30) zatitan ordainduko da.

3. Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa) erabiltzeagatik, kasu guztietan, zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean: 6,50 euro.

4.1. Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, areto nagusiaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio haurk ordaindu beharko dira:

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 71,00 euro.

-Bi orduz: 88,00 euro.

-3tik 5 ordura bitarte: 106,00 euro.

-5etik 7 ordura bitarte: 123,00 euro.

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 293,00 euro.

4.2. Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, areto nagusiaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio haurk ordaindu beharko dira:

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 29,00 euro.

-Bi orduz: 42,00 euro.

-3tik 5 ordura bitarte: 53,00 euro.

-5etik 7 ordura bitarte: 59,00 euro.

-8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 146,00 euro.

5. Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko auzo elkarteek kultur etxeko aretoak Udalak baimendutako jardueretarako erabiltzeagatik, oro har ezarritako tasa %50 murriztuko da.

6. Hainbat material jakin erabiltzeko, fidantza finkatuko da.

Barañaingo Udalaren kirol instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultur xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Kultur Etxean.

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairutako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

-Konponketetarako fidantza:

.Erroldatuak: 563,00 euro.

.Erroldatu gabeak: 842,00 euro.

-Garbiketarako fidantza:

.Erroldatuak: 563,00 euro.

.Erroldatu gabeak: 842,00 euro.

Kultur xedeko jarduerak kirol instalazioetan egiten ahalko dira, betiere kirol jarduerarik aurreikusita ez badago.

22 ZK.KO ORDENANTZA

UDAL ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

Zergapeko egintza

2. artikulua. 1. Pertsona natural edo juridikoei Udalarenak diren elementuak lagatzea, horra zergapeko egintza.

2. Elementu horiek lagatu ahalko dira Udaleko zerbitzuetarako behar ez direnean.

3. artikulua. Kultur ekintzetan Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek ematen dizkienean ez da prezio publikorik ordaindu beharko.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoa ordaintzera behartuta daude 2.1. artikuluan aipatutako tresna edo materialak erabiltzen dituzten pertsona edo entitateak.

Karga-oinarria

5. artikulua. Lagatutako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da.

6. artikulua. Erabilera denbora egunetan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegi edo parkeetatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun osotzat hartuko da.

Tarifak eta kuotak

7. artikulua. 1. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

2. Lagatutako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek erabiltzeko tarifari muntaiarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

3. Material suntsigarriak lagatzen direnean, tasari haien kostua gehituko zaio.

4. Lagapen hori dohainik egiten ahalko da, baldin eta hartzaileak erakundeak badira eta haiekin Udalak harreman estua badu aholkularitza teknikoan edo azpiegiturako materialen lagapenean.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.

9. artikulua. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatu ahalko da lagatutako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.

10. artikulua. Lagatutako apaindura elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke Udalari.

11. artikulua. Lagatutako materialek izaten dituzten hausketa eta kalteak erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, kopia bat erabiltzaileei eman eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Haiek eginen dute behar den tasazioa.

12. artikulua. Lagatutako materiala itzuli izanaren frogagiria eta, baldin badago, kalteen oharra, kasuan kasuko udal bulegoak jasotzen dituenean, likidazio proposamena igorriko zaio Ogasun Zuzendaritzari, onetsi eta kobratzeko izapideak egin ditzan.

13. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

14. artikulua. Udal aldamioak eskuratzeko aldez aurretik fidantza bat jarri beharko da kalte eta hondaketei erantzuteko. Galdu eginen da, lagapen epea edo horren luzapenak gainditzen badira. Fidantzaren zenbatekoa lagapenari dagokion tasaren %10 izanen da.

2009ko tarifen eranskina, Udal elementuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzari dagokiona

I. epigrafea.-Langileak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea.-Materialak.

II. 1.-Fokuak: oin eta egun bakoitzeko + hausketen ordainketa, halakorik bada.

-Erroldatuak: 86,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 128,00 euro.

II. 2.-Zeramika labea.

-5 ordu baino gutxiagoko labealdiak:

.Erroldatuak: 17,00 euro.

.Erroldatu gabeak: 26,00 euro.

-5etik 10 ordura bitarteko labealdiak:

.Erroldatuak: 26,00 euro.

.Erroldatu gabeak: 39,00 euro.

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren zerak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko

II. 3.-Beira-arasak: zenbatekoa (1etik 30 egun bitarte) hausketen ordainketa, halakorik bada:

-Erroldatuak: 423,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 634,00 euro.

III. epigrafea.-Oholtzak.

III. 1.-Oholtza modulua (2x2 metros) zenbatekoa egunean:

-Erroldatuak: 14,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 20,00 euro.

III. 2.-Oholtza modulua (1,8x3,5 metro) zenbatekoa egunean:

-Erroldatuak: 22,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 32,00 euro.

III. 3.-Oholtzaren estalkia (4 x 7 metro.) zenbatekoa egunean:

-Erroldatuak: 83,50 euro.

-Erroldatu gabeak: 125,50 euro.

III. 4.-Oholtza modulua (1x2 metro) zenbatekoa egunean:

-Erroldatuak: 9,00 euro.

-Erroldatu gabeak: 13,00 euro.

Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie.

23 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenengo tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak kirol arloan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo bertze edozein antzeko kontzeptua dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

6. artikulua. Kirol programa hauetako erabiltzaileak: Kirol programen erabiltzaileek, dela kirol eskoletakoek, dela gazte eta helduendako jardueretakoek, dela hirugarren adinekoendako jardueretakoek, kasu bakoitzean prestatutako dokumentuaren arabera jokatu beharko dute, hartan jasotzen baitira Udalaren kirol jardueren erabiltzaileen eskubide eta betebeharra

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULEI DAGOKIENA

Kirol eskolak (euro/ikastaroa):

-Erroldatuak: 64,00.

-Erroldatu gabeak: 96,00.

Gazte eta helduendako jarduerak (aerobica, yoga, mantentzea, dantza jazza, lerroko patina, defentsa pertsonala eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan).

-Astean saio bat (euro/lauhilekoa):

.Erroldatuak: 24,00.

.Erroldatu gabeak: 38,00.

-Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

.Erroldatuak: 48,00.

.Erroldatu gabeak: 77,00.

-Astean 3 saio (euro/lauhilekoa)

.Erroldatuak: 72,00.

.Erroldatu gabeak: 115,00.

Gazte eta helduendako jarduerak (gehienez ere 15 laguneko taldeetan).

-Astean saio bat (euro/lauhilekoa):

.Erroldatuak: 67,00.

.Erroldatu gabeak: 100,00.

-Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

.Erroldatuak: 133,00.

.Erroldatu gabeak: 199,00.

Hirugarren adinekoendako kirol jarduerak (euro/ikastaroa)

.Erroldatuak: 34,00.

.Erroldatu gabeak: 52,00.

24 ZK.KO ORDENANTZA

UDALEKO EMAKUMEAREN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIO-KULTURALETAKO SARRERA, IZEN EMATEA ETA MATRIKULAZIOA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Emakumearen Alorrak antolaturiko ikastaro eta jarduera sozio-kulturaletan parte parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. 6.1. Aplikatzeko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

6.2. Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaro hori hutsik geratuko da.

6.3. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da 6.1 atalean zehaztu den zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

25 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, GAZTERIARENDAKO BALIABIDE ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIO-KULTURALETAKO SARRERA, IZEN EMATEA ETA MATRIKULAZIOA EGITEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Gazteriarendako Baliabide Zentroak urtean antolatzen dituen hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte mailako ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. Arau honetan azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasu bakoitzean ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, GAZTERIARENDAKO BALIABIDEEN ZENTROAK

antolatzen dituen ikastaro edo jarduera soziokultural nahiz aisialdikoetarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duen ordenantzari dagokiona

20 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa):

-Erroldatuak: 25,00.

-Erroldatu gabeak: 37,50.

40 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa):

-Erroldatuak: 50,00.

-Erroldatu gabeak: 75,00.

Ahaleginak eginen dira beti ikastaroen iraupena 20tik 40ra ordu bitartekoa izateko. Hala ez bada banaz-bertzekoa eginen da orduen eta zenbatekoen artean.

Erroldatu gabeak ikastaro eta tailerretan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa gutxienez ere erroldatuena baino %50 gehiago izanen da, arestiko taularen arabera.

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei.

Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horrelakoetan, tarifa igoko zaie kostuaren %50 estaltzeko, gutxienez.

26 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENDAKO ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIO-KULTURALETAKO ETA AISIAKOETARAKO SARRERA, IZEN EMATEA ETA MATRIKULAZIOA EGITEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Gizarte Ongizatearen Alorrak antolaturiko ikastaro eta jarduera sozio-kulturaletan parte parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. Arau honetan azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, UDALAREN GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENDAKO ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIO-KULTURALETAKO ETA AISIAKOETARAKO SARRERA, IZEN EMATEA ETA MATRIKULAZIOA EGITEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

Ikastaro eta tailerrak (euro/ikastaroa):

-Erroldatuak: 17,50.

-Erroldatu gabeak: 30,00.

27 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UDALEKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL JOKOETAN IZEN EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udaleko Hezkuntza eta Prestakuntza Alorrak urtean antolaturiko "Barañaingo Kirol Jokoetan" -edo gisako bertze izenik badute ere, hartantxe- parte hartu edo horietan parte hartzeko edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. 6.1. Aplikatzeko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

6.2. Baldin eta ikasle kopurua ez bada zerbitzu zuzenaren kostua ordaintzeko adinakoa, ikastaro hori hutsik geratuko da.

6.3. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da 6.1 atalean zehaztu den zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

6.4. Honako jarduera hauek diru-laguntzaren bat jasotzen badute, Udalak bere gain duen kostua txikiagotzen duena, parte hartzaile bakoitzari proportzioan dagokiona itzuliko zaio.

28 ZK.KO ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK INPRIMATZEAGATIK ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da ordenantza honetako zergapeko egintza: alderdi batek eskatuta Barañaingo udal telezentroan luzatzen diren agiriak inprimatzearen ondorioz eta/edo udal telezentroko aretoa erabiltzearen ondorioz garatzen den udal jarduera.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da norbanakoek, beren intereserako, edozein agiri inprimatzeko edo/eta telezentroko aretoa erabiltzeko eskaera egiten dutenean.

4. artikulua. Interesdunak telezentroko aretoa erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako eguna baino bost egun natural lehenago, gutxienez ere, eta, hala eginez gero, prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Inprimatzen diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak, baita Udalak telezentroko aretoa erabiltzeko baimena nori ematen dion, norbanako horiek ere.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko prezio publikoa ordenantza honen eranskinean agertzen da, edo kasuan-kasuan ezarriko da, egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

7. artikulua. Zerbitzu horiek (agiriak inprimatzea eta telezentroko aretoa alokatzea) Barañaingo udal telezentroan ezarritako ordutegiaren arabera emanen dira. Barañaingo udal telezentroak, ordutegi horren barnean, laguntza ematen du, kontsulta zehatzak erantzuten eta ekipamendua nahiz zerbitzuak erabiltzeari buruzko zalantzak argitzen.

8. artikulua. Ekipamenduak arduragabekeriaz edo behar ez bezala erabiltzeagatik hautsi edo hondatzen badira, erabiltzaile arduradunen kontura konponduko dira.

9. artikulua. Inprimatze lana egitean edo telezentroa erabiltzeko lagapena ofizialki lagatzen denean ordainduko da prezio publikoaren zenbatekoa.

10. artikulua. Udalak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

2009KO TARIFEN ERANSKINA, AGIRIAK INPRIMATZEAGATIK ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOARI DAGOKIONA

I. epigrafea.-Agiriak inprimatzea, norbanakoek eskatuak.

a) -Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko:

-1-5 inprimatze lan: 0,10 euro.

-5 inprimatze lan baino gehiago: 0,06 euro.

II. epigrafea.-Bestelako lan batzuk.

a) Proiektuen kopiak, CDan: doan.

b) Eskaner zerbitzua: doan.

III. epigrafea.-Telezentroko aretoa alokatzea.

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 20,00 euro.

-Erabileraren prezio osoaren %20ko fidantza.

Barañaingo udal telezentroko aretoa erabili ahal izateko, gutxienez ere 15 egun lehenagotik egin beharko da eskaera, eskabide baten bitartez egin ere.

Udalaren organo eskudunak aretoaren erabilera baimendutakoan, behar den udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairutako, eta fidantza utziko da bai konponketetarako bai garbiketarako. Fidantzak aretoaren eta ekipamendu informatikoen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Iragarkiaren kodea: L0901649