24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2008ko abenduaren 12koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartua, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onesten duena, 2009rako.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2008ko abenduaren 12an egindako bilkuran erabaki zuen Nafarroako Kirolaren Institutuko zentro eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharko diren gehieneko prezio eta tarifen araubidea onestea. Zenbatekoak honako hauek dira:

1.-Kirol instalazioa. "Larrabide Kiroldegia" Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

1.1. Banakako abonamenduak (udako igerilekua).

Udaldia (ekainaren 15etik irailaren 15era).

A 73,80 euro 51,30 euro 8,30 euro

M 55,40 euro 38,50 euro 6,20 euro

Tx 37,20 euro 31,00 euro 4,10 euro

1.2. Banakako abonamenduak (kiroletakoak)

Urteko gainerako egunak (irailaren 16tik ekainaren 14ra)

A 52,00 euro 18,50 euro 6,20 euro

M 39,00 euro 13,90 euro 4,20 euro

Tx 26,00 euro 9,20 euro 3,10 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: udaldiaren luzapena, gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak, gorputz hezkuntzako programak.

Tx: txikia: 4 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak, udan. Ezgaitasun onartua dutenak. Kirola sustatzeko programak. Familia ugariko txartelaren titularrak. Erretiratuak eta pentsiodun kreditatuak. 14 urtetik beheitikoak urteko beste egunetan.

1.3. Taldean erabiltzeko tokiak orduka alokatzea. Urte guztian

Pabiloi osoa, aldagelekin: 80,00 euro.

Pabilioi osoa kirol ikuskizunetarako, ikusleak dituzten eta doan diren ekitaldietan: 300,00 euro.

-Pabiloi osoa kirol ikuskizunetarako, ikusleak dituzten ekitaldietan, sarrera ordainduta: 800,00 euro.

-1. pista: 20,00 euro.

-2. pista: 20,00 euro.

-3. pista: 20,00 euro.

-4. pista: 20,00 euro.

Atletismoko pista estalia: 10,30 euro.

Arte martzialen aretoa: 10,30 euro.

Futbol zelaia: 19,50 euro.

Futbol zelai erdia: 9,80 euro.

Atletismoko pista: 59,50 euro.

Denendako aldagelak: 9,80 euro.

Aldagelak, bakarrik erabilita: 14,40 euro.

Argiak pizteko fitxa: 3,00 euro.

Pilotalekua: 9,80 euro.

Belar naturaleko zelaiaren erdia: 9,80 euro.

"Larrabide Kiroldegia" Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentrorako arau orokorrak

-Erabiltzaile guztiek banakako abonamendua eduki beharko dute, eta gainera ordaindua izan.

-Hiruzpalau hiruhilekori dagokion kuota aurretik ordainduz gero programa berezi baterako, ordaindu beharreko zenbateko osoaren %10eko deskontua izanen da.

-Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina, abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek eta Nafarroako unibertsitateek akordio edo hitzarmenak sinatzen ahalko dituzte instalazioak erabiltzeko, prezio horietatik kanpo.

-Abonatua izan gabe, udalditik kanpo edozeinek erabiltzen ahalko du pilotalekua gorderik ez dagoen orduren batean, eguneko sarreraren prezioa ordainduta.

-15 eguneko abonamenduetan, 15 egun hautatzen ahalko dira, abonamendua erosi eta hurrengo 30 egunetatik.

-Nafarroako Gobernuaren jarduerak, Nafarroako kirol federazioek delegazioz egiten dituztenak barne, prezio hauek ordaintzetik salbuetsirik egonen dira.

2.-Instalazio propioak. Guelbenzu Josteta Zentroa.

2.1. Banakako abonamenduak:

Udaldia (ekainaren 1etik irailaren 15era).

A 84,00 euro 50,30 euro 8,30 euro

M 62,60 euro 38,00 euro 6,20 euro

Tx 42,00 euro 25,10 euro 4,10 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak.

Tx: txikia: 4 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, ezgaitasun onartua dutenak eta pentsiodun kreditatuak. Familia ugariko txartela dutenak.

Oharra:

-Udaldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 15ean bukatuko. Higiene eta osasun arloko arauek ezarritakoa nahitaez bete behar baita, igerileku estaliak ezin izanen dira erabili ekainaren 1etik 15era bitarte, baina bai gainerako aretoak.

-15 eguneko abonamenduak erosi eta hurrengo 30 egunetan erabiltzen ahalko dira, kontuan hartuta udaldia irailaren 15ean bukatzen dela.

2.2. Banakako abonamenduak:

Urteko gainerako egunak (urriaren 1etik maiatzaren 30era):

A 152,80 euro 57,40 euro 7,30 euro

M 115,00 euro 43,60 euro 5,50 euro

Tx 75,80 euro 28,70 euro 3,60 euro

Azalpena:

A: arrunta

M: murriztua: gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak.

Tx: txikia: 4 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, ezgaitasun onartua dutenak eta pentsiodun kreditatuak. Familia ugariko txartela dutenak.

2.3. Urteko abonamendua (urriaren 1etik irailaren 15era):

Mota: A: 192,70 euro.

Mota: M: 144,50 euro.

Mota: Tx: 96,30 euro.

-Urteko abonamendua hiruhilean behin ordaintzen ahal da.

2.4. Familiendako urteko kuota:

Haurrak (4-14 urte), gurasoak (biak) urtebeterako abonatu badira: 0 euro

2.5. Tokiak taldeka erabiltzea (prezioa orduko).

Igerileku handiko kale bat: 27,70 euro.

Igerileku txikiko kale bat: 13,40 euro.

Igerileku handia osorik: 135,00 euro.

Igerileku txikia osorik: 70,00 euro.

Pilotaleku estalia: 9,80 euro.

Estali gabeko pilotalekua: 7,40 euro.

Argia ordubete pizteko fitxa: 3,00 euro.

"Guelbenzu" Josteta Zentrorako arau orokorrak

-Erabiltzaile guztiek banakako abonamendua eduki beharko dute, eta gainera ordaindua izan.

-Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina, abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek eta Nafarroako unibertsitateek hitzarmen bat sinatzen ahalko dute instalazioak erabiltzeko.

-Galtzeagatik txartela berritu behar izanez gero, 3 euro pagatu beharko dira.

3.-Kirolaren Etxea

Nafarroako Kirolaren Institutuak instalazio horretarako ezarritako ordutegik kanpo irekitzea: 22,50 euro orduko.

4.-Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, kirol teknikarien prestakuntzari begira esleituak dituen eginkizunak garatzeko, eremu hauek ditu eskura:

-Ekitaldi aretoa.

-Gelak (2).

-Mintegia.

Eremu horiek alokatu ahal izateko, prezio hauek ezarri dira:

Ekitaldi aretoa (84 pertsona): 320,00 euro (egun osoa). 192,00 euro (egun erdia). 128,00 euro (2 ordu).

Gelak (24 pertsona): 128,00 euro (egun osoa). 64,00 euro (egun erdia). 21,40 euro (ordubete).

Mintegia (16 pertsona): 106,60 euro (egun osoa). 64,00 euro (egun erdia). 16,00 euro (ordubete).

-Nafarroako Gobernuaren jarduerak, Nafarroako kirol federazioek delegazioz egiten dituztenak barne, prezio hauek ordaintzetik salbuetsirik egonen dira.

Arau orokorrak zentro eta instalazio guztietarako.

-Prezio guztiek BEZa barne dute.

-Ezarritako prezioek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean hartuko dute indarra.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena eman zaio sortzen ahal diren zerbitzu berrien behin-behineko prezioak ezartzeko, baita kirolari federatuekin, kirol elkarteekin, gazteen elkarteekin, pertsona fisiko edo juridikoekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin bekak, akordioak edo hitzarmenak sinatzeko ere, instalazioak erabili ahal izateko. Halaber, Nafarroako Kirolaren Instituturako kontraprestazioa ezarriko du, baita prezioak ordaintzetik salbuestea ere.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko zentro eta instalazioak erabiltzen dituzten kirol entitate kontzesio-hartzaileek, hilean 30 ordutik gora erabiliz gero, kasuan-kasuan aplikatu beharreko tarifan %40ko deskontua izanen dute.

-Onetsitako prezio eta tarifek indarra izanen dute prezio eta tarifen araubidea berritzen den arte.

Iruñean, 2009ko otsailaren 4an.-Gobernu Kontseiluko lehendakaria, María Isabel García Malo.-Idazkaria, Ricardo Ruano Enériz.

Iragarkiaren kodea: F0901952