24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

32/2009 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak 2009-2010 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan atzerriko ikastetxe batean integratzeko programa akademikoaren deialdian egindako akatsak zuzentzen dituena.

Abenduaren 31ko 577/2008 Ebazpenaren bidez, 2008-2009 ikasturtean DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleek "2009-2010 ikasturtearen lehenbiziko hiruhilekoan programa akademikoa atzerriko ikastetxe batean" gauzatzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen horren 4.1 puntuan (parte hartzeko baldintzak) akats hauek egin ziren:

"2007-2008 ikasturtean DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan" aipatzen denean, honela behar du: "DBHko 3. mailako azken kalifikazioetan, 2008ko ekaineko ebaluazio arruntean,";

"2007-2008 ikasturtean DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan" aipatzen denean, honela behar du: "DBHko 3. mailako azken kalifikazioetan, 2008ko ekaineko ebaluazio arruntean,";

Ebazpen horren 5. puntuan (Agiriak) akats hau egin zen:

"DBHko 3. mailako azken noten ziurtagiria (2007-2008 ikasturtea)" dioen tokian, honela behar du: "2008ko ekaineko ebaluazio arruntean, DBHko 3. mailan lortutako azken kalifikazioen ziurtagiria".

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zuzenketa hauek egitea:

4.1 puntuan (parte hartzeko betebeharrak):

1. Honako hau dioen tokian: "2007-2008 ikasturtean DBHko 3. mailako azken ebaluazioko kalifikazio guztien batez besteko nota "ongi" (6) edo hobea izatea, eta ikasturte honetan "gutxiegi" kalifikaziorik ez izatea",

honela behar du: "2008ko ekaineko ebaluazio arruntean, DBHko 3. mailan lortutako azken kalifikazio guztien batez besteko nota "ongi" (6) edo hobea izatea, eta ikasturte horretan "gutxiegi" kalifikaziorik ez izatea".

2. Honako hau dioen tokian: "2007-2008 ikasturtean DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken ebaluazioan gutxienez "ongi" (6) kalifikazioa izatea",

honela behar du: "2008ko ekaineko ebaluazio arruntean, DBHko 3. mailako ingeles irakasgaiaren azken notetan, gutxienez "ongi" (6) kalifikazioa izatea",

5. puntuan (Agiriak):

Honela dioen tokian: "DBHko 3. mailako azken noten ziurtagiria (2007-2008 ikasturtea), ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua.",

honela behar du: "2008ko ekaineko ebaluazio arruntean, DBHko 3. mailan lortutako azken noten ziurtagiria, ikastetxeko idazkariak sinatu eta zigilatua."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Hezkuntza Departamentuko Europako eta Nazioarteko Programen Atalera bidaltzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0902239