24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

11/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, azaroaren 24ko 115/2008 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldia bukatu eta honako alegazio hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa.-Agustín Armendáriz Suso.

Eskatu du, bere izenean eta TF-103 finkaren (El Portillo del Aire barrutia) gainerako titularrak ordezkatuz, finka osorik desjabetzeko eta jakinarazpenak bere helbidera igortzeko.

Erantzuna:

Onartu egin da alegatutakoa. TF-103 finka osorik desjabetu eta jakinarazpenak adierazi helbidera igorriko dira.

2. alegazioa.-Rufina Valencia Donamaría.

Bere jabetzako TF-205 finka osorik desjabetzeko eskatu du.

Erantzuna:

Onartu egin da alegatutakoa. TF-205 finka osorik desjabetuko da.

3. alegazioa.-Miguel Angel Arbeloa Iriarte.

Eskatu du, bere izenean eta María Carmen Arbeloa Iriarte ordezkatuz, jendaurreko informazioan UJ-81 finkaren jabe gisa agertu zirenak aldatzeko, eskatzaileak desjabetutako azaleraren jabe bakar gisa agertzeko.

Erantzuna:

Onartu egin da alegatutakoa. UJ-81 finkak ukitzen duen azalera 8. poligonoko 468. lurzatiko A azpilurzatiari dagokio. Horren katastroko titularrak alegatzaileak dira erdibana. Dena dela, aurreko akta egitean, titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

4. alegazioa.-Manuel Forcada, Autopistas de Navarra, S.A. enpresa ordezkatuz.

a) Eskatu du Tafallako sifoiko autobidearen azpitik igarotzeko aurreikusitako sistema tuneleko zulaketa gidatu bidezkoa ("hinca") izateko.

b) Eskatu du kontuan har daitezela zeharkako drainatze obra batean sortzen ahal diren kalteak.

c) Eskatu du telefono linea optikoko hodietan eta komunikazioetako hari tronkalean sor daitezkeen kalteak kontuan har daitezela.

Erantzuna:

1. Ezetsi egin da alegatutakoa. Aurkeztu alegazioak ez du loturarik desbajetze jarduerarekin, baizik eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Landa Ingurunearen eta Uraren Estatuko Idazkaritzaren 2008ko uztailaren 28ko Ebazpen bidez onetsitako proiektuaren definizio teknikoekin. Memoriaren 3.6 artikuluan eta 4. planoan A-15 autobidearen azpiko gurutze sistema zehazten da.

2. Onartu egin da alegatutakoa. Nafarroako Ubidea, S.A. enpresak, obrek dirauten bitartean, aipatu lantegiaren obra ukitutako zerbitzutzat joko du eta obra horren funtzionaltasunari eusteko moduan jardunen du.

3. Onartu egin da alegatutakoa. Autobideko telefono linea optikoko hodietan eta komunikazioetako hari tronkalean sortzen ahal diren kalteak kontuan hartuko dira. Behar diren neurriak hartuko dira, ukitutako elementuen estamentuek elementu horien funtzionaltasun jarraitua oztopatzen ez duen exekuzio baterako ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat ematea, azalpen zatian adierazi moduan.

2. Behin betiko onestea "Nafarroako Ubidea, tarteak: 7B, 8, 9 eta 10A" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

3. Foru agindu hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan gehien zabaltzen diren bi egunkarietako batean eta Tafallako, San Martin Unxeko, Uxueko, Beireko eta Pitillasko udaletxeetako iragarki oholetan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Tafallako, San Martin Unxeko, Uxueko, Beireko eta Pitillasko Udalei eta alegatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bideari bukaera ematen dio. Dena den, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta, hala bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0902213