24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdi publikoa onetsita

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, "Garapenerako lankidetza proiektuak egiteko deialdi publikoen oinarri berriak" onestea erabaki zuen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

DEIALDI PUBLIKOA, GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEETAN GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK NORGEHIAGOKAKO ARAUBIDEAN EMATEKO. 2009. URTEA

1. Xedea eta helburuak.

Deialdi honen xedea da garapen bidean diren herrialdeetan biztanleen oinarrizko beharrak asetzera bideratzen diren garapenerako lankidetza proiektuak diruz laguntzea, 2009. urtean. Hartara, ekitaldi horretarako kontu-sailak 32.000 euro inguru ditu.

Proiektu horien helburua izanen da hainbat arloren garapena sustatzea: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, giza-eskubideen defentsa, pertsona baztertuen sustapena eta herrietako nahiz hirietako komunitateek erabiltzeko azpiegiturak garatzea, betiere komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik, batez ere udal mailan, proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzerakoan.

2. Herrialde onuradunak.

Laguntza jaso ahalko duten herrialdeak dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen menpeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

3. Entitate eta proiektu onuradunak. Betebeharrak.

Deialdian parte hartu ahalko dute GGKEk eta beraien proiektuek, baldin eta oinarri hauetan eta hurrengo puntuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Deialdi honetako diru-laguntzaren onuradun izateko, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea eta irabazi asmorik gabeak. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, inskribaturik egon beharko dute Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

b) Egoitza edo ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

c) Bere helburu sozialak betetzeko egitura, esperientzia eta antolaketa nahikoak izatea.

d) Proiektua gauzatuko den herrialdean kontraparte edo bazkide bat izatea, proiektua aurrera eramanen duena.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan aipatutako egoeraren batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdiaren xede diren laguntzen onuradun izan.

Tokian tokiko bazkideen betebeharrak.

Tokian tokiko kontraparte edo bazkideak pertsona juridikoak izan beharko dute, herrialde onuradunaren legeriari jarraituz, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Hiru urteko antzinatasuna izatea.

b) Proiektua aurrera eramateko egitura eta antolaketa nahikoak izatea.

Proiektuen betebeharrak:

a) Deialdi honetan jasotako helburu eta xedeei lotzea.

b) Finantzaketaren gutxienez %20 beharko da izan entitatearen beraren funts edo fondoetatik etorria, edo beste administrazio publiko edo entitate batzuek emana.

c) Emandako diru-laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo beste diru-laguntza edo laguntza publiko zein pribatu batzuekin baturik, ez da inoiz proiektuaren kostua baino handiagoa izanen.

d) Urtebetean egin beharko da gehienez ere.

4. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

1.-GGKE edo elkarteek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute proiektuarekin batera:

a) Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

-Estatutuak.

-Erakundeak Nafarroan aurreko urtean eginiko jardueren memoria, kontabilitatearen egoera eta finantza iturriak.

-Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroko edo Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren GGKEen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria; azken kasu horretan berariaz aipatu beharko du Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza ireki dela.

-2006 eta 2007ko urteko kontuen kopia.

-Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiriak, beraien betebeharrak egunean dituztela adierazten dutenak.

-Eskatzailearen adierazpena, dioelarik konpromisoa hartzen duela proiektuaren kostuaren eta eskatutako diru-laguntzaren arteko aldea berak zuzenean edo hirugarren pertsonen bidez jarriko duela.

b) Tokian tokiko kontraparte edo bazkidearen izaera juridikoa frogatzen duen dokumentazioa:

-Estatutuak.

-Legezko eraketaren kreditazioa, proiektua egin behar den herrialdeko legeen araberakoa.

-Legezko helbide osoa.

-Legezko ordezkariaren kredentzialak.

c) Proiektuaren memoria, imprimaki ofizialetan (eranskina) eta euskarri digitalean.

Memoriari dokumentazio ekonomikoa gehituko zaio (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak, lurren peritazioa eta abar) proiektua burutzeko behar diren gastuak, hala nola materialen kostua, ekipamenduak, hornidurak, eraikuntzak, lurrak eta abar egiaztatzeko.

d) Proiektua eginen den tokia zehazki erakusten duten mapak (estatua, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

e) Dokumentazio grafikoa, teknikoa eta finantzen arlokoa, eta proiektuaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi den bestelako dokumentazioa.

Bi proiektu edo gehiagorako diru-laguntza eskatzen bada, a) ataleko dokumentazioa bi eskabideetako batean soilik aurkeztuko da.

2.-1. puntuan eskatutako dokumentazioa ez bada deialdian ezarritako epean aurkezten, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala. Aditzera emanen zaio horrela egin ezik eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela.

5. Eskabideak aurkezteko tokia eta epeak.

Proiektuak aurkezteko 30 egun izanen dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Proiektuak Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Erreniega parkea, zk.g.) edo posta ziurtatuaren bidez.

6. Balorazioa eta hautapena.

Ahalik eta proiektu gehien laguntzeko helburuari begira, Zizur Nagusiko Udalak gehienez ere aurrekontuko kontu-sailaren %25a finantzatuko du.

Proiektu bakoitzari esleituko zaion zenbatekoa lortutako puntuen hainbestekoa izanen da.

GGKE edo elkarte bakoitzeko proiektu bakarrari emanen zaio diru-laguntza.

A) Aurkeztutako proiektuen balorazioa eta hautaketa Herritarrendako Zerbitzuen Alorreko teknikariek eginen dute. Hauek proposamena aurkeztuko diote Herritarrendako Zerbitzuen Batzordeari, ondotik osoko bilkuran onets dadin. Horretarako irizpide hauei jarraituko zaie, esleitzen zaien ponderazioarekin, bakoitza zerotik ehunera bitartean puntuatuko baita:

Diru-laguntzen deialdi honetako eskabideen balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenengo fasean irizpide hauek erabiliko dira:

-Proiektuaren kalitate teknikoarekin eta aurkeztutako informazioarekin zerikusia dutenak: 43 puntu.

.Proiektua zein ingurutan garatuko den azaltzen duen informazioa (herrialdea eta jarduketa eremua). (5 puntu bitarte).

.Proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (ingurunea, baliabideak, azpiegiturak...). (5 puntu bitarte).

.Egintzaren beharra erakusten duten arrazoiak, zehaztutako helburuak eta proposatutako jarduerak koherenteak izatea haien artean. (16 puntu bitarte).

.Proiektuak iraunkortasuna izanen ote duen eta teknikoki bideragarria ote den, diruz lagundutako egintza bukatutakoan. (11 puntu bitarte).

.Proiektuaren osagarritasuna eremu horretan gauzatzen diren bestelako garapen ekintzekin. (6 puntu bitarte).

-Egile edo jarduleen gaitasunarekin eta haien harremanen kalitatearekin zerikusia dutenak: 22 puntu.

.Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna, eta herritar onuradunekin eta garapenerako lankidetzako beste entitate batzuekin edo tokiko erakundeekin duen harremana. (5 puntu bitarte).

.Gizarte erakundeek tokiko erakundeetan beste erakunde edota instituzioekin (garapen kontseiluak, mahai sektorialak eta abar) batera parte har dezaten sustatzea. (2 puntu bitarte).

.Pertsona onuradunek parte hartzea proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan. (4 puntu bitarte).

.Proiektuaren hartzaile diren herritarrak ordezkatzen dituen toki erakunde batek nola edo hala parte hartzea edo abala ematea. (2 puntu bitarte).

.GGKE eskatzailearen esperientzia eta jarraipena egiteko duen ahalmena. GGKE eskatzailearen eta tokian tokiko bazkidearen arteko harremana. (5 puntu bitarte).

.Entitate eskatzailearen oinarri soziala eta bertan duen parte-hartzea. (4 puntu bitarte).

-Proiektuaren gizarte helburuekin eta edukiekin zerikusia dutenak: 21 puntu.

.Generoaren ikuspuntua sartzea proiektuan, eta emakumearen bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak nahiz aukerak bultzatzea. (3 puntu bitarte).

.Giza eskubideak bultzatu eta babestea. (3 puntu bitarte).

.Lanbide heziketa

bereziki, sektore behartsu edo baztertuetan. (3 puntu bitarte).

.Komunitatearen antolaketa eta parte hartzea sustatzea. (3 puntu bitarte).

.Proiektuak herrialdeko politiketan eta zerbitzu publikoetan izan behar duen eragina. (3 puntu bitarte).

.Ingurumenean duen eragina (halakorik behar bada). (3 puntu bitarte).

.Komunitate onuradunaren kultur nortasunaren errespetua (halakorik behar bada). (3 puntu bitarte).

-Aurrekontuarekin zerikusia dutenak: 7 puntu.

.Gastuaren eraginkortasuna eta koherentzia. (3 puntu bitarte).

.Proposatutako jarduerei egokitzea. (4 puntu bitarte).

-Bertakoak proiektuarekin identifikatzea eta inplikatzea: 4 puntu.

.Zizur Nagusiak eta proiektua gauzatzeko lanetan diharduen herrialde hartako beste talde batek (tokian tokiko kontrapartea, onuradunak, etab.) harremanak izatea edo horiek sustatu nahia egotea, GGKE eskatzaileak eta tokian tokiko kontraparteak duten harremanetik kanpo.

.Lankidetza deszentralizatuaren batasuna: 3 puntu.

.Beste udal batzuek edo lankidetza deszentralizatuko beste erakunde batzuek proiektuari laguntzea, azken bi urteetan.

Proiektuek onartuak izateko gutxienez 60 puntu eskuratu beharko dituzte, salbu eta aurretiaz finantzatutako proiektuek, horiek gutxienez 40 puntu beharko baitituzte.

B) Azkenik, hautatutako proiektuei ondoko alderdi hauengatik ere puntuak gehituko zaizkie, kasuan kasu:

1. Edateko uraren hornidura.

-Hornidura ezartzea lehen ez zegoen tokian: 5 puntu.

-Lehendik dagoen hornidura beste eremu batera zabaltzea: 2,5 puntu.

2. Oinarrizko osasun laguntza.

-Zentro berriak eraiki eta hornitzea: 5 puntu.

-Lehendik dauden zentroak hobetu edo handitzea: 2,5 puntu.

3. Oinarrizko hezkuntza.

-Zentro berriak eraikitzea: 5 puntu.

-Lehendik dauden zentroak hobetu edo handitzea: 2,5 puntu.

4. Tokian tokiko hautetsiak prestatzea kudeaketa publikoaren arloko gaietan: 5 puntu.

5. Garapen parte-hartzailea sustatzeko ekintzak: 5 puntu.

7. Diru-laguntzaren jakinarazpena eta ordainketa.

Lehiaketaren ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren web-orrian argitaratuta.

Diru-laguntza emanen da Zizur Nagusiko Udaleko osoko bilkurak onesten duenean.

8. Justifikazioa.

GGKEk edo elkarteek bukaerako txosten berri-emailea aurkeztu beharko dute, deialdi honen eranskinean agertzen den ereduari jarraituz:

1. 2009ko abenduaren 31 baino lehen, erakunde onuradunak txosten tekniko eta ekonomikoa aurkeztuko du proiektuaren betetze-mailari buruz, inprimaki ofizialetan eta euskarri informatikoan.

2. Azken txostena justifikazio kontu baten gisakoa izanen da, eta osagai hauek izanen ditu:

a) Kontuan ageri diren datu guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizuneko aitorpena, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

b) Proiektuaren betetze-mailari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren araberakoa, gutxienez helburuak, lorturiko emaitzak eta eginiko jarduerak zehaztuko dituena.

c) Proiektuko diru-sarreren eta gastuen balantzea.

d) Gastu guztien zerrendak, gastu motaren eta finantzabidearen arabera sailkatuak. Gastu bakoitzean honako kontu hauek agertuko dira: zerrendako agiri zenbakia, frogagiri zenbakia, eman zeneko eguna, igorlearen izena eta helbidea, eta haren identifikazio fiskalerako zenbakia edo antzekoa, kontzeptua, frogagiriaren testua (luzea izanez gero, laburtu ahalko dena), pagatu deneko zenbatekoa, bai bertako monetan bai eurotan. Zerrendarekin batera, aurrekontuaren betetze-mailari buruzko laburpen zehatza aurkeztuko da.

e) Egindako aldaketa motak frogatzen dituzten agiriak.

f) Diru-laguntza han jaso dutela ziurtatzen duen agiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, eta tokian tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatua.

g) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

3. Gastuen zerrendak frogagiriekin batera aurkeztuko dira, kasuan kasuko kontrol organoak egiazta ditzan. Gastuak Espainian gertatuz gero, frogagiriak jatorrizko agiriak izanen dira; gainerakoan, fotokopiak, tokian tokiko bazkideak edo kontraparteak behar bezala kreditatuak. Frogagiriak Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialetan, gaztelaniaz eta euskaraz, idatzita ez daudenean, bietako edozeinetara itzuli beharko dira.

Orobat, proiektua gauzatu eta bi urte iragandakoan, haren garapenari eta egoerari buruzko memoria aurkeztu ahalko da. Memoria hori kontuan hartuko da Zizur Nagusiko Udalaren deialdira proiektu berriak aurkezten direnean, "Proiektuaren egileak" izeneko atalean, deialdi honetan 6 (A) puntuan jasotzen baita, balorazio irizpideei buruzkoan.

Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, proiektua behar bezala gauzatu dela egiaztatzen duena.

9. Betebeharrak.

Proiektu baterako diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Proiektua diru-laguntza emateko betebeharretan azaldu bezala egitea. Diru-laguntza osoa edo, hala bada, horren lehenbiziko puska jaso eta handik hiru hilabetera hasiko da proiektua, beranduenez. Entitatea betebehar honetatik libre geldituko da baldin eta ezinbesteko arrazoiengatik ezinezko bada hastea. Arrazoi horiek justifikatu beharko ditu eta Zizur Nagusiko Udalak onartu.

b) Proiektua gauzatu ezin bada edo diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak bete ezin badira, jasotako dirua itzultzea, edo dena justifikatu ezin bada, justifikatu ezina itzultzea; horrekin batera, berandutzagatiko korritua eskatuko zaio diru-laguntza ordaintzen denetik.

c) Aipatutako bukaerako txostenak aurkeztea.

d) Zizur Nagusiko Udalari baimena ematea eta laguntzea proiektuaren garapenaren berri ematen, Nafarroako jendea garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko.

e) Diruz lagundutako proiektuaren publizitate eta hedatze lan guztietan diru-laguntzaren jatorria adieraztea. Hedatze lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Zizur Nagusiko Udalaren logotipoa erabiliko da; diruz lagundutako erakundearen logotipoaren tamaina berean eta berdin ikusteko moduan agertuko da. Berariaz jakinaraziko zaio tokian tokiko kontraparte edo bazkideari diru-laguntza horren jatorria.

f) Diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabar eta baldintzetan aldaketarik izanez gero, Zizur Nagusiko Udalari jakinaraztea eta behar denean Udalari baimena eskatzea. Orobat, xede berarekin beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako diru-laguntzen zenbatekoa jakinaraztea.

g) Zizur Nagusian egiteko jarduerak prestatzea, Udaleko ahalik eta atal gehienen parte hartzea dakartenak (Hezkuntza, Emakumea, Gazteria eta abar), eta oro har biztanleria osoarena. Sentsibilizaziorako jarduerak sustatuko dira, hain zuzen ere herrialdeen arteko desoreken berri emateko jarduerak, hala nola desoreka ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, sexu eta taldeen artekoak, eta horiek pertsonen bizi baldintzetan dituzten ondorioak. Orobat, Zizur Nagusiko biztanleen elkartasuna eta parte hartzea sustatuko duten jarduerak izanen dira, komunitatearen jarreran eta portaeran aldaketa bultzatzeko.

10. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak ondoko kontu-sailetakoak dira:

a) Zuzeneko gastuak:

a. 1) Higiezinak erosi edo alokatzea eta lursailak.

a. 2) Higiezinak eraiki edo berritzea, laneskua, obraren zuzendaritza, obretako lizentzia eta eraikuntzako tasa eta materialak barne.

a. 3) Ekipo materialak eta hornidurak, eta ekipoak garraiatzeko gastuak. Orobat, programa gauzatzeko beharrezkoak diren materialak eta hornidurak.

a. 4) Langileen gastuak, honako hauek barne: lansariak eta gizarte aseguruak, esku-hartzeari atxikiriko langileen entitatearen kontu. Bi kategoria bereiziko dira:

-Tokian tokiko langileak: diruz lagundutako esku-hartzea gauzatuko den herrialdeko langileak, hango lan arloko legeriaren menpe daudenak. Bertan egiten dute zerbitzu eta beraien eginkizunak esku-hartzearekin zuzenean lotutakoak dira.

-Langile erbesteratuak: entitate onuraduneko langileak dira eta Espainiako legeriari lotuak daude. Esku-hartzea gauzatzen den herrialdean egiten dute zerbitzu eta beraien eginkizunak esku-hartzearekin zuzenean lotutakoak dira. Kontratu bidezko harremana izanen da.

a. 5) Bidaiak, ostatu-hartzea eta dietak. Langileen eta onuradun diren herritarren joan-etorrien gastuak dira, esku-hartzea burutzeko behar direnak, hala nola: erregaiak, aseguruak eta esku-hartzea zehaztean berariaz identifikaturik eta haiei loturik dauden ibilgailuen mantentzea.

a. 6) Jarduna: esku-hartzearen eremuko ohiko gastuak (argindarra, ura, komunikazioak eta mantentze-lanak, besteak beste), eskatutako diru-laguntzaren zenbateko osoaren %3 bitarte gehienez.

a. 7) Identifikazioa eta ebaluazioa: diruz lagundu ahalko dira identifikaziotik zuzenean eratorritakoak, kasu honetan sartu ahalko dira deialdi hau argitaratu aurreko sei hilabetera arte egindako gastuak. Orobat, diruz lagundu ahalko dira ebaluazioaren ondoriozko gastuak.

b) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatu ahalko zaio diru-laguntzari. Zeharkako kostuak dira entitate eskatzaileak Nafarroan dituen gastu administratiboak.

Gastuak frogatzeko, 8. puntuan (Justifikazioa) ezarritakoari jarraituko zaio, frogatzeko zail diren gastuak izan ezik. Azken kasu horretan, diru-laguntza jaso duen entitatearen legezko ordezkariak gastu horien gaineko ziurtagiria egin beharko du. Frogagirian zenbatekoa, gastu motaren erreferentzia, diru-laguntzaren xede den proiektuarekiko lotura eta orotariko arauen arabera ezin justifikatu izateko zergatikoak agertuko dira. Ziurtagiri horren bitartez justifikatuko den diru kopuruak ez du zeharkako gastuen %5 edo diru-laguntzaren %0,5 gaindituko.

2. Gastu finantzarioak, notarioenak eta erregistrokoak, diruz lagundutako jarduerari zuzenean lotuak badaude eta hura prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira.

3. Zizur Nagusiko Udalaren diru-laguntzaren etekin finantzarioak diru-laguntzaren zenbatekoari gehituko zaizkio eta diru-laguntzaren xede den jarduerara bideratuko dira.

11. Ez-betetzeak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren kasuetan eta bertan ezartzen diren baldintzetan.

2. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako gorabehera, betebehar eta baldintzen edozein aldaketa aurreko oinarrian aipatzen den baimen administratiboa eduki gabe eginez gero, ez-betetzat hartuko da.

3. Ez-betetzeak mailakatzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

-Proiektuaren betetze maila, arlo teknikoari eta aurrekontuei dagokienez.

-Aldez aurretik baimen administratiboa eduki gabe egindako aldaketen zenbatekoa eta nolakoa.

12. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

LEHIAKETAREN OINARRIAK, GARAPENERAKO URTE ANITZEKO LANKIDETZA PROIEKTUAK 2009-2011 URTEETAN EGITEKO. ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN DEIALDIA

Lehena.-Xedea eta helburua.

Zizur Nagusiko Udalak 2009rako diru-laguntza emateko lehiaketareko deia egiten du, garapenaren arloan aritzen den Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakunderen batekin batera (GGKE) urte anitzeko proiektu bat finantzatzeko, garapen bidean diren herrialdeen garapen endogenoa sustatze aldera.

Garapenerako urte anitzeko lankidetza proiektutzat joko da jardun beharreko eremuan eragin handia duena, iraupen eta iraunkortasun handia lortu nahi duena eta urtebetetik gora dirauena.

Bigarrena.-Aurrekontua.

2009rako bideratutako zenbatekoa 33.000 eurokoa izanen da; zenbateko hori Udalaren Aurrekontu Orokorreko 1 46202 48902 kontu-sailetik hartuko da. 2010 eta 2011. urteetarako gehieneko zenbateko bera izanen da.

Hirugarrena.-Diru-laguntza eskatzen duten entitateen betebeharrak.

Deialdi honetako diru-laguntzaren onuradun izateko, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea eta irabazi asmorik gabeak. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, inskribaturik egon beharko dute Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

b) Egoitza edo ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

c) Bere helburu sozialak betetzeko egitura, esperientzia eta antolaketa nahikoak izatea.

d) Proiektua gauzatuko den herrialdean kontraparte edo bazkide bat izatea, proiektua aurrera eramanen duena.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan aipatutako egoeraren batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdiaren xede diren laguntzen onuradun izan.

Laugarrena.-Tokian tokiko bazkideen betebeharrak.

Tokian tokiko kontraparte edo bazkideek, pertsona juridikoak izanen baitira herrialde onuraduneko legeriaren arabera, GGKEen herrialde horietako ordezkaritzak barne, betebehar hauek izanen dituzte:

a) Hiru urteko antzinatasuna izatea.

b) Eskatutako programaren zenbateko bereko edo handiagoko esku-hartzeak gauzatu izana.

c) Proiektua aurrera eramateko egitura eta antolaketa nahikoak izatea.

Bosgarrena.-Garapenerako urte anitzeko lankidetza proiektuen betebeharrak.

Diru-laguntzen onuradunak izateko, entitateek aurkeztutako proiektuek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Deialdi honen lehenengo oinarrian jasotako helburu eta xedeei lotzea.

b) Finantzaketaren gutxienez %20 beharko da izan entitatearen beraren funts edo fondoetatik etorria, edo beste administrazio publiko edo entitate batzuek emana.

c) Emandako diru-laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo beste diru-laguntza edo laguntza publiko zein pribatu batzuekin baturik, ez da inoiz proiektuaren kostua baino handiagoa izanen.

d) Urte bakoitzerako gehienez 33.000 euro eskatuko dira.

e) Proiektuaren xedea alor hauetakoren batean oinarrituko da:

-Pobreziaren desagerpena.

-Garapen parte-hartzailea, nortasun kulturalaren eta giza eskubideen errespetuan eta demokratizazioan oinarritua. Gizarte zibilaren egiturak sendotzea.

-Oinarrizko osasuna, sexu-osasuna eta ugalketarako osasuna; GIB/IHESaren, malariaren eta eskualdean bereziki hedatuak dauden eritasunen aurkako borroka.

-Oinarrizko hezkuntza, lanbide heziketa eta adinduen alfabetatzea.

d) Proiektuak zeharkako jarduketa-ildo hauek jasoko ditu:

-Genero berdintasunaren sustapena.

-Ingurumenaren iraunkortasuna.

f) Lehentasuna izanen dute Sahara Hegoaldeko Afrika izenekoan dauden herrialdeetan garatzeko proiektuek. Halakorik ez bada, proiektua gauzatuko da garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialdeetan edo lurraldeetan; halakotzat joko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen menpeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

g) 2009, 2010 eta 2011. urteetan egin beharko dira.

Seigarrena.-Eskabideen aurkezpena.

1. Entitateek 30 egun naturaleko epea izanen dute eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko web orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskabideak Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Erreniega parkea, zk.g., Zizur Nagusia). Eskabideak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, ziurtatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezaioten eskaerari.

Zazpigarrena.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.-Entitate eskatzaileek eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, honako dokumentazioarekin batera, zeina bi gutunazal edo karpetatan banatuko baita, agiri multzo bakoitzeko bat:

a) Entitate eskatzaileraren eta tokian tokiko bazkidearen edo kontrapartearen dokumentazioa (kopia konpultsatuak):

a. 1) Entitate eskatzailea:

-Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroko edo Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren GGKEen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria; azken kasu horretan berariaz aipatu beharko du Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza ireki dela.

-Hirugarren oinarriko d) atalaren arabera onuradun ez izateko egoeretan ez dagoela dioen erantzukizuneko adierazpena.

-2006 eta 2007ko urteko kontuen kopia.

-2007. urteko jarduerei buruzko memoria.

-Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiriak, beraien betebeharrak egunean dituztela adierazten dutenak.

a. 2) Tokian tokiko bazkidearen dokumentazioa:

-Estatutuak.

-Legezko eraketaren kreditazioa, proiektua egin behar den herrialdeko legeen araberakoa.

-Legezko ordezkariaren kredentzialak.

-Kudeatutako funtsen erantzukizuneko adierazpena.

b) Proiektuaren gaineko dokumentazioa:

-Proiektuaren memoria, inprimaki ofizialetan eta euskarri informatikoan.

-Dokumentazio grafikoa, teknikoa eta ekonomikoa (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektuaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi den bestelako dokumentazioa.

-Tokia zehazki erakusten duten mapak (estatua, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

2.-2. puntuan eskatutako dokumentazioa ez bada deialdian ezarritako epean aurkezten, interesatuari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala. Aditzera emanen zaio horrela egin ezik eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela.

Zortzigarrena.-Instrukzioa.

Herritarrendako Zerbitzuen Udal Alorra izanen da lehiaketa honetara aurkeztutako eskabideak baloratuko dituena, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro. Halaber, egoki juzgatzen duen kanpoko aholkularitza izan ahalko du. Aurkeztutako eskabideak baloratuta, txosten teknikoa eginen da eta hori Balorazio Batzordeari igorriko zaio. Honek txosten arrazoitua prestatuko du, egindako ebaluazioaren emaitzak zehazteko.

Hona, Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

-Epaimahaiburua: alkatea.

-2 mahaikide: Gizarte Ongizatearen Alorreko zinegotzia eta Herritarrendako Zerbitzuen Udal Alorreko teknikaria.

-Idazkaria: Herritarrendako Zerbitzuen Udal Programaren teknikaria.

Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua, eta hori Herritarrendako Zerbitzuen Batzordeari igorriko zaio, ezagutu dezan, eta baita Udaleko osoko bilkurari, ebazteko eskumena duen organoari, alegia.

Bederatzigarrena.-Balorazioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Diru-laguntzen deialdi honetako eskabideen balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenengo fasean 0-100 puntu bitarte eman ahalko da eta irizpide objektibo hauek erabiliko dira:

-Proiektuaren kalitate teknikoarekin eta aurkeztutako informazioarekin zerikusia dutenak: 40 puntu.

.Proiektua zein ingurutan garatuko den azaltzen duen informazioa (herrialdea eta jarduketa eremua) (5 puntu bitarte).

.Proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (ingurunea, baliabideak, azpiegiturak...). (5 puntu bitarte).

.Egintzaren beharra erakusten duten arrazoiak, zehaztutako helburuak eta proposatutako jarduerak koherenteak izatea haien artean. (16 puntu bitarte).

.Proiektuak iraunkortasuna izanen ote duen eta teknikoki bideragarria ote den, diruz lagundutako egintza bukatutakoan. (11 puntu bitarte).

.Proiektuaren osagarritasuna eremu horretan gauzatzen diren bestelako garapen ekintzekin. (3 puntu bitarte).

-Egile edo jarduleen gaitasunarekin eta haien harremanen kalitatearekin zerikusia dutenak: 22 puntu.

.Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna, eta herritar onuradunekin eta garapenerako lankidetzako beste entitate batzuekin edo tokiko erakundeekin duen harremana. (5 puntu bitarte).

.Gizarte erakundeek tokiko erakundeetan beste erakunde edota instituzioekin (garapen kontseiluak, mahai sektorialak eta abar) batera parte har dezaten sustatzea. (2 puntu bitarte).

.Pertsona onuradunek parte hartzea proiektua proposatu, gauzatu eta kudeatzeko lanetan. (4 puntu bitarte).

.Proiektuaren hartzaile diren herritarrak ordezkatzen dituen toki erakunde batek nola edo hala parte hartzea edo abala ematea. (2 puntu bitarte).

.GGKE eskatzailearen esperientzia eta haren jarraipen gaitasuna, eta, bereziki, proiektuen kudeaketan erakutsitako gaitasuna, bai eta oinarri soziala eta bertan duen parte-hartzea. (5 puntu bitarte).

.GGKE eskatzailearen eta tokian tokiko bazkidearen arteko harremana. (4 puntu bitarte).

-Proiektuaren helburu sozialak eta edukiak (deialdi honen lehentasunekiko egokitasuna): 24 puntu.

.Pobrezia desagerrarazteko ekarpenak. (5 puntu bitarte).

.Garapen parte-hartzailea. (4 puntu bitarte).

.Oinarrizko osasuna, sexu-osasuna eta ugalketarako osasuna hobetzeko ekarpenak. (5 puntu bitarte).

.Hezkuntza hobetzeko ekarpenak. (4 puntu bitarte).

.Genero ikuspuntua txertatzea. (3 puntu bitarte).

.Ingurumeneko iraunkortasunaren ikuspuntua txertatzea. (3 puntu bitarte).

-Aurrekontuarekin zerikusia dutenak: 8 puntu.

.Gastuaren koherentzia eta eraginkortasuna. (4 puntu bitarte).

.Proposatutako jarduerei egokitzea. (4 puntu bitarte).

-Bertakoak proiektuarekin identifikatzea eta inplikatzea: 4 puntu.

.Zizur Nagusiaren eta proiektua gauzatzeko lanetan diharduen herrialdeko beste talde baten arteko (herrialdeko kontrapartea, onuradunak, etab.) harremanak sustatu nahia egotea, GGKE eskatzaileak eta herrialdeko kontraparteak duten harremanetik kanpo. Zizur Nagusian hezkuntza edota sentsibilizazio ekintzak egitea.

-Lankidetza deszentralizatuaren batasuna: 2 puntu.

Beste udal edo erakunde batzuek proiektuari laguntzea.

Bigarren fasera pasatzeko, proiektuak gutxienez 60 puntu eskuratu beharko ditu.

Bigarren fasean, eta garapenerako lankidetzaren arloan Udalak eman nahi duen laguntza hori herrialde probetuenetara bideratu nahian:

-Lehenengo fasea gainditu duten proiektu guztiei, laguntzaren xedea Sahara Hegoaldeko Afrika izenekoan sartutako herrialderen bat bada, balorazioa 10 puntu igoko zaie.

2. Diru-laguntza emanen zaio puntu gehien lortzen duen proiektuari. Bi proiektuk puntuazio bera lortzen badute, Balorazio Batzordeak lehentasuna emanen dio proiektua gauzatzen den tokiko Udalaren abala duen proiektuari. (5 puntu).

3. Diru-laguntza eskatutakoarekin bat etorriko da.

Hamargarrena.-Ebazteko epea.

1. Aurkeztutako eskabideak Zizur Nagusiko Udaleko osoko bilkurak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak aurkeztutako proposamenari jarraituz.

2. Lehiaketaren ebazpenean honako hauek jasoko dira: diru-laguntza jasoko duen eskatzailearen izena, diru-laguntzaren xedea, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epea, justifikaziorako modua eta epea, bai eta gainerako eskabideen ezespena ere.

3. Eskabideak ezetsitzat joko dira berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta sei hilabeteko epean.

Hamaikagarrena.-Jakinarazpena.

Lehiaketaren ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren web-orrian argitaratuta.

Hamabigarrena.-Diru-laguntzaren ordainketa.

1. Diru-laguntza ordainduko da, osoko bilkurak berariazko baimena eman ondotik eta Herritarrendako Zerbitzuen Batzordeak proposatuta. Lehenengo urteari dagokion zenbatekoa emanen da ordainketa bakarrean, betiere laguntza emateko ebazpenaren ondotik.

3. Hurrengo urteetako diru-laguntza jasotzeko aurreko urteko diru-laguntza osoa justifikatu beharko da.

Hamahirugarrena.-Diru-laguntzaren justifikazioa.

1. 2011ko abenduaren 31 baino lehen, erakunde onuradunak txosten tekniko eta ekonomikoa aurkeztuko du proiektuaren betetze-mailari buruz, inprimaki ofizialetan eta euskarri informatikoan.

2. Bai txosten partzialak bai azken txostenak justifikazio kontu baten gisakoak izanen dira, eta osagai hauek izanen dituzte:

a) Kontuan ageri diren datu guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizuneko aitorpena, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

b) Proiektuaren betetze-mailari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren araberakoa, gutxienez helburuak, lorturiko emaitzak eta eginiko jarduerak zehaztuko dituena.

c) Proiektuko diru-sarreren eta gastuen balantzea.

d) Gastu guztien zerrendak, gastu motaren eta finantzabidearen arabera sailkatuak. Gastu bakoitzean honako kontu hauek agertuko dira: zerrendako agiri zenbakia, frogagiri zenbakia, eman zeneko eguna, igorlearen izena eta helbidea, eta haren identifikazio fiskalerako zenbakia edo antzekoa, kontzeptua, frogagiriaren testua (luzea izanez gero, laburtu ahalko dena), pagatu deneko zenbatekoa, bai bertako monetan bai eurotan. Zerrendarekin batera, aurrekontuaren betetze-mailari buruzko laburpen zehatza aurkeztuko da.

e) Egindako aldaketa motak frogatzen dituzten agiriak.

f) Diru-laguntza han jaso dutela ziurtatzen duen agiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, eta tokian tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatua.

g) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

3. Gastuen zerrendak frogagiriekin batera aurkeztuko dira, kasuan kasuko kontrol organoak egiazta ditzan. Gastuak Espainian gertatuz gero, frogagiriak jatorrizko agiriak izanen dira; gainerakoan, fotokopiak, tokian tokiko bazkideak edo kontraparteak behar bezala kreditatuak. Frogagiriak gaztelaniaz edo euskaraz ez badaude, gaztelaniara itzuli beharko dira.

Hamalaugarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak ondoko kontu-sailetakoak dira:

a) Zuzeneko gastuak:

a. 1) Higiezinak erosi edo alokatzea eta lursailak.

a. 2) Higiezinak eraiki edo berritzea, laneskua, obraren zuzendaritza, obretako lizentzia eta eraikuntzako tasa eta materialak barne.

a. 3) Ekipo materialak eta hornidurak, eta ekipoak garraiatzeko gastuak. Orobat, programa gauzatzeko beharrezkoak diren materialak eta hornidurak.

a. 4) Langileen gastuak, honako hauek barne: lansariak eta gizarte aseguruak, esku-hartzeari atxikiriko langileen entitatearen kontu.Bi kategoria bereiziko dira:

a. 4.1) Tokian tokiko langileak: diruz lagundutako esku-hartzea gauzatuko den herrialdeko langileak, hango lan arloko legeriaren menpe daudenak. Bertan egiten dute zerbitzu eta beraien eginkizunak esku-hartzearekin zuzenean lotutakoak dira.

a. 4.2) Langile erbesteratuak: entitate onuraduneko langileak dira eta Espainiako legeriari lotuak daude. Esku-hartzea gauzatzen den herrialdean egiten dute zerbitzu eta beraien eginkizunak esku-hartzearekin zuzenean lotutakoak dira. Kontratu bidezko harremana izanen da.

a. 5) Bidaiak, ostatu-hartzea eta dietak. Langileen eta onuradun diren herritarren joan-etorrien gastuak dira, esku-hartzea burutzeko behar direnak, hala nola: erregaiak, aseguruak eta esku-hartzea zehaztean berariaz identifikaturik eta haiei loturik dauden ibilgailuen mantentzea.

a. 6) Jarduna: esku-hartzearen eremuko ohiko gastuak (argindarra, ura, komunikazioak eta mantentze-lanak, besteak beste), eskatutako diru-laguntzaren zenbateko osoaren %3 bitarte gehienez.

a. 8) Identifikazioa eta ebaluazioa: diruz lagundu ahalko dira identifikaziotik zuzenean eratorritakoak, kasu honetan sartu ahalko dira deialdi hau argitaratu aurreko sei hilabetera arte egindako gastuak. Orobat, diruz lagundu ahalko dira ebaluazioaren ondoriozko gastuak.

b) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatu ahalko zaio diru-laguntzari. Zeharkako kostuak dira entitate eskatzaileak Nafarroan dituen gastu administratiboak.

Gastuak frogatzeko, Hamalaugarren Oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio, frogatzeko zail diren gastuak izan ezik. Azken kasu horretan, diru-laguntza jaso duen entitatearen legezko ordezkariak gastu horien gaineko ziurtagiria egin beharko du. Frogagirian zenbatekoa, gastu motaren erreferentzia, diru-laguntzaren xede den proiektuarekiko lotura eta orotariko arauen arabera ezin justifikatu izateko zergatikoak agertuko dira. Ziurtagiri horren bitartez justifikatuko den diru kopuruak ez du zeharkako gastuen %30 edo diru-laguntzaren %3 gaindituko.

2. Gastu finantzarioak, notarioenak eta erregistrokoak, diruz lagundutako jarduerari zuzenean lotuak badaude eta hura prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira.

3. Zizur Nagusiko Udalaren diru-laguntzaren etekin finantzarioak diru-laguntzaren zenbatekoari gehituko zaizkio eta diru-laguntzaren xede den jarduerara bideratuko dira.

4. Baldin eta diruz lagundutako gastuak laguntzeko edo ekiporako ondasunak eskuratzeko badira, 12.000 eurotik gora egiten badute eta Europar Batasunean kontratatzen badira, hornitzaileak hautatzeko prozedurari eta irizpideei buruzko txostena aurkeztuko da, gutxienez ere hiru hornitzaileri eskatutako aurrekontuekin batera.

Hamabosgarrena.-Azpikontratazioa.

Entitate onuradunak esku-hartzearen zati baten exekuzioa hirugarrenekin azpikontratatu ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %10ari dagokiona, gehienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hamaseigarrena.-Betebeharrak.

Proiektu baterako diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Proiektua diru-laguntza emateko betebeharretan azaldu bezala egitea. 2009ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitarte egin ahalko da.

b) Diruz lagundutako esku-hartzearen exekuzioan, proiektua burutzea nabarmen baldintzatzen edo oztopatzen duen gorabeheraren bat gertatzen bada eta, horrenbestez, funtsezko aldaketak egin behar badira, Zizur Nagusiko Udalaren baimena eskatu eta lortu beharko da. Funtsezko aldaketatzat hauek hartuko dira: helburuak, emaitzak, helburuko biztanleak eta lurralde eremua aldatzea.

c) Zizur Nagusiko Udalaren diru-laguntza hartu ondoren helburu bererako eskatu eta jasotako diru-laguntzen zenbatekoa jakinaraztea.

d) Betebeharrak eta baldintzak bete direla, diru-laguntzaren xede den jarduera egin dela eta diru-laguntza hartzeko helburua lortu dela justifikatzea, deialdiko hamahirugarren oinarrian aipatzen den txosten partzialen eta azken txostenaren bidez.

e) Ebazpenaren proposamena egiten den unean, tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea.

f) Sentsibilizazio edota hezkuntza jarduerak egitea, Zizur Nagusiko ikasleendako eta biztanleendako oro har.

Zizur Nagusiko Udalari laguntzea proiektuaren garapenaren berri ematen, Zizur Nagusiko jendea garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko.

g) Diruz lagundutako proiektuaren publizitate eta hedatze lan guztietan diru-laguntzaren jatorria adieraztea. Zabalkunde idatzi edo grafikoa egiten bada, Zizur Nagusiko Udalaren logotipoa paratu beharko da.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta deialdi honetako hemezortzigarren oinarrian aurreikusitako kasuetan, bildutako diru-laguntzak itzultzea.

i) Ondasun inbentariagarriak erosiz gero, onuradunek ondasun horiek diru-laguntzaren xede den helbururako erabili beharko dituzte, gutxienez ere hiru urtez.

Hamazazpigarrena.-Ez-betetzeak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren kasuetan eta bertan ezartzen diren baldintzetan.

2. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako gorabehera, betebehar eta baldintzen edozein aldaketa aurreko oinarrian aipatzen den baimen administratiboa eduki gabe eginez gero, ez-betetzat hartuko da.

3. Ez-betetzeak mailakatzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

-Proiektuaren betetze maila, arlo teknikoari eta aurrekontuei dagokienez.

-Aldez aurretik baimen administratiboa eduki gabe egindako aldaketen zenbatekoa eta nolakoa.

Hemezortzigarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

Iragarkiaren kodea: L0901874