24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Arau Subsidiarioetako 12. exekuzio unitatea borondatez birzatitzea. Behin betiko onespena

Alkatetzaren irailaren 15eko 318/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean Martzillako Arau Subsidiarioetako 12. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia 2008ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, argitaratuta. Epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, aditzera ematen da Alkatetzaren urtarrilaren 26ko 019/2009 Ebazpenaren bidez behin betikoa bilakatu dela Martzillako Arau Subsidiarioetako 12. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Martzillan, 2009ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0901458