24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3430/2008 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zuzendari horrexen uztailaren 2ko 1622/2008 Ebazpenaren eranskinean egindako akatsa zuzentzeko baimena ematen duena. Ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea zati batean onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 2an emandako 1622/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea zati batean onetsi zen (2008ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 5ekoa).

Irma Guillén Arnaiz andreari emandako puntuazioan akats bat dago; zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko izangaien zerrendan, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean, euskarako sailean. Hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluarekin bat. Hala, 7,0918 puntu izanen ditu guztira.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 2an emandako 1622/2008 Ebazpenaren eranskinean egindako akatsa zuzentzea. Horren arabera, Irma Guillén Arnaiz andreak 7,0918 punturekin agertu behar du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko izangaien zerrendan, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean, euskarako sailean.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalera, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministeriora eta Irma Guillén Arnaiz andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko abenduaren 30 an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F0900703