159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3375/2009 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, izangaien hiru zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onesten dituena, suhiltzaileen gidari laguntzaileak, behatokiko peoi begiraleak eta suhiltzaile peoi laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko.

Ikusirik Nafarroako Larrialdietako Agentzian langileak behar direla oihanetako kanpainetarako, bidezkoa da hautaproben bidez izangaien hiru zerrenda osatzea, suhiltzaileen gidari laguntzaileak, behatokiko peoi begiraleak eta suhiltzaile peoi laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko, aipatutako behar horiek betetzeko.

Azaldutakoarengatik, deialdiak iragartzen dira, honako hauekin bat: Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako administrazio araubideko langileak kontratatzeko irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesteko emandako azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua.

DEIALDIAK

I.-Izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia, suhiltzaileen gidari laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko

Hona hemen deialdiko

Oinarriak

Lehena.-Xedea.

Deialdi honen xedea da hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzea suhiltzaileen gidari laguntzaile izateko, Nafarroako Larrialdietako Agentzian izaten diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek edo aipatutako nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Titulu hauetako bat izatea: Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) C motako baimena edukitzea, BTP baimena barne.

e) Eginkizun horietan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea eta II. eranskinaren A) atalean baztertuak izateko aipatzen diren egoeretan ez egotea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) eta 2.1.d) ataletan eskatzen diren tituluen betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Probak.

3.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez eginen da:

a) Proba teorikoa: idatziz galdera batzuk erantzun beharko dira, automozioaren mekanikaz, ibilgailuak gidatzeaz eta lehentasunezko ibilgailuei buruzko araudiaz. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu, baina bat bakarra izanen da egokia. Proba 0tik 20 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 7 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

b) Proba fisikoa: erresistentzia-lasterketa (Cooperren testa) Proba hau IV. eranskinean ezarritakoarekin bat baloratuko da. Proba hau suhiltzaile peoi laguntzaile edo behatokiko peoi begirale izateko deialdian gainditzen duten izangaiek, hau da, deialdi honekin batera argitaratutako deialdietan gainditzen dutenek, ez dute berriz egin beharko. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

c) Ibilgailuak gidatzeko proba praktikoa: 0tik 30 puntu bitarte baloratuko da. 15 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

3.2. Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

Laugarrena.-Merezimenduak.

Deialdiko lanpostu berean edo antzekoan esperientzia frogatzen duten izangaiei gehienez ere 10 puntu emanen zaizkie, baremo honi jarraituz:

-Suhiltzaileen gidari laguntzailea: 0,011 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Suhiltzaile peoi laguntzailea: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Behatokiko peoi begiralea: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Suhiltzaile boluntarioa: 0,009 puntu aitortutako talde batean aritutako egun bakoitzeko, baldin eta izangaia horietako batean gutxienez bi urtez aritu bada.

-Zerbitzu honetan edo suteak itzaltzeko eta salbamendurako bestelako zerbitzu publikoetan suhiltzaile gisa emaniko zerbitzuak: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

Epaimahaiak kalifikatu ahal ditzan, merezimendu guztiak jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangaiak eskabidea aurkeztearekin batera.

Salbuespena izanen dira Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan eta iraungitako Suhiltzaileen Partzuergoan emandako zerbitzuak. Kasu horretan, izangaiek merezimenduak alegatu eginen dituzte, eta deialdia egin duen organoak frogatuko dizkio epaimahaiari.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta arau honetan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere. Hala ere, azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu eskabideak aurkezteko epean alegatutako eta frogatutako merezimenduen gainean.

Bosgarrena.-Aldi baterako kontratatzeko izangaiei dei egitea.

Destinoak puntuazioen hurrenkerari jarraituz banatuko dira. Horretarako, hautaprobetan guztira lorturiko puntuak eta agirien bidez alegatu eta frogaturiko merezimenduei dagozkien puntuak batuko dira.

Deialdi bat eginen da Nafarroako Larrialdietako Agentziak garatu beharreko kanpainia bakoitzeko. Kanpaina bakoitza hasi aitzin, lanpostua lortzeko aukera duten izangai hautatuei dei eginen zaie, osotara lortutako puntuazioaren arabera, eskaintzen zaizkien lanpostuen artetik aukeratu dezaten. Horretarako, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda iragarriko da. Lanpostu horiek parke hauetakoren batean izanen dira:

-Altsasuko suhiltzaile parkea.

-Aurizko suhiltzaile parkea.

-Lizarrako suhiltzaile parkea.

-Cordovillako suhiltzaile parkea.

-Lodosako suhiltzaile parkea.

-Milutzeko instalazioak.

-Oronoz-Mugairiko suhiltzaile parkea.

-Nabaskozeko suhiltzaile parkea.

-Zangozako suhiltzaile parkea.

-Tafallako suhiltzaile parkea.

-Tuterako suhiltzaile parkea.

-Azkoiengo parkea.

Izangaiei dei egiteko eta kontratatzeko orduan, arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

II.-Izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia, behatokiko peoi begiraleak aldi baterako kontratatzeko

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehena.-Xedea.

Deialdi honen xedea da hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzea behatokiko peoi begirale izateko, Nafarroako Larrialdietako Agentzian izaten diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskola Ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Eginkizun horietan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea eta II. eranskinaren B) atalean baztertuak izateko aipatzen diren egoeretan ez egotea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Probak.

3.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez eginen da:

a) Proba teorikoa: idatziz galdera batzuk erantzun beharko dira, deialdiko III. eranskineko A ataleko gai zerrendako gai bati buruz. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu, baina bat bakarra izanen da egokia. Proba 0tik 30 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

b) Proba fisikoak: erresistentzia-proba (Cooperren testa) Proba hau IV. eranskinean ezarritakoarekin bat baloratuko da. Proba hau suhiltzaile peoi laguntzaile izateko deialdietan gainditzen duten izangaiek, hau da, deialdi honekin batera argitaratutako deialdietan gainditzen dutenek, ez dute berriz egin beharko. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

3.2. Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

Laugarrena.-Merezimenduak.

Deialdiko lanpostu berean edo antzekoan esperientzia frogatzen duten izangaiei gehienez ere 10 puntu emanen zaizkie, baremo honi jarraituz:

-Suhiltzaileen gidari laguntzailea: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Suhiltzaile peoi laguntzailea: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Behatokiko peoi begiralea: 0,011 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Suhiltzaile boluntarioa: 0,009 puntu aitortutako talde batean aritutako egun bakoitza, baldin eta izangaia horietako batean gutxienez bi urtez aritu bada.

-Zerbitzu honetan edo suteak itzaltzeko eta salbamendurako bestelako zerbitzu publikoetan suhiltzaile gisa emaniko zerbitzuak: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

Epaimahaiak kalifikatu ahal ditzan, merezimendu guztiak jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangaiak eskabidea aurkeztearekin batera.

Salbuespena izanen dira Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan eta iraungitako Suhiltzaileen Partzuergoan emandako zerbitzuak. Kasu horretan, izangaiek merezimenduak alegatu eginen dituzte, eta deialdia egin duen organoak frogatuko dizkio epaimahaiari.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta arau honetan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere. Hala ere, azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu eskabideak aurkezteko epean alegatutako eta frogatutako merezimenduen gainean.

Bosgarrena.-Aldi baterako kontratatzeko izangaiei dei egitea.

Destinoak puntuazioen hurrenkerari jarraituz banatuko dira. Horretarako, hautaprobetan guztira lorturiko puntuak eta agirien bidez alegatu eta frogaturiko merezimenduei dagozkien puntuak batuko dira.

Deialdi bat eginen da Nafarroako Larrialdietako Agentziak garatu beharreko kanpainia bakoitzeko. Kanpaina bakoitza hasi aitzin, lanpostua lortzeko aukera duten izangai hautatuei dei eginen zaie, osotara lortutako puntuazioaren arabera, eskaintzen zaizkien lanpostuen artetik aukeratu dezaten. Horretarako, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda iragarriko da. Lanpostu horiek basoetako behatoki hauetan izanen dira:

-Arangoiti.

-Erreniega.

-Fitero.

-Gerinda.

-Eloko Higa.

-Montejurra.

-Joar (Cabredo).

Izangaiei dei egiteko eta kontratatzeko orduan, arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.-Izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia, suhiltzaile peoi laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko

Hona hemen deialdiko,

OINARRIAK

Lehena.-Xedea

Deialdi honen xedea da hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzea suhiltzaile peoi laguntzaile izateko, Nafarroako Larrialdietako Agentzian izanen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskola Ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Eginkizun horietan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea eta II. eranskinaren A) atalean baztertuak izateko aipatzen diren egoeretan ez egotea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honetako 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.-Probak.

3.1. Hautapen prozesua proba hauen bidez eginen da:

a) Proba teorikoa: idatziz galdera batzuk erantzun beharko dira, deialdiko III. eranskineko B ataleko gai zerrendako gai bati buruz. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu, baina bat bakarra izanen da egokia. Proba 0tik 30 puntu bitarte baloratuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

b) Proba fisikoak:

-Erresistentzia-proba (Cooperren testa). IV. eranskinean xedaturikoarekin bat puntuatuko da. "Gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

-Baloi medizinala jaurtitzeko testa (3 kg). IV. eranskinean xedaturikoarekin bat puntuatuko da.

3.2. Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak baztertuko dira.

Laugarrena.-Merezimenduak.

Deialdiko lanpostu berean edo antzekoan esperientzia frogatzen duten izangaiei gehienez ere 10 puntu emanen zaizkie, baremo honi jarraituz:

-Suhiltzaileen gidari laguntzailea: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Suhiltzaile peoi laguntzailea: 0,011 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Behatokiko peoi begiralea: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

-Suhiltzaile boluntarioa: 0,009 puntu aitortutako talde batean aritutako egun bakoitzeko, baldin eta izangaia horietako batean gutxienez bi urtez aritu bada.

-Zerbitzu honetan edo suteak itzaltzeko eta salbamendurako bestelako zerbitzu publikoetan suhiltzaile gisa emaniko zerbitzuak: 0,009 puntu kontratatutako egun bakoitzeko.

Epaimahaiak kalifikatu ahal ditzan, merezimendu guztiak jatorrizko agirien edo kopia konpultsatuen bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangaiak eskabidea aurkeztearekin batera.

Salbuespena izanen dira Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan eta iraungitako Suhiltzaileen Partzuergoan emandako zerbitzuak. Kasu horretan, izangaiek merezimenduak alegatu eginen dituzte, eta deialdia egin duen organoak frogatuko dizkio epaimahaiari.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta arau honetan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere. Hala ere, azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu eskabideak aurkezteko epean alegatutako eta frogatutako merezimenduen gainean.

Bosgarrena.-Aldi baterako kontratatzeko izangaiei dei egitea.

Destinoak puntuazioen hurrenkerari jarraituz banatuko dira. Horretarako, hautaprobetan guztira lorturiko puntuak eta agirien bidez alegatu eta frogaturiko merezimenduei dagozkien puntuak batuko dira.

Deialdi bat eginen da Nafarroako Larrialdietako Agentziak garatu beharreko kanpainia bakoitzeko. Kanpaina bakoitza hasi aitzin, lanpostua lortzeko aukera duten izangai hautatuei dei eginen zaie, osotara lortutako puntuazioaren arabera, eskaintzen zaizkien lanpostuen artetik aukeratu dezaten. Horretarako, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda iragarriko da. Lanpostu horiek parke hauetan izanen dira:

-Altsasuko suhiltzaile parkea.

-Aurizko suhiltzaile parkea.

-Cordovillako suhiltzaile parkea.

-Lizarrako suhiltzaile parkea.

-Lodosako suhiltzaile parkea.

-Milutzeko instalazioak.

-Oronoz-Mugairiko suhiltzaile parkea.

-Nabaskozeko suhiltzaile parkea.

-Zangozako suhiltzaile parkea.

-Tafallako suhiltzaile parkea.

-Tuterako suhiltzaile parkea.

-Azkoiengo parkea.

Izangaiei dei egiteko eta kontratatzeko orduan, arau hauetan ezarritakoari segituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

IV.-Hiru deialdietarako oinarriak

Lehena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.-Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, sarrera, 31002 Iruña), edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskaera telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko webguneko atarian dago (www.navarra.es). Bide hori aukeratzen den kasuetarako, zenbait formatu aurreikusi dira erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko, eta horietako edozein erabiltzen ahalko da parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak eransteko.

2.2. Eskabideak I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkezten ahalko dituzte soilik:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia.

b) Alegaturiko merezimenduen frogak, deialdi bakoitzaren laugarren oinarrian xedaturikoarekin bat.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte deialdian eskatutako titulazioaren betebeharra frogatzeko agiriak, kontratua formalizatu behar denean.

2.2. atalean aipatzen diren agiriak (2.2.b atalean aipatzen direnak izan ezik) aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

Dena dela, ez badira aurkezten 2.2.b) atalean aipatzen diren agiriak, izangaiek alegaturiko merezimenduak frogatzen dituztenak, merezimendu horiek ez dira baloratuko, eta ez da beste ondoriorik izanen, kasuan kasuko deialdiaren laugarren arauan xedatu bezala.

Hirugarrena.-Izangaien onarpena.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen zerrendak ikusgai paratuko ditu Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, sarrera) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, Zerbitzuen atalean, Enplegu Publikoan.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.-Epaimahaia.

4.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: José Javier Boulandier Herrera jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Francisco Javier Garayoa Gurucharri jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Esku-hartzearen eta Suhiltzaile Etxeen Arloko burua.

Mahaikidea: Rafael Santos Castell Sanz jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kanpainen, Erreskate Taldeen eta Talde Berezien Arloko burua.

Ordezko mahaikidea: Joaquín Ganuza Armendáriz jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaile ofizialordea.

Mahaikidea: Begoña Martínez Barrado andrea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Gai Ekonomiko-administratiboen eta Langileriaren Kudeaketaren Arloko burua.

Ordezko mahaikidea: José Javier Vitrián Arigita jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako kudeaketa zuzendaria.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordean ordezkatuta dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileen Batzordean ordezkatuta dauden sindikatuek proposatu eta izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Iñaki Goñi Urrizola jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Administrazio Publikoko teknikaria (Arlo Juridikoa).

Ordezko mahaikide idazkaria: Yolanda Núñez Rosón andrea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Langileriaren Kudeaketarako Unitateko burua.

4.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari horren berri eman beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

4.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Bosgarrena.-Proba fisikoak.

Epaimahaiak erabakitzen ahalko du hiru deialdietako erresistentziako proba fisikoak (Cooperren testa) batera egitea.

Seigarrena.-Gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Proben kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean (Karlos III.a etorbidea, 2, atalondoa, Iruña), Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa") eta proba egin den tokian, aldi baterako kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrendak, bereizirik, guztira lortutako puntuazioaren arabera, eta izan daitezkeen berdinketak ebatzirik.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautaketa-prozesuaren espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaiek lorturiko puntuetan berdinketarik gertatuz gero, proba teorikoetan lorturiko puntuaziorik handiena hartuko da aintzat. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa epaimahaiak eginen du eta ukitutako izangaiei bertan agertzeko deia eginen zaie.

Zazpigarrena.-Izangaien zerrendak, suhiltzaileen gidari laguntzaile, behatokiko peoi begirale eta suhiltzaile peoi laguntzaile gisa aldi baterako kontratatuak izateko.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak suhiltzaileen gidari laguntzaile, behatokiko peoi begirale eta suhiltzaile peoi laguntzaile lanetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko sarreran), bai eta Nafarroako webgunean ere (www.navarra.es, "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa"):

-Aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda, suhiltzaileen gidari laguntzaile izateko.

-Aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda, behatokiko peoi begirale izateko.

-Aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda, suhiltzaile peoi laguntzaile izateko.

7.2. Deitzea.

Ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan xedatutakoarekin bat eginen zaie dei arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren langileei.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian titulazioari buruz eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eskatutako tituluen eta agirien fotokopia konpultsatuak ekarriz.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.-Osasun azterketa.

Kasuan kasuko kanpainarako lanpostuak aukeratu ondoren, kontratua sinatu baino lehen, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak osasun azterketa bat eginen die hautaturiko izangaiei, zehazteko ez daudela hautatu direneko lanpostutik baztertuak izateko II. eranskinean aipatzen diren egoeretan.

Osasun azterketaren emaitzak azterketa egiten den egunetik bi urte igaro arte hartuko dira balioduntzat eta, epe hori pasaturik, beste azterketa bat egin beharko da, baldin eta Administrazioak ez badu beharrezkotzat jotzen beste osasun azterketa bat egitea, nabarmen ikusirik izangaiaren baldintza fisikoak aldatu direla, betiere izangaia epe horretan lanpostua betetzeko gai ote den egiaztatzeko.

2009ko eta 2010eko udako basoetarako kanpainetan "gai" aitortutako izangaiei ere aplikatuko zaie osasun azterketaren emaitzen indarraldi hori.

Bederatzigarrena.-Proba fisikoak.

2011tik aurrera, ekitaldi bakoitzeko udako kanpainarako dei baino lehen, kontratatuak izateko izangaiek aukeratu nahi dituzten lanpostuetako proba fisikoak berriz gainditu beharko dituzte. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak baztertuak izanen dira probak egiten diren urterako.

Hamargarrena.-Errekurtsoak.

10.1. Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10.2. Deialdien, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu epaimahaiak emanak badira, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.3. Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Iruñean, 2009ko abenduaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

NAFARROAKO GOBERNUA.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskaera, ............................ lanetan aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .............aren ......................(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izen-deiturak

NAN zk. .............. Nazionalitatea ........................ Jaioteguna

Helbidea ................................. Herria

Probintzia Posta kodea ...............

Telefonoak (3 gehienez)

Posta elektronikoa

2) Ezgaitasuna frogatzea (bidezko denean bakarrik).

? Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkeztu dut.

? Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako zera adierazten dut:

? Badudala Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

? Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. jakite maila).

? Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Halaber, hau adierazten dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

OHARRAK:

-Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremana kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

A) Suhiltzaileen gidari laguntzaileak eta suhiltzaile peoi laguntzaileak.

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna: -5/10 begirik okerrenean eta 7/10 hoberenean.

-Ikus-eremu monokularra: plano horizontalean ezin da izan 120º-tik beherakoa, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500tik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 35 dB-eko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, baldin eta suhiltzaileen gidarien lanetan edo suhiltzaile peoi laguntzaileen lanetan aritzea zaildu edo galarazten badute.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Eskoliosiak, 20º baino handiagoak.

-Zifosiak, 30º baino handiagoak.

-Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

-Espondilitis ankilosantea.

-Paget-en eritasuna.

-Osteoporosia eta osteomalazia.

-Fibromialgia.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Arterietako tentsioaren alterazio kontrolatugabeak eta/edo bihotz-hodietarako arriskugarriak diren bestelako faktoreekin agertzen direnak, epaimahai medikoak baloraturik.

-Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

6.-Arnas aparatua.

-Aireberritzeko gutxiegitasunak, bizi edukiera behartuaren (CVF) eta/edo arnasa botatzeko lehen segundoan beharturiko bolumenaren %15etik gorakoak (FEV1).

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna, bilakaeraren arabera.

-Berezko pneumotorax berrituak.

7.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Paralisi periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

8.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruaren eta/edo portaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

-Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibo (alkoholarena barne).

9.-Sistema endokrinologikoa.

-Sistema endokrinologikoaren edozein alterazio kontrolatugabe, eraginaren eta epaimahai medikoaren balorazioaren arabera.

-Diabetes Mellitus.

10.-Odola eta organo hematopoietikoak.

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Immunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

11.-Bestelakoak.

-Obesitatea (GMI > 30).

-Lan baldintzak direla-eta eta kontratua aldi baterako denez, haurdun dauden emakumeak ez dira gaitzat joko lanpostu honetarako.

12.-Ohar orokorrak.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, baldin eta balorazio mahaiaren iritziz suhiltzaileen gidarien lanetan edo suhiltzaile peoi laguntzaileen lanetan aritzea eragozten badute.

B) Behatokiko peoi begiraleak.

1.-Ikusmena. Begien sistema.

-Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

-4/10 bi begietan, edo,

-3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo,

-2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

-Ikus-eremu monokularra: plano horizontalean ezin da izan 120º-tik beherakoa, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.

-Diplopia.

-Diskromatopsia larriak.

-Estereopsi falta.

-Keratotomia erradiala.

2.-Entzumena. Entzuteko sistema.

-500tik 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-eko edo gehiagoko galera.

-Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.-Mintzamena.

-Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, behatokiko begirale lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.-Giharren eta eskeletoaren aparatua.

-Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

-Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

-Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera.

5.-Bihotz-hodietako sistema.

-Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

-Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

-Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

-Balbulopatiak.

-Miokardiopatiak.

-Arterietako tentsioaren alterazio kontrolatugabeak eta/edo bihotz-hodietarako arriskugarriak diren bestelako faktoreekin agertzen direnak, epaimahai medikoak baloraturik.

6.-Arnas aparatua.

-Aireberritzeko gutxiegitasunak, bizi edukiera behartuaren (CVF) eta/edo arnasa botatzeko lehen segundoan beharturiko bolumenaren %25etik gorakoak (FEV1).

-Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna, bilakaeraren arabera.

7.-Nerbio-sistema.

-Epilepsia.

-Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

-Neurona motorearen eritasunak.

-Ataxiak.

-Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

-Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

-Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

-Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

-Siringomielia.

-Hidrozefalia.

-Giharretako distrofiak eta bestelako miopatiak.

-Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

-Paralisi periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

-Neke kronikoaren sindromea.

-Anosmia.

-Beste alterazio motore batzuk (tikak, estereotipia motoreak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

8.-Alterazio psikiatrikoak.

-Buruaren eta/edo portaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

-Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibo (alkoholarena barne).

9.-Sistema endokrinologikoa.

-Sistema endokrinologikoaren edozein alterazio kontrolatugabe, eraginaren eta epaimahai medikoaren balorazioaren arabera.

10.-Odola eta organo hematopoietikoak.

-Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, ß-talasemia anemiadunak.

-Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

-Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

-Immunoeskasiak.

-Esplenektomia.

-Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

11.-Bestelakoak.

-Obesitatea (GMI > 30).

-Lan baldintzak direla-eta eta kontratua aldi baterako denez, haurdun dauden emakumeak ez dira gaitzat joko lanpostu honetarako.

12.-Ohar orokorrak.

-Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

-Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, baldin eta balorazio mahaiaren iritziz behatokiko begiraleen lanetan aritzea eragozten badute.

III. ERANSKINA

A) Behatokiko peoi begiraleentzako gai zerrenda.

Basoetako suteei buruzko gai zerrenda.

1.-Suzko triangelua. Suzko tetraedroa.

2.-Erreketaren produktuak. Keak, gasak, garra...

3.-Basoetako suzko triangelua. Beroa mendian zehar zabaltzeko moduak.

4.-Basoetako suteak zabaltzeko ingurumen arloko faktore erabakigarriak: maldak, eguzkitan egotea. Eguneko ordua, hezetasun erlatiboa, tenperatura. Eguratsaren egonkortasuna. Haizea (Foëhn, orokorrak, tokian tokikoak). Sutearen gaineko eragina. Iraulketa termikoa.

5.-Basoetako suteen zatiak.

6.-Basoetako suteen motak: adaburuak, lur azalekoak eta lur azpikoak.

7.-Erregaiak (motak, ereduak). Banaketagatik, osaeragatik.

8.-Lanpostuko segurtasun neurriak.

Mapen eta ipar orratzaren erabilerari buruzko gai zerrenda.

1.-Mapen irakurketa.

2.-Ipar orratza.

3.-Lurreko nabigazioaren oinarriak.

B) Suhiltzaile peoi laguntzaileentzako gai zerrenda.

Basoetako suteei buruzko gai zerrenda.

1.-Jantzi babesgarriak. Norbera babesteko ekipoaren ezaugarriak eta hori erabiltzeko arauak.

2.-Segurtasun arauak basoetako suteak itzaltzen eta parkean.

3.-Sua. Definizioa.

4.-Erregaiak, erregarriak, aktibazio-energia eta kate-erreakzioa.

5.-Suzko triangelua. Suzko tetraedroa.

6.-Erreketa motak.

7.-Su motak.

8.-Beroa zabaltzeko moduak (erradiazioa, konbekzioa, kondukzioa).

9.-Erreketaren produktuak.

10.-Su-itzaltze metodoak (hozketa, sua itotzea eta suari elikadura kentzea).

11.-Itzaltzeko gaiak (ura, bitsa, hautsa, lurra, CO2).

12.-Basoetako suzko triangelua. Beroa mendian zabaltzeko moduak.

13.-Basoetako suteak zabaltzeko ingurumen arloko faktore erabakigarriak: maldak, eguzkitan egotea. Eguneko ordua, hezetasun erlatiboa, tenperatura. Eguratsaren egonkortasuna. Haizea (Foëhn, orokorrak, tokian tokikoak). Sutearen gaineko eragina. Iraulketa termikoa.

14.-Basoetako suteen zatiak.

15.-Basoetako suteen mugaldeen itxurak.

16.-Basoetako suteen motak: adaburuak, lur azalekoak eta lur azpikoak.

17.-Erreketaren faseak.

18.-Erregaiak (motak, ereduak). Banaketagatik, osaeragatik.

19.-Basoetako sua itzaltzea. Erregaiak desagerraraztea. Babes lerroak (kontzeptua, ezaugarriak eta egiteko moduak). Suebakiak (kontzeptua eta egiteko moduak). Sua itotzea. Hozketa. Ura. Ura erabiltzeko teknikak. Atzeragarriak.

20.-Itzaltzeko baliabideak. Eskuzko tresnak. Ur-mahukak. Lantzak. Ura mahuken bidez erabiltzeko arauak. Motxila-itzalgailuak. Ponpa itzaltzaileak. Motoponpak.

21.-Autoponpa-ibilgailuak (basoetako suteak itzaltzen erabiltzen diren moten oinarrizko nozioak).

22.-Aireko baliabideak (basoetako suteak itzaltzen erabiltzen diren moten oinarrizko nozioak eta haiekin lan egiteko segurtasun arauak).

24.-Zuzeneko erasoa (kontzeptua eta egiteko moduak).

24.-Zeharkako erasoa (kontzeptua eta egiteko moduak).

25.-Miaketa, ebaluazioa, erasotzeko plana, kontrola, likidazioa, errematea eta zaindari taldea.

26.-Ur-mahukekin lan egiteko protokoloa. Ur-mahukekin lan egiteko aurreneurriak.

IV. ERANSKINA

Proba fisikoen balorazioa Erresistentzia-lasterketa (Cooperren testa)

A) Suhiltzaileen gidari laguntzaileak.

Abiatzeko jarrera: zutik, abiatze lerrotik atzera, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea).

Nola egin: zutik daudela hasiz, lasterka, oinez nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

Izangaiaren adina:

30 urte arte. 2.200 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 2.000 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 1.800 metro: gai.

B) Behatokiko peoi begiraleak.

Abiatzeko jarrera: zutik, abiatze lerrotik atzera, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea).

Nola egin: zutik daudela hasiz, lasterka, oinez nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

Izangaiaren adina:

30 urte arte. 2.400 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 2.200 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 2.000 metro: gai.

C) Suhiltzaile peoi laguntzaileak.

Abiatzeko jarrera: zutik, abiatze lerrotik atzera, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea).

Nola egin: zutik daudela hasiz, lasterka, oinez nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa:

Izangaiaren adina:

30 urte arte. 2.600 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 2.400 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 2.200 metro: gai.

Baloi medizinala jaurtitzeko testa (3 kg)

Abiatzeko jarrera: zutik, hankak irekita eta oinak simetrikoki jarrita marraren atzean, baloia buruaren atzean, bi eskuekin helduta.

Nola egin: baloia ahalik eta urrutien bota behar da. Eta jaurtiketak simetrikoa behar du izan. Jaurtitzeko prozesuan, jaurtitzetik baloiak lurra ukitu bitarte, izangaiak ezin du oreka galdu eta ezin dira oinak mugitu, ezta lurretik altxatu ere, nahiz eta orpoak altxatzen ahal diren.

Distantzia neurtuko da jaurtitzeko marratik baloiak lurrean utzitako arrastoetatik marratik hurbilen dagoeneraino.

Bi saio egin daitezke; lehenbizikoa balioduna bada, ez da bigarrenik eginen.

Gutxieneko distantzien taulak, metrotan, eta bakoitzagatik eman beharreko puntuazioa.

Izangaiaren adina:

30 urte arte. 6,5 metro: gai.

31 urtetik 40 urtera. 6 metro: gai.

41 urtetik 55 urtera. 5,5 metro: gai.

Iragarkiaren kodea: F0928299