134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

Ordenantza fiskala, Okoko Udalaren hilerriaren erabilera
eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide
eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Okoko Udalak, 2009ko urriaren 8ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Okoko Udalaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Okon, 2009ko urriaren 13an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Bujanda Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0924500