134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2008ko abenduaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an. Jendaurrean egoteko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, delako ordenantza behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz. Hortaz, osorik ematen da argitara.

Irunberrin, 2009ko apirilaren 17an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunen arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 7, 52 eta 100. artikuluetan eta hurrengoetan xedatuaren babesean ezarri da ordenantza hau, kontuan hartuta tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari buruz martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak egindako aldaketak, baita Nafarroako toki araubidea gaurkotzen duen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearenak ere.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hona hemen ordenantza fiskal honetako zergapeko egintza:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua eskuragarri izatea.

b) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Prezioa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

2.1. Ordenantza honi dagokionez, honela ulertuko da finka partikularrak ureztatzeko eta aisiarako erabilera: edateko ura igerileku partikularretan, lorategietan eta antzekoetan erabiltzen denean, betiere etxerako eta gainerako erabilera horietarako bi kontratu edo bi kontagailu desberdin baldin badaude.

Ez da erabilera horren gaineko saneamendu kanonik igorpenduko.

2.2. Erabilera konbinatuak.

-Etxerako-ureztatzeko. Ordenantza honi dagokionez, zergapeko egintza izanen da edateko ura eskuragarri izatea hala etxerako nola ureztaketarako edo antzeko erabilera partikular baterako, bi kontratu edo kontagailu desberdin ez daudenean.

Saneamendu kanonari begira, ulertuko da ezen 36 m³-tik gorako kontsumoa dagoenean edateko ur hori ureztatzeko erabiltzen dela, eta ez da gehiegiko erabilera horren gaineko kanonik igorpenduko.

2.3. Soberako ura.

Ordenantza honi dagokionez, zergapeko egintza izanen da hornidurako sare publikotik datorren ura eskuragarri izatea edo egiazki erabiltzea landalurrak ureztatzeko, ureztaketa metodoa zeinahi izanik.

c) Ur hoditeria erabiltzea, sartu gabe ez uraren tratamendua ez hoditeriaren mantentze-lana.

Kuotaren oinarria

3. artikulua. Honako hauek dira ordenantzako 2. artikuluan zerrendatzen diren zergapeko egintzei dagozkien kuotak kalkulatzeko oinarriak:

a) Ordenantzako 2. artikuluko a) atalean aipaturiko zerbitzua: kuota finkoa.

b) Ordenantzako 2. artikuluko b) atalean aipaturiko zerbitzua: kontsumitutako uraren metro kubiko kopurua, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

Salbuespenak

4. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta edateko uraren etxeko hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei kobratzen ahalko dizkiete kuotak, halakorik bada.

Tarifak

6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

A) Kuota finkoa, ordenantza honetako 2.a) artikuluan aurreikusia: 6,40 euro/hiruhilekoa.

B) Hornidura, ordenantza honetako 2.b) artikuluan aurreikusia:

-Etxerako:

48 m3 bitarte: 0,39 euro/m³.

49 m³ - 68 m3: 0,53 euro/m³.

69 - 88 m3: 0,65 euro/m³.

89 -108 m3: 0,79 euro/m³.

109 m³-tik gora: 0,91 euro/m³.

-Industriarako: 0,56 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

-Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako erabilera: 1,05 euro, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

-Erabilera konbinatuak:

a) Etxekoa-ureztatzea. 48 m³ bitarte, 0,39 euro/m³; 48 m³-tik gora, 1,05 euro m³-ko bakoitzeko.

-Lanbide Eskola Teknikoa: hiruhilean gutxienekoa, 210 m³; 0,39 euro/m³.

Gutxienekotik gora, 0,53 euro/m³.

-Lanbide Eskola teknikoaren egoitza: hiruhilean gutxienekoa, 1.000 m³; 0,39 euro/m³.

Gutxienekotik gora, 0,53 euro/m³.

-San Isidro zahar-etxea: hiruhilean gutxienekoa, 1.500 m³; 0,39 euro/m³.

Gutxienekotik gora, 0,53 euro/m³.

c) Soberako ura:

1,05 euro/m³/hiruhilekoa.

Sarera lotzeko eskubidea, hiruhilekoa: 38,33 euro.

d) Hargunea: 350 euro.

e) Estoldak: 17,43 euro urtean.

f) Presio handiaren ur horniduraren sarea erabiltzea (etxebizitza bakoitza):

48 m3 bitarte: 0,35 euro/m³.

49 m³ - 68 m3: 0,49 euro/m³.

69 m³ - 88 m3: 0,61 euro/m³.

89 m³ - 108 m3: 0,75 euro/m³.

109 m³-tik gora: 0,87 euro/metro kubikoa.

Likidatu beharreko kuota

7. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sorrarazpena

8. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen dira:

a) Zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, hornidura sarearekin lotura ezartzen denetik hasita.

b) Kontsumoagatik, ura erabiltzen hasten denetik.

c) Harguneagatik, haren irekiera, lizentzia edo baimena ematen denean sorrarazi eta ordainaraziko da.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Bai kontagailua erosteko gastuak bai instalaziorako eta hornitzeko behar diren materialei eta eskulanari dagozkien gastuak sarera lotzeko edo hornidura emateko eskatzen duenaren bizkar joanen dira.

10. artikulua. Aurreneurri moduan, etxe edo instalazio barrenean ur-galera dakarten matxurak dituen hargunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

11. artikulua. Erabiltzaileak behin ere ez dio urik ematen ahalko bertze pertsona bati, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da errudun bakarra.

12. artikulua. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko matxura baten ondorioz gertatzen direnak Irunberriko Udalari lehenbailehen jakinaraztera.

13. artikulua. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar bezala zaintzea eta Udalak ematen dituen jarraibideak betetzea.

14. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bertzelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

Dirubilketa

15. artikulua. 1. 5. artikuluko a), b) eta c) atalean aipatzen diren ordainarazpenak hiruhilean behin ordainduko dira.

2. Artikulu bereko d) atalean aipatzen den tasa sortzen den unean ordainduko da.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Udal langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten bisitak oztopatzea.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten frogapenak eragoztea.

c) Prezintu, sarraila eta kontsumoa neurtzeko Udalak jarritako aparatuak aldatzea.

d) Kontsumoa neurtzeko aparatuak aldatzeko Udalak ematen dituen jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa maltzurkeriaz aldatzeko asmoz, baimenik gabeko mekanismoak ezartzea.

17. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoari ere.

Azken xedapenak

Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

Iragarkiaren kodea: L0924297