134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun Azterlanaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2009ko urriaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen katastroko 2. poligonoko 47. lurzatiaren inguruko Xehetasun Azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Irurtzunen, 2009ko urriaren 14an.-Alkatea, Juan Jose Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L0924495