134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Soberako lurzatien kalifikazio juridikoaren espedientea abiatzea

Galarko Udalak, 2009ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen katastroko 4. poligonoko 84. lurzatiaren eta, orobat, katastroko 4. poligonoko 568, 569, 570 eta 571. lurzatien artean dagoen espazioaren kalifikazio juridikoa espresuki aldatzea eta, hartara, soberako 4 lurzati deklaratzea, zuzenean besterendu eta katastroko 4. poligonoko 568, 569, 570 eta 571. lurzatietan sar daitezen, Getze Galarren. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta egoki juzgatzen diren alegazio guztiak aurkez daitezen.

Getze Galarren, 2009ko urriaren 19an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0924666