134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2009ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Trafikoaren Udal Ordenantzaren 70, 75, 79, 88 eta 103. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Getze Galarren, 2009ko urriaren 19an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0924660