134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2600/2009 EBAZPENA, irailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Carlos Martirena Irureta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena goi mailako tituludun lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 2600/2009 Ebazpenaren bidez, Carlos Martirena Irureta jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu da goi mailako tituludun lanetan aritzeko, eta plantillan 37445 zenbakia duen lanpostua esleitu zaio. Lanpostua Hezkuntza Departamentuari atxikirik dago eta Iruñean aritzeko da.

Deialdia 2008ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0924753