134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez, bake epailearen kargua hutsik gelditzeko guti falta denez, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titularra izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan xedaturikoaren arabera, bake epaile izendatua izateko ez da beharrezkoa zuzenbidean lizentziaduna izatea eta, aldiz, aski da Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eskatzen diren betebeharrak betetzea, adinagatik erretiratzeko betebeharrak kontuan hartu gabe, baldin eta adina ez bada eragozpen fisiko edo psikikoa karguan aritzeko (3/1995 Erregelamenduaren 13. artikulua). Orobat ez da egon behar epaile eginkizunak betetzeko arau bereko 389. artikulutik 397.era aurreikusten diren ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku arrazoien barnean, salbu eta irakasletzan edo ikerketa juridikoan edo inolako aholkularitza juridikorik ez dakarten jarduera profesionaletan aritzea, haien izaera dela-eta ez badira haren inpartzialtasuna eta independentzia eragozteko edo urritzeko gauza eta ez badute trabatzen epaile eginbeharrak zorrotz betetzea (3/1995 Erregelamenduaren 14. artikulua).

Beraz, aski da espainola eta adinez nagusia izatea, eta gainera epaile eginkizunerako eragozpen fisikorik edo psikikorik ez izatea. Orobat, Bake Epaitegiak egoitza duen herrian bizi behar du (Justizi Auzitegi Nagusiko Gobernuko Salak baimena eman ezik, 3/1995 Erregelamenduaren 17. artikuluan agertzen den maneran).

Ez dira bake epaile izaten ahalko doluzko delitu batengatik kondenatu direnak, errehabilitazioa eskuratu ez badute, ezta doluzko delitu batengatik auziperatuak edo inputatuak, errugabetzen ez diren bitartean edo largespen autoa ematen ez den bitartean; halaberean beren eskubide zibilak erabat erabili ezin dituztenak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2009ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0924612