134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

2008ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an, Burlatako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Burlatako alkateak, 2009ko urriaren 8an eman ebazpenaren bitartez, María Victoria Ventura Basterrica izendatu du Burlatako Udaleko administrari-ofizial, Gizarte Ongizateko Departamentuari atxikia, plantilla organikoko 6.15 zenbakiarekin, bera izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Burlatan, 2009ko urriaren 8an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0924343