134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Berako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko urriaren 13an, ebazpen hau eman du:

Alkatetzaren 213/2009 Ebazpena, urriaren 13koa, Berako Udaleko alkate udalburuak emana, datu pertsonalen fitxategien arauketa ezartzen duena.

Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta fitxategi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

Dekretatu dut:

1. Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:

FITXATEGIAREN IZENA

Hautetsi, interes eta bateraezintasunen erregistroaren fitxategia.

Zergak eta diru-bilketa kudeatzeko fitxategia.

Katastroa kudeatzeko fitxategia.

PERTSONAK ETA HAIEN INTERES

ETA BATERAEZINTASUNAK ERREGISTRATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa:

Eskuzko fitxategi egituratua, toki entitateko hautetsien eta haien interes eta bateraezintasunen erregistroa daukana.

Tratamendu sistema:

Eskuzko egituratua.

Maila:

Ertaina.

Xedeak eta erabilerak:

Udalbatzako kideen eta haien interes eta bateraezintasunen erregistroaz arduratzea.

Ukituak:

Udalbatzako kide guztiak.

Biltzeko prozedura:

Interesdunek berek edo haien ordezkariek.

Bilketan erabilitako euskarria:

Paperezko euskarria, elkarrizketa.

Datuen komunikazioa:

Ez da eginen.

Nazioarteko eskualdaketak:

Ez da eginen.

Unitate arduradunak:

Toki entitatea, Idazkaritza.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak.

X

NAN/IFZ.

X

Helbidea.

X

Telefonoa eta faxa.

GIZARTE INGURUABARRAK

X

Jabetzak/ondasunak.

ENPLEGUAREN XEHETASUNAK

X

Lanpostua.

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Diru-sarrerak/errentak.

X

Inbertsioak/ondareko ondasunak.

X

Bankuko datuak.

MERKATARITZA ARLOKO DATUAK

X

Negozioko jarduerak.

ZERGAK ETA DIRU-BILKETA KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa:

Borondatezko epean eta premiamendu bidez kobratzen diren udal zergei buruzko fitxategi mistoa.

Tratamendu sistema:

Partez automatizatua.

Maila:

Ertaina.

Xedeak eta erabilerak:

Borondatezko epean eta premiamendu bidez kobratzen diren udal zergen kudeaketa.

Ukituak:

Pertsonak, ordaindu behar duten bizilagun eta herritarrak.

Biltzeko prozedura:

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

Bilketan erabilitako euskarria:

Eskuz esku edo faxez helarazitako inprimakiak.

Datuen komunikazioa:

Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra.

Nazioarteko eskualdaketak:

Ez da halakorik eginen.

Unitate arduradunak:

Toki erakundea.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak.

X

NAN/IFZ.

X

Helbidea.

X

Telefonoa eta faxa.

X

Sinadura edo hatz-marka digitala.

GIZARTE INGURUABARRAK

X

Jabetzak/ondasunak.

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak.

MERKATARITZA ARLOKO DATUAK

X

Negozioko jarduerak.

X

Merkataritzako lizentziak.

TRANSAKZIOAK

X

Harturiko ondasun eta zerbitzuak.

KATASTROA KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa:

Udal katastroa kudeatzeko eta mantentzeko fitxategi mistoa.

Tratamendu sistema:

Partez automatizatua.

Maila:

Ertaina.

Xedeak eta erabilerak:

Udal mugapeko ondasun higiezinen katastroa eguneratua egotea.

Ukituak:

Udalerrian ondasun higiezinak dituzten jabeak.

Biltzeko prozedura:

Jabetzaren egiaztagirien kopia ekarrita.

Bilketan erabilitako euskarria:

Agirien fotokopia.

Datuen komunikazioa:

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurraldearen Aberastasunari: Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea.

Gizarte Segurantza: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra.

Nazioarteko eskualdaketak:

Ez da halakorik eginen.

Unitate arduradunak:

Toki erakundea.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak.

X

NAN/IFZ.

X

Helbidea.

X

Telefonoa eta faxa.

X

Sinadura edo hatz-marka digitala.

GIZARTE INGURUABARRAK

X

Jabetzak/ondasunak.

MERKATARITZA ARLOKO DATUAK

X

Negozioko jarduerak.

TRANSAKZIOAK

X

Harturiko ondasun eta zerbitzuak.

2. Aldaketa egitea jarraian ematen diren fitxategietan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean daude jadanik inskribaturik, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:

FITXATEGIAREN IZENA

EGITEN DEN ALDAKETA

Pertsonen fitxategi orokorra

Xedea:

Fitxategiaren xedea da kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa egitea, eta argibideak ematea administrazio prozedurez eta agirien sarrera eta irteeren erregistroaz.

Datuen lagapena:

Nafarroako Gobernuari: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

1. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2009ko urriaren 14an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0924544