134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Xehetasun azterlana, UE-3 exekuzio unitatean

Beireko Udalak, 2009ko urriaren 13ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun azterlana, Beireko Udal Planeko UE-3 exekuzio unitateari dagokiona, Construcciones Egea de Santacara, S.L.k sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta harekin bat datozenetan aurreikusitakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da eta haren ondotik hogei eguneko epea izanen da alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Beiren, 2009ko urriaren 16an.-Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0924840