134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

782/2009 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, María Carmen Lorente Gracia andrea Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkari izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritzaren egitura ezartzen duen azaroaren 2ko 317/1998ko Foru Dekretuaren 4. artikuluak adierazten duenez, Administrazio Auzitegiko idazkari lanpostua merezimendu lehiaketa bidez beteko da, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz. Dena dela, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek edo hari atxikiek aldi baterako betetzen ahalko dute postua, organo eskudunak izendatu eta gero.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. María Carmen Lorente Gracia andrea Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkari izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Justizia Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urriaren 14an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0924487