134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Borondatezko birzatiketa proiektua Ilundainen.
Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea hiri lurzoru finkatuko N2 ILU unitatea eta hiri lurzoru finkatu gabeko UE1 ILU unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Nafarroako Gobernuak Ilundainen sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mutiloabeitin, 2009ko urriaren 19an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0924621