134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONTEAGUDO

Izangai onartuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa,
oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko,
plantillako lanpostu kopurua handitu gabe

Alkatetzak 2009ko ekainaren 22an emandako ebazpenaren bidez, zerbitzu anitzetako enplegatu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murrituaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Delako deialdia 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (2009ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean heldu baita. Orobat, berretsi egiten da deialdian berean argitaratu zen epaimahaia (2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), baita bertan finkatu ziren oposizioa hasteko tokia eta eguna ere, horiek argitara eman baitziren onartuen behin-behineko zerrendarekin batera (2009ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala); beraz, oposizioa hasiko da 2009ko azaroaren 12an, goizeko 9etatik aitzina, Udaletxean.

Monteagudon, 2009ko urriaren 15ean.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

Santiago Mañero Escribano.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0924411