134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Izangai onartuen behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako-lorezaintzako arduradun izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Uharteko Udalak, 2009ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, onetsi egin zuen zerbitzu anitzetako-lorezaintzako arduradun izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, urtarrilaren 16an.

Erreklamazioetarako epea bukaturik, Alkatetzak, 2009ko urriaren 21eko ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean datorrena, onetsi du, epaimahaikideak izendatu ditu eta oposizioa hasteko eguna finkatu du.

Epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Uharteko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Idazkaria: Aitziber Juaniz Moriones, Uharteko Udaleko jarduneko idazkaria.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Andoni Muñoz Ruiz, Uharteko Udaleko bigarren alkateordea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Antonio Hernaez Iribarren, Uharteko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Iñaki Crespo San José, Uharteko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Uharteko udal aparejadorea.

Ordezkoa: teknikari aditu bat, izendatzekoa.

Mahaikidea: Mikel Baztán Carrera, Noaingo Udaleko lorezaintza zerbitzuaren arduraduna.

Ordezkoa: teknikari aditu bat, izendatzekoa.

Mahaikidea: Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Uharteko Udaleko langileen ordezkaria.

Tokia: Noaingo Udala (Foruen plaza, 3. Noain).

Data: 2009ko azaroaren 24a.

Oposizioa hasteko ordua: 8,30.

Uharten, 2009ko urriaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

1.-Juan Andrés VIEDMA FELIGRERAS

2.-Mitxel BARRERO CAMARZANA.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0924789