134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Virginia Aleman Arrastio andrea, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate udalburua bainaiz.

Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, data honekin, ebazpen hau eman dut:

2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, Baztango Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoen artean administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Horren 4.3 oinarran ezarriari jarraikiz eta eskabideak aurkezteko epea iraganik, xedatu dut:

1. Onestea delako deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ondotik ematen dena.

Onartuak:

APEZTEGIA ERATSUN, AINTZANE

MARIEZCURRENA PEROCHENA, ARANTZA

OSCOZ SARRATEA, JESUS MARÍA

Baztertuak: inor ez.

2. Adieraztea Baztango udaletxean, 2009ko azaroaren 9an, goizeko 10:00etan eginen dela deialdiaren 2.1.d oinarrian zehaztutako betekizuna, euskaraz ahoz eta idatziz aritzeko gaitasuna, betetzen dela frogatzeko proba.

Oposizio-aldiko lehenengo eta bigarren ariketak, 2009ko azaroaren 11n, goizeko 10:00etan, eginen dira, Baztango udaletxean.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2009ko urriaren 19an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0924648