134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2009 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide berri bat izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, kideen izendapenak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez eginen dira, unibertsitateen arloan eskumena duen kontseilariak proposaturik eta foru lege horren 9. artikuluan aipatutako entitate edo erakundeek aukeratu ondoren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9.3.d) artikuluak ezartzen du Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzten kideetako lau Hezkuntza Departamentuko titularrak proposaturik izendatuko direla.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak irailaren 30ean emandako 15/2009 Foru Dekretuaren bidez, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari kargutik kendu zen.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak irailaren 30ean emandako 17/2009 Foru Dekretuaren bidez, Alberto Catalán Higueras jauna Hezkuntzako kontseilari izendatu zen.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 19ko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide kargutik kentzea, Hezkuntza Departamentuko kontseilariak proposaturik izendatua baitzen, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Alberto Catalán Higueras jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Hezkuntza Departamentuko kontseilariak proposaturik.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari eta interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko urriaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0924756