134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Ediktua. Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsa (EGIF) Programa 2007-2013 urteerako.

Europako Batzordearen abenduaren 8ko 1828/2006 (EE) Erregelamenduan ezarritako publizitate beharkizunak bete daitezen eta Nafarroako Foru Komunitateko 2007-2013 urteetarako EGEF eta EGIF Programa Eragileen Komunikazio Planean xedatutakoari jarraikiz, honako hau aditzera ematen da, orok jakin dezan:

-Diru-laguntzak Nafarroako Foru Komunitateko 2007-2013 urteetarako EGEF Programa Eragilearen bitartez kofinantzatuko dira.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak apirilaren 24ko 124/2008 Foru Aginduaren bidez emandako diru-laguntzak egiturazko funtsekin kofinantzatzen ahal dira, 2007-2013 urteetarako EGEF Programa Eragilearen bitartez, %50eko kofinantziazio tasarekin. Aipatu den foru aginduak diru-laguntzak banatzeko arauak ezarri ditu Nafarroako enpresa txiki eta ertainek, mikroenpresek eta langile autonomoek informazioaren eta komunikazioen teknologiak bereganatzeko.

Halaber, diru-laguntzen araubide horren onuradunei aditzera ematen zaie Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian zerrenda bat argitaratuko dela aldian-aldian eta zerrenda horretan onuradun bakoitzaren identifikazioa eta emandako laguntzaren zenbatekoa agertuko direla. Hala izanen da, Europar Batasuneko arauek informazioaren eta publizitatearen arloan ezartzen dutena bete dadin.

Iruñean, 2009ko urriaren 22an.-Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Muguerza Eraso.

Iragarkiaren kodea: F0924850