134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1666/2009 EBAZPENA, urriaren 9koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuari ematen diona 012-Infolocal zerbitzua kudeatzeko ardura.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuek egin ditzatela agintzeko, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako.

Kudeatzeko agindua departamentu berekoa ez den administrazio-organo bati emateko, bi kontseilari horien baimena beharko da. Bi baimenak agertzen dira espedientean, 2009ko irailaren 3an bata, 2009ko irailaren 15ean bestea.

39. artikuluko bosgarren idatz-zatian esaten da kudeatzeko agindua ematen duen baimenean aginduaren araubide juridikoa adieraziko dela eta zehazki aipatuko direla xedeko jarduerak, iraupena, agindutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, azkenik, eginkizunak bere gain hartzen dituen entitatearen edo organoaren eginbeharrak eta, kasua bada, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarenak. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da eraginkorra izan dadin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eman dizkidan eskudantziak erabiliz, eta ikusita espedientean jasotako gainerako dokumentuak eta txostenak,

EBATZI DUT:

1. Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuari ematea 012-Infolocal Informazio Zerbitzua kudeatzeko ardura.

2. Kalitate eta Modernizazio Zerbitzua behartua dago hainbat eremu, prestazio eta baldintza betetzera, hau da, ondoren adierazten diren jarduketak abian jartzera Infolocal zerbitzua erabiltzeko, zaharberritzeko laguntzen tramitazioko espedienteak kudeatzera eta hirigintza arloko aholkuak ematera; zehatzago, honako hauek:

a) Intraneteko kontsulta modulua mantendu eta erabiltzea, jendaurreko eta teknikarien bulegorako euskarri gisa.

b) Informa taula nagusia (datu basea) mantendu eta esportatzea, edukiei eusteko.

c) Kioskoen softwarea erabili eta eskura izatea, interesa baldin bada.

d) Call center zerbitzua, pilotu gisa, zaharberritze bulegoek bideratuta. (Deiak hartzea, eskaerak prozesatzea, oharrak, kexak, iradokizunak).

e) Kanpainetan parte hartzea (izen-emateak, inkestak etab.) (gehieneko bolumena, aurreko puntuan sartua)

f) Espedienteak kudeatzeko sistema parametrizatu eta abian jartzea estandar lokalaren arabera.

g) Hirigintzako espedienteak berriz diseinatzea, egungo araudiari egokitzeko.

h) Interes-taldeekin konektatu eta komunikatzeko elementu gisa erabiltzea extranet, toki entitateen eta gobernuaren artean.

i) 2 prestakuntza ekintza.

3. Kudeatzeko agindu honek 2009ko abenduaren 31 arte izanen du indarra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

4. Hamasei mila eta hogeita bost euro eta berrogei zentimo (16.025,40 euro) gastatzeko baimena ematea, aipatu agindua finantzatzeko. Azterlan eta zeregin teknikoak izeneko 32200 320000 2276 261100 kontu-sailaren kargura finantzatuko da gastua, 2009ko gastuen aurrekontutik.

5. Aipatu kopurua Toki Administrazioko Departamentuaren esku uztea (002 kontabilitate zentroa).

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuari jakinaraztea, baita Kontrol Ekonomiko-Administratiboaren Atalari eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan den kontu-hartzaile delagatuari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 9an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0924256