134. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2780/2009 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 301/2009 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Montserrat Unzué López eta Rosa Isabel Arróniz González andreek jarri zuten Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1779/2009 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez ezetsi egin ziren Rosa Isabel Arróniz González eta Montserrat Unzué López andreek jarritako gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 36 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko behin betiko emaitzen kontrakoak; lanpostu horietako 15 lan araubidekoak dira, asteburuetan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Deialdi hura Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 1032/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Montserrat Unzué López eta Rosa Isabel Arróniz González andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian. Errekurtsoa Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1779/2009 Ebazpenaren kontra jarri zuten, ebazpen horren bidez ezetsi egin baitziren Rosa Isabel Arróniz González eta Montserrat Unzué López andreek jarritako gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 36 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko behin betiko emaitzen kontrakoak; lanpostu horietako 15 lan araubidekoak dira, asteburuetan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Deialdi hura Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 1032/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 301/2009 prozedura laburtuan gauzatuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Montserrat Unzué López eta Rosa Isabel Arróniz González andreek jarri dute.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, haiek autoetan demandatu gisa ager ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Montserrat Unzué López eta Rosa Isabel Arróniz González andreei, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0924646